Hileko artxiboak: otsaila 2012

Masturbazioa, sexu-harremanetan

masturbaMutil asko aho zabalik geratzen dira sexu-harremanak izaten ari diren bitartean beraien bikotea (kasu honetan neska) masturbatzen bada, horregatik, garrantzitsua litzateke jakitea koitoa praktikatzerakoan emakumeen masturbazioa ohikoa dela.

Neska gehienak klitoria igurtzita iristen dira orgasmora eta askotan mutilarentzat, sarketa praktikatzean, sexu jarreraren arabera, ez da lan erraza izaten klitoria ukitzea. Kasu horietan emakumeak, inoren laguntzarik gabe, laztandu behar du bere gorputza.

Dena den, komeni da bikotearekin mota honetako egoerei buruz hitz egitea. Neskak argi utzi behar du masturbazioak ez duela zerikusirik mutilak ohean erakusten duen jarrerarekin. Hau da, mutilak garbi jakin behar du bere bikotea orgasmora iristeko bide errazago bat bilatzen ari dela, besterik ez. Gainera, kontutan izan behar dugu larrua jotzerakoan neskak masturbazioa praktikatzea ez dela mutilarentzat arazo bat izan behar, azken honek asko gozatuko baitu neska disfrutatzen ari dela ikustean.

Beste aukera bat mutilak neska masturbatzea da. Neskak mutilaren eskua heldu eta berak nahi duen tokira eraman dezake. Eta azken aukera bat bibragailu batekin jolastea litzateke.

Sexua airean, baina era esklusiboan

Romance2_cmgAmerikako Estatu Batuetako hegazkin-konpainia batek airean sexu-harremanak izatea ahalbidetzen duen zerbitzua dauka martxan. Flamingo Air izeneko enpresak, 425 dolar balio dituzten bidaiak saltzen ditu. Prezio horren truke, ohea, txanpan botila bat eta txokolateak lor ditzake bezeroak.

Konpainiako pilotuen esanetan, gortinen atzean gertatzen ari dena ez da beren interesekoa. Euren lana abioia leku batetik bestera eramatea da eta profesionaltasunez egiten dute. Hala ere, eraman beharreko kaskoak “asko eskertzen” dituztela adierazi dute horietako baztuek.

Pelikuletan ikusi ohi denaren ordez, abioiko komun ñimiñoan sartzen den bikotea, konpainia honek erromantizismo ikuspegi bat eskaintzen du. Lasaitasun handiz, intimitatean, ohe baten gainean eta janari zein edari goxoekin gertaera bereziren bat ospatzekoa hain zuzen ere.

Arrakasta handia izan du ekimen honek. Izan ere, jadanik 21 urtez eskaini du mota honetako zerbitzua Flamingo Air enpresak. Eta zu, animatuko al zinateke horrela hegan egitera?

Sexua: goizean ala gauean?

sexoMutil gehienak sexu harremanak izateko gogoz esnatzen dira goizetan, baina, neskek, aldiz, nahiago dute sexua gauean praktikatu.

Zergatik ez doaz bat nesken eta mutilen beharrizanak? Gizonezkoen kasuan, gauetan erekzioak izan ohi dituzte eta zakila tentetuta esnatzeak sexurako gogoa eragiten die. Emakumeetan, ez da mota horretako prozesurik gertatzen, hortaz, zaila da goizean neskak gogotsu egotea. Horregatik, komeni da mutilek sexurako “materiala” eskura izatea: kondoiak eta arnasatsari aurre egiteko mentazko gozokiak, adibidez.

Horrez gain, emakumeen nahia pizteko, egokiena da mutila lehenago esnatzea eta laztanak eginez eta musuak emanez, bikotea “sexy eta sentsual” sentiarazteko gai izatea.

Argi izan behar dugu goiza sexuarekin hasita, monotonia hautsi dezakegula eta eguna alaitzeko modu ONA izan daitekeela!

Probatu eta gozatu!

Harremanak hobetzeko, jan daitekeen lentzeria

lenceria21Neska zein mutil askoren fantasia da bikotekidearen barruko arropa ahoarekin kentzea. Oraingoan fantasia hori aurrera eramateko bide bat aurkezten dizuegu, jan daitekeen lentzeria.

Aski ezaguna da joko zein jostailu sexualek bikote baten arteko harremanak hobetzen laguntzen dutela, baina imajinatu dezakezu bikotearen aurpegia zure barruko arropa jan dezakeela ikusten duenean? Duda barik sorpresa ikaragarria.

Ezezagunak badira ere, datuen arabera, mota honetako produktuak “Sex-Shop” delakoetan salduenak izaten dira. Abantaila? Emakume zein gizonezkoentzat erakargarri izan daitezkeela. Ez pentsa bakarrik emakumeentzako jantziak direla, gizonezkoentzako tangak eta galtzontziloak ere denda ugaritan saltzen dituzte.

Azken batean, gozokiekin fabrikatutako lentzeria hau opari bikaina izan daiteke eta seguruenik, neska edo mutil-laguna harritzeko bidea.

Osasungarria al da musu ematea?

besosZientziaren arabera, musu ematea guztiz osasungarria da. Aurpegian ditugun 30 muskulu trebatzen ditugu eta maiz musu emanda autoestimua eta zirkulazioa hobetzen dira.

AEBetan egindako hainbat ikerketek erakusten dutenez, musu emateko ohitura duten pertsonak urte gehiago bizi dira eta gaitz gutxiago izaten dituzte. Izan ere, eraginkortasun analgesikoa duten hormona jariakinak mobilizatzeko gai dira musuak, baita organismoaren defentsak indartzeko ere.

“Morreo” izenez ezagutzen ditugun musuek bihotz-taupadak areagotzen dituzte eta odol-tentsioa igotzeko gaitasuna dute.

Zer da emakumeen txakurtxoa?

neskaSexuaren munduan nahiko ezaguna den esamolde batekin gatoz gaurkoan. Entzun al duzue ezer emakumeen txakurtxoari buruz? Ba al dakizue zer den?

Nesken baginako kontrakzioak definitzeko erabiltzen da hitz hau. Hau da, orgasmora iristean emakumeek izan ohi dituzten kontrakzioak dira “txakurtxoak”.

Badira kontrakzioak nahita eragin ditzaketen neskak eta honekin mutilaren plazerra areagotu dezakete sarketa praktikatzerakoan, mutilak laztan antzekoak sentitu baititzake.

Batez ere, ekialdeko emakumeek dute gaitasun hau. Dena den, neska askok ezin dituzte kontrakzioak nahita eragin.

Pistatxoak, erekzioa hobetzeko

los-pistachosPistatxoak, indarberritzeko eta gosea berdintzeko otordu artean jaten ditugun fruitu lehorrak baino askoz gehiago dira. Maitasunaren fruitu dira.

Orain arte uste genuenaren kontra, maitasunaren fruitu bakarra ez da banana; pistatxoek eragin ezin hobeak dituzte gizonezkoen sexu organoan. Turkian egindako ikerketa zientifiko batek frogatu duenez, zakilaren tentetzea hobetzen du fruitu hori jateak. Afrodisiakotzat hartu dituzte hainbat kulturatan, baina, orain, zientifikoki frogatuta dago.

Ikerketan parte hartu zuten gizonek, egunero 100 gramo pistatxo jan zituzten hiru astetan zehar. Bestalde, ohiko dieta eta ohiturak mantendu zituzten. Emaitzek hobekuntza nabarmenak erakutsi zituzten sexu grinan, orgasmoan eta larrua jotzean lortutako asetze mailan.

Horrez gain, odoleko kolesterol maila erregulatzen eta pisua galtzen laguntzen du fruitu horrek. Zientzialariek beste fruitu lehor batzuen ordez pistatxoak jatea gomendatzen dute, gizonezkoei batez ere. Koipe osasuntsuak, proteinak, zuntza eta antioxidatzaileak dituzte; guztiz osasuntsuak!

Eskutada bat jan egunero eta hobekuntza nabarituko duzu, bai osasunean, bai sexuan. Gainera, gozo-gozoak dira; zer ari zara itxaroten?

Begiak estalita, sexua imajinazioz bete

ojos vendados-parejaSexu harremanen eta plazeraren etsaia da monotonia. Sexua beti hobetu daiteke eta dibertigarriago bihurtu. Pasioa ez galtzeko trikimailu batzuk irakatsiko dizkizugu Eingo al deu? blogean.

Larrua jotzen hasi aurretik, bikotekidearen begiak bendekin estaltzea gomendatzen dizugu. Ez zaitez segidan hasi sexu jolasetan; aurretik, minutu batzuk itxaron. Ergelkeria bat dela iruditu arren, badu bere garrantzia. Bikotekideak ezer ikusten ez duenez, inguruan gertatzen denaren berririk ez du izango. Horrela, imajinazioa pizteko aukera izango du.

Jokoekin hasteko unea dela erabakitzen duzunean, goxo eta samur laztandu bikotekidea. Ukitzearekin bakarrik dardaraka jarriko duzu. Poliki-poliki, ordea, gero eta gogorrago ferekatu. Ondoren, mihiarekin eta ahoarekin tartekatu, belarrira gauza ederrak xuxurlatzen dizkiozun bitartean.

Bikotekidea berotuen dagoenean geldialdi txikiak egin. Zuk nahi duzun bezala jolastu eta zure laztanen menpe egongo da. Lizunkeriak ez utzi alde batera. Gainera, izan gogoan ez dela zure gorputza plazera eman dezakeen gauza bakarra. Begiak tapatuta dituenez, edozein estimuluk berotuko du; lumak edo izotz zatiak erabili. Imajinazioa piztea besterik ez duzu!

Maitemintzea, osasunarentzat ona al da?

maitemintzeaAditu guztiak bat datoz: maitasun harremanak eta larrua sarri jotzea osasunarentzat mesedegarriak dira.

Arrazoi asko daude horren atzean. Alde batetik, kitzikatzean oxitozina hormonaren isuria handitzen da. Horrek, bikotekidearen beharrak asetzera bultzatzen gaitu ohartu gabe. Sentimenduak eratzen ere laguntzen du.

Gainera, sexu-harremanek estresarengandik askatzen gaituzte eta betetasun sentsazioa ematen digute endorfinen ondorioz. Zoriontasunaren hormona bezala ere ezagunak dira, eta, besteak beste, ongizatea, anestesia eta estasia eragiten dute.

Epe luzean 90.000 estatubatuarrekin egindako ikerketa baten arabera, endorfinak eta oxitozinak gorputzeko defentsak indartzen dituzte.

Txortan egitean nitrogeno monoxidoa askatzen da. Horrek hainbat eragin ditu gorputzean; sexu organoetako odol-fluxua hobetzen du, esaterako. Gizonezkoei ondo datorkie hori prostatako gaixotasunak ekiditeko.

Ondorio bezala, sexu-harremanak sarri dituzten pertsonak gutxiagotan gaixotzen direla esan dezakegu. Gainera, gizartekoiagoak eta orekatuagoak dira, eta bizitzaz gehiago gozatzen dute.

Maiteen Eguna, jolas ezazu

masajeMaiteen Eguna bertan dago, eta bikotekideak eta zuk egun berezia izan dezazuen proposamen batzuekin gatoz oraingo honetan.

Joko iradokitzaileek sexu harremanak aberastu egiten dituzte. Mutil-lagunari plazer sexualean kontrasteek duten garrantzia zergatik ez erakutsi? Otsailaren 14aren aurretik prestatu jolasa. Sartu leotardoak izozkailuan eta erabili itzazu, gero, bikotekidea ferekatzeko. Sentsazio ederra izango du, eta are gehiago zakilaren inguruan laztantzen baduzu. Ez galdu denbora, ordea; haren gorputzaren beroak azkar urtuko du izotza.

Gau magiko horretarako beste joko bat? “Plater” izan zaitez harentzat. Jarri gainean bikotekidearen gutizia gustukoenak eta utz iezaiozu jaten. Zapore konbinazioak aukeratu, txokolatea eta esne-gain harrotua, esaterako, eta kokatu gorputzaren alde banatan. Horrela, zurrupatuz joango da hura.

Zergatik ez, bestela, olioaz masaje erotiko bat egin? Kandela lurrintsuak masajetarako olio bereziak eros ditzakezu. Gorputz osoa busti iezaiozu olioaz eta gero kendu masaje erotiko batekin. Plazera handitzeko perlazko (faltsuak ere izan daitezke) lepokoaz igurtzi. Jantz ezazu egun osoan zehar zure gorputzaren tenperatura har dezan, eta jada sexu-harremanetan zaudetenean, emakumeentzako lubrifikatzailearekin busti. Inguratu haren zakilaren oinarria lepokoaz eta zure eskuez. Azkenik, irristatu eskuak gora eta behera uhin mugimenduak eginez, perlak zakilaren kontra biratzen dutelarik.