Hileko artxiboak: urtarrila 2012

Aholkuak, arriskuan dagoen harremana hobetzeko

pela-pareja

Maite duzu, baina elkarrekin zaudeten guztietan haserretu egiten zarete. Bada, porrot egiteko zorian dagoen harremana onik atera daiteke pazientzia handiarekin eta komunikazio teknikak hobetuta. Hona hemen aholku batzuk gauzak lasaitzen laguntzeko:

  • Gogoko ez duzun zerbait badago, esan iezaiozu esaldi sendo batekin eta zehatza izan. Inori ez zaio gustatzen errieta amaigabeak jasotzea.
  • Gonbidatu berezi bat izango balitz bezala jokatu. Errutinak bikotekidearengandik maite duguna ahaztea ekar dezake. Zergatik ez erakutsi zure bizitzan duen garrantzia?
  • Ez iezaizkiozu garrantzirik gabeko kontuak zuzendu. Gorde indarrak gai inportanteagoei aurre egiteko; ez zaitez sutu  toalla bat lekuz kanpo utzi duelako.
  • Maitatu eta lausengatu gauza zehatzengatik. Bikotekidearen bertuteak onartzea ez da harentzat bakarrik atsegina, zuretzat oroigarri gisa hartu.
  • Sentimenduak adierazi, izan ere, harreman baten etsairik handiena da ezkutuko oldarkortasuna.
  • Gustatzen ez zaizun zerbait gogorarazi nahi badiozu, kolpea leundu. Adibidez, hobe da esatea “Izugarri gustatzen zait zu hain lagunartekoa izatea, baina ez utzi bakarrik festetan”, ondokoa aurpegiratzea baino: “Gogaituta nago irteten garen bakoitzean bakarrik uzten nauzulako”.
  • Ez ahaztu inoiz hobe dela zoriontsu izatea arrazoia edukitzea baino.

Zer da sexonanbulismoa?

Causas del sonambulismo3Sonanbulismoaren antzeko gaitza da sexonanbulismoa; askozaz ere larriagoa da, ordea. Gaitz hori pairatzen dutenek sexu harremanak izaten dituzte lo dauden bitartean. Epaitegietan ere erronka larriak sortu ditu horrek, izan ere, nola jakin nor den sexonanbuloa eta nor bortxatzailea?

Munduko biztanleetatik % 7 dira sexonanbulo eta oro har, esna daudela dituzten sexu jokaera berdinak dituzte lo daudela ere. Emakume baino gizon gehiagori eragiten dio gaitz horrek eta sendabiderik ez du oraingoz, nahiz eta botikekin kontrola daitekeen.

Arazoa, sexonanbuloek beste pertsona batzuekin sexu harremanak izatea nahi dutenean gertatzen da.

Joan den urteko uztailean, Stephen Lee Davis galestarra absolbitu egin zuten lo zegoela bere neskalagunaren 16 urteko alaba bortxatzeagatik. Ohiko sonanbuluak bezala, ez dira egoeraren kontrola hartzeko gaitasun guztien jabe eta esnatzean ez dira egindakoaz gogoratzen.

2007an, bestalde, Donal Kisella irlandarra lo zegoela bere idazkariarengana biluzik joan zen. Kaleratu egin zuten baina sonanbulua zela frogatu eta epaitegiek 10 milioi euro ordaintzera behartu zuten enpresa.

Australiako bikote batek ere sexonanbulismoaren ondorioak jasan zituen. Senarra bere emaztea gauez beste gizon batzuekin larrua jotzeko jaikitzen zela konturatu zen.

Adrenalina, orgasmo iturri?

paracaidismo-en-valencia-en-caida-306x300Batzuk adrenalinaren mendeko omen dira. Arrisku egoeretan orgasmoaren antzeko sentsazioa lortzen dute, gorputzean gertatzen zaizkien efektu kimikoak direla medio.

Gainera, adrenalinak nerbio-sistema zentralean dopamina askatzen laguntzen du eta horrek ongizate sentsazioa eragiten du.

Arriskua gustuko dutenek 11 kromosomako DRD4 genean ezberdintasun txiki bat izan dezaketela diote adituek, eta horrek aktibitate gutxiago eragiten omen du. Garuneko dopamina jarioan eragiten du gene horrek, hau da, plazeraren zirkuituen kitzikapenean. Adrenalina zaleei gutxiago eragiten die dopaminak, eta, hortaz, ohikoa dena baino plazera gutxiago erdiesten dute. Horregatik, asetzeko muturreko egoerak bilatzen dituzte.

Neskentzako bibragailu onenak

VIBRADORJostailu erotikoen industriak nabarmen egin du aurrera azken urteotan eta gaur egun edozein sex shopetan aurki ditzakegu emakumeen plazerra bilatzen duten bibragailuak. Dena den, kontutan izan behar dugu neska bakoitza mundu bat dela eta orgasmoak lortzerakoan ere bakoitzak bide ezberdin bat hauta dezakeela. Adibidez, uretako bibragailuak itsasoan, igerilekuan zein dutxan erabiltzeko daude diseinatuta.

Bestalde, badira klitoria estimulatzen duten jostailuak. Emakume gehienek klitoria laztanduta lortzen dituzte orgasmoak eta, beraz, mota honetako bibragailuak oso arrakastatsuak dira nesken artean.

Ezaugarri teknikoak kontutan hartuta ere bibragailu ezberdinak aurkituko ditugu. Alde batetik bateria bidez funtzionatzen duten jostailuak daude, baina, badira baita ere aginte baten bidez urrutitik kontrolatu ahal direnak.

Tamainari dagokionez, gaur egun bibragailu txikiak plazer maila altua eskaintzeko gai dira eta prezioa kontutan hartzen badugu, aberatsentzako jostailuak ere existitzen dira: urrezko bibragailuak, besteak beste.

Azkenik, emakumeen plazerra ziurtatzen duten bi bibragailu aipatuko ditugu: G puntua estimulatzen duen bibragailua eta funtzio bikoitza duena (honek G puntua ez ezik, klitoria ere estimulatzen du eta abiadura eta intentsitate maila ezberdinak eskaintzen ditu).

Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatu dute Basaurin

Basauriko Euskarabila relato-585-e1277834248521elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen Lehiaketaren 17. edizioa martxan da. Bertan parte hartu nahi dutenek, apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dituzte beren lanak. Maiatzean ezagutaraziko dituzte irabazleak, eta lehen saria 600 eurokoa izango da. Bigarrenak 400 euro eramango ditu, eta Basauriko onenak, berriz, 250 euro.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan eta lanek euskarazkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Lanak makinaz DIN A-4 formatuan (tarte bikoitzarekin) edo ordenagailuz orrialdeko 2.500 karaktere (hutsuneak barne) idatzita aurkeztu behar dira, eta bi eta hamar orrialde arteko luzera izan behar dute.

Posta arrunta edo elektroniko bidez entregatu daitezke. Paperean bada, gutun-azal batean idazlana joango da, eta beste batean, egilearen datu pertsonalak. Biak gutun-azal handiago batean sartuta entregatu beharko dira (Ipuin Erotikoen 17. Lehiaketa, Euskarabila elkartea 146 p. k., 48970 Basauri). E-mail bidez bada, ordea, bi fitxategi bidaliko dira euskarabila@topagunea.com helbidera: idazlana “Ipuina” izeneko fitxategian eta datu pertsonalak “Egilea” izenekoan.

1996an ekin zioten Euskarabilakoek Ipuin Erotikoen Lehiaketari. Literaturzaletasuna indartzeko asmoz eta erotismoa euskaraz gehiegi jorratu gabeko esparrua zela ikusita, ekimen berritzaile hori bultzatu zuten. Saritutako ipuinekin bi liburu argitaratu dituzte dagoeneko: Bero Hezeak eta Basagurina.

Gaixotasuna ote da sexua gehiegi gustatzea?

adiccion-al-sexoZiur lanean noizbait baja eman dizutela gripea, gastritisa edo dozena bat arrazoi gehiago dela eta. Baina, sexua gustuko duzulako? Munduko Osasun Erakundea (MOE) 2014tik aurrera sexu mendekotasuna buruko gaixotasuntzat jotzea pentsatzen ari da.

Beste erakunde garrantzitsu batzuk ere arduratu dira gai horrekin. Psikiatriaren Elkarte Amerikarrak aurten gehitu nahi du bere katalogo ofizialean. Nola jakin, ordea, patologia bat den? Joaquin Rocha adituaren arabera, kontrolaren galera eta mendekotasun psikologikoa dakarrenean esan daiteke gaixotasun baten aurrean gaudela.

Nola jakin, ordea, ea patologia bat den? Gaian aditua den Joaquin Rocharen arabera, kontrolaren galera eta mendekotasun psikologikoa dakarrenean esan daiteke gaixotasun baten aurrean gaudela.

Sexu mendekotasuna 1987an egin zen ezagun, Michael Douglas aktore famatuak berau aitortu eta tratamendu bila klinika batean sartu zen arte, hain zuzen ere. Azken urteetan ere izan dira antzeko kasuak; Tiger Woods golf jokalariak, Amy Winehouse zenak eta Robert Downey Jr. aktoreak, esaterako, gaitz hori dutela onartu dute.

Semena, depresio-kontrako naturala

Emakumeen 49a7f4bce4mujer_gozo_placer_sexogorputzean droga psikoaktibo bezala jokatzen du semenak. Aldarte hobea izaten eta gaitasun kognitiboak garatzen laguntzen du. Espermaren onurak