Hileko artxiboak: maiatza 2011

Nesken sexu fantasiak vs. mutilen sexu fantasiak

sexoNesken eta mutilen sexu fantasiak ez dira inolaz ere berdinak. Gehienetan nesken fantasiak sentimenduzko harremanetan oinarritzen dira. Interneteko hainbat atarik egindako inkesten arabera ondorengo hauek dira nesken artean fantasia ohikoenak:

-Beste emakume batekin sexu harremanak izatea.

-Aspaldian izandako sexu harremanak gogoratzea.

-Masokismoa edo sadismoa oinarri duten harremanak edukitzea. Kasu hauetan normalean neska da mutilari aginduak ematen diona.

-Beste mutil batekin sexua izatea.

Mutilen fantasiak:

-Bere bikotearekin dituen sexu harremanak modu ezberdin batean gauzatzea. Hau da, ordura arte egin ez dituzten gauzak egitea: ahozko sexua, uzki bidezko sexua…

-Orgia bateko partaide izatea.

-Sexu bereko pertsonekin sexua praktikatzea.

-Ohiz kanpoko toki batean sexua edukitzea.

Eta zuek? Ze fantasia duzue?

Greziarrak dira sexuan beroenak eta japoniarrak hotzenak

sexoMunduko toki denetan ez zaio sexuari garrantzi bera ematen. Hori da behintzat kondoi marka ezagun batek egindako ikerketa batek erakusten duena. Baina zer gertatzen da beste herrialde batzuetan logelako argia itzali eta “bikoteak” ohera sartzen direnean?

-Zer nolako garrantzia ematen zaio munduan sexuari?

Herrialdearen arabera asko aldatzen da sexuari ematen zaion garrantzia. Greziarren %80k uste du garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela, baita, poloniarren eta brasildarren %79k ere. Espainiar Estatuan %67rentzat da inportantea sexua. Zerrenda honetako azken lekuan japoniarrak eta tailandiarrak azaltzen dira. Bi herrialde hauetan biztanleriaren %38k soilik ematen dio garrantzia sexuari.

-Zein da sexu harreman gehien dituen herrialdea?

Kasu honetan ere greziarrak dira zerrendako lehen tokian kokatzen direnak. Urtean, batez beste, 164 aldiz praktikatzen dute sexua hauek. Brasildarrek bigarren lekua betetzen dute, espainiar Estatuan, berriz, 110ean kokatzen da urteko batez besteko sexu harreman kopurua eta Japonian urtean 48 aldiz praktikatzen dute sexua.

-Zenbat denbora ematen dugu sexua praktikatzen?

Nigeriarrak dira sexu harreman luzeenak dituztenak (24 minutu inguru). Honen atzetik kokatzen dira greziarrak, eta indiarrak dira azkarrenak (13,6 minutu).

-Non hitz egiten da gehien sexuari buruz?

Mexikon dira irekienak sexuari buruz hitz egiteko orduan. Greziarrek ere erraz hitz egiten dute gai honi buruz eta Japonian, berriro ere, atzean geratzen dira. Badirudi bertan tabua dela sexuari buruz jardutea. Hain zuzen ere, galdekatuen %21k soilik adierazten dio bere bikoteari sexuan zer nahi duen eta zer ez.

Eta zuk nola bizi duzu sexua?

Goizean sexua praktikatzea da gosari onena

nota_comidaafrodisiacoAEBetako ikertzaile batek ziurtatu duenez, goizeko lehen orduetan sexu harremanak izateak sistema immunologiakoa indartzen du eta, beraz, osasuna hobetzen laguntzen du.

Hain zuzen ere, aipatutako ikerketak dio astean hiru alditan goizez sexua praktikatzeak defentsak indartzen dituela, animoa altxatzen duela eta gorputzaren funtzionamendua hobetzen duela.

Hori gutxi balitz, Belfasteko unibertsitate batek egindako ikerketa batek jasotzen duenaren arabera, goizeko sexuak bihotzekoak izateko arriskua gutxitzen du eta zirkulaziorako, migrainentzako eta artritisarentzat ere oso ona omen da.

Gainera, orduko 3000 kaloria inguru erretzen dute goizean sexua duten pertsonek eta diabetesa pairatzeko arrisku gutxiago ere badute.

Gizonezkoen kasuan, hezurrak sendotzen dituzte eta osteoporosia prebenitzen dute. Emakumeetan, aldiz, goizeetako sexu harremanek depresioa murrizteko balio dute, baita larruazala zein ilea distiratsuago edukitzeko ere.

Haurdunaldia eta sexua

sexoNeska eta mutil askok ez dute gustuko haurdunaldian sexua praktikatzea. Batez ere, gizonezkoak dira sexuari uko egiten diotenak, fetua mintzeko edota haurdunaldia konplikatzeko beldur izaten direlako.

Gainera, haurdunaldia aurrera doan heinean, beldur hori areagotu egiten da. Halere, argi izan behar dugu sexua ez dela kaltegarria haurdun dauden emakumeentzat, beti ere, ginekologoak kontrakoa esaten ez badu behintzat. Hori dela eta, komeni da haurdunaldi arriskutsua duten emakumeek sendagilearekin zalantza guztiak argitzea

Desio falta

Kasu askotan gerta daiteke mutilak bere bikotearen desio falta sumatzea. Normalean mutilek oso erakargarri ikusten dituzte neskak haurdun daudenean, baina, emakumeek, hormonen nahasmena eta nekea direla eta, desioa galtzen dute maiz. Egoera honen aurrean garrantzitsua da bikotean komunikazioa egotea, hau da, mutilak neskari bere egoera azaltzea eta hutsik ez egitea. Gehienetan, erditzea gertatu eta hilabete batzuetara sexu harremanak normaltasunera itzultzen dira, nahiz eta, haurdunaldian egoera asko konplikatzen den.

Sexuari buruzko ikerketa interesgarrienak

sexoCNNk sexuari buruz egin diren ikerketa interesgarrienak bildu ditu eta Eingo al deu sexu blogean horietako batzuen emaitzak aurkeztuko dizkizuegu:

1. Emakume batek ordu betean izandako orgasmo kopuru maximoa 134 izan da; gizonezko batek izandakoak, berriz, 16.

2. Guztira 5000 sexu jarrera ezberdin existitzen dira.

3. Urtean sexu bidezko 330.000.000 gaixotasun kutsatzen dira.

4. Mila mutiletik 1 transexuala da. Emakumeen kasuan, berriz, 50.000 emakumetik 1 da transexuala.

5. 15 eta 24 urte bitarteko neskek urtean, bataz beste, 15 “bikote sexual” izaten dituzte.

6. 100 emakumetik 2k gustuko dute neskekin sexua praktikatzea.

7. Mutilen artean hiru dira sexu harremanei uko egiteko arrazoiak: estresa, bikotearekin arazoak izatea eta behar adinako mailara ez iristeko beldurra edukitzea.

8. Bataz beste 7,3 minutu irauten du sexu harreman “normal” batek.

9. Emakumeen %14,3 sexu harremanak izatera behartua izan da.

Lehen sexu harremanetan gazteek izaten dituzten zalantzak

sexo-en-la-escuelaGazteen artean ohikoa da lehen sexu harremanak izan orduko zalantzak edukitzea. Askok ez dituzte haurdun geratzeko arriskuak ezagutzen eta beste askok ez dakite antisorgailu egokiena aukeratzen.

Zein da lehen sexu harremanak izateko adin egokia?

Ezinezkoa da adin egokiena zein den esatea. Batzuk oso gaztetatik hasten dira sexua praktikatzen, beste askok, aldiz, gehiago itxaroten dute. Halere, sexu adituen ustez 18 urterekin gazteak fisikoki zein mentalki prestatuta daude lehen sexu esperientzietan murgiltzeko.

Zer izan behar dugu kontutan?

Hainbat gaixotasun kutsatu daitezke sexu harremanen bidez eta gainera haurdun geratzeko arriskua ere badago. Horregatik, beharrezkoa da kondoia erabiltzea. Gainera, komenigarria da ginekologoarengana joatea, zalantzak argitzeko eta beste antisorgailu mota batzuei buruzko informazioa jasotzeko.

Kondoia da sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko metodo bakarra?

Argi dago sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko modurik seguruena harremanik ez izatea dela. Halere, kondoiak ere eraginkortasun maila oso altua dauka (%95). Haurdunaldiaren kasuan, %97ko eraginkortasuna du kondoiak.

“Ez dut kondorik erabili, haurdun egoteko arriskua daukat?”

Nerabe askok ez dute lehen sexu harremanean kondoirik erabiltzen, batez ere, lehenengo aldian haurdun geratzeko arriskurik ez dagoela dioten mito faltsuez fidatzen direlako.

Haurdun egon daitezkeela uste duten neskek lasaitasunez hartu behar dute egoera, urduritasunak eta estutasunak hilerokoa atzeratu dezakete eta. Aste beteko edo pare bat asteko atzerapena izan ezkero, haurdunaldi-proba egin edota ginekologoarengana jo beharko dute.

Mozkorrentzako kondoiak

Sensis-055_Stand_alone-6Beau Thompson arkitekto estatubatuarrak Sensis condoms kondoiak asmatu ditu. Dirudienez, mozkortuta zegoela, kondoia jartzeko zailtasunak izan zituen Thompsonek, parranda baten ostean eta horregatik burutatu zitzaion preserbatibo hauek merkaturatzea: “Preserbatiboa jarri nahi nuen, baina, ez nuen ezer ikusten. Orduan leihoa zabaltzea bururatu zitzaidan, kaleko argia aprobetxatzeko, dena den, ez nintzen ezer ikusteko gai. Ez dakit alkoholagatik ala argi faltagatik zen. Momentu hartan erabaki nuen mozkorrentzako kondoiak asmatzea”.

Sei hilabete buruari bueltak ematen aritu ostean, kondoi berri hau asmatu zuen Thompsonek. Honek plastikozko bi tiratxo ditu bertatik tiratu eta kondoia modu errazean jarri ahal izateko.

Malasian erositako latex berezi batekin egin du kondoi hau eta helburu garbi batekin komertzializatu du: “mozkortuta gaudenean edo argi gutxi dugunean, koitoa arazorik gabe praktikatu ahal izateko”.

“Eraztun baginalarekin beharrezkoa da kondoia erabiltzea?”

el-aro-vaginal-218x300Irakurlearen zalantza:

“Nuvaring hartzen hasi naiz eta zalantza batzuk sortu zaizkit. Eraztun berria ipintzen duzunean, kondoia erabili behar duzu zazpi egunetan zehar? Eta eraztun bat bestearen segidan sartzen baduzu? Hau da, pausa epea utzi barik, kondoia erabili behar da?”

Olatz Berastegiren erantzuna:

 “Antisorgailu hormonalak hartzerakoan hainbat aholku:

-Antisorgailu hormonalak hartzea erabaki baldin badugu komenigarria da ginekologoari bisita egitea. Lehenengo, antisorgailu hormonal guztiak (pilulak, partxeak, eraztun baginala) berdinak ez direlako eta ondorioz guztiongan eragina berdina ez dutelako. Hau da, gure bizimoduak eragina dauka gorputzean eta antisorgailuekin hormonak hartzen ditugu, hauek gorputzean eragina dute eta ondorioz informazio guztia ondo jakiteko eta guregan izan ditzaketen ondorioak ikusteko, ginekologora joatea komeni da.

 -Eraztun baginalaren erabilerari buruz galdetzen didazu. Eraztun baginalaren erabilera honakoa izaten da: eraztuna bagina sartu eta hogeita bat egun jarrian barruan eduki behar da, ondoren 7 egunetako atsedena dator eta berriro atseden horren ostean beste eraztun bat sartzen da.

-Nahiz eta zazpì egun horiek atseden egunak izan eta eraztuna ez eraman, ez dago haurdun geratzeko arriskurik. Hau da, ez duzu jarraian beste eraztuna sartu behar, babestuta zaudelako. Honetaz gain, kondoia ere ez duzu erabili behar, beti ere gaixotasunak kudeatzeko arriskua ez badago.

-Hori bai, lehen aldia bada Nuvaring erabiltzen duzuna, komeni da hasierako hilabetean preserbatiboa erabiltzea. Hurrengo hilabeetan, berriz, nahikoa izango da eraztun baginalarekin.

Espero dut erantzun izana, ondo izan eta beste bat arte.”

Hamar neskatik bat triste sentitzen da sexua praktikatu ostean

sad1Batez ere neskei zuzendutako post bat da hau. Gertatu izan zaizue sexu harremanak izan ostean triste sentitzea?

Australian egindako ikerketa baten emaitzek erakusten dute gutxienez hamar emakumetik batek tristezia, estutasuna, suminkortasuna eta egonezina sentitzen dituela koitoa praktikatu ondoren. Argitzeke dago, ordea, zerk eragiten dituen sentimendu horiek emakumeengan. Halere, badira hainbat elementu edo faktore zerikusia izan dezaketenak:

-Aurretik sexu-abusuren baten biktima izatea.

-Pertsona bakoitzaren emozioak.

Ikerketa horretan ez zaio sexu asetzeari edo satisfazioari aipamenik egiten, baina, horrek ere zerikusi zuzena izan dezake. Sexu harremanekin lotutako gezurrek (orgasmo itxurak egitea, adibidez) eta monotoniak eragina izan dezakete koito ondorengo sentimenduetan.

Edonola ere, harrigarria da nesken artean tristezia sentimendua hain zabalduta egotea. Zuei gertatu izan zaizue horrelakorik? Zuen iruzkinak nahi ditugu!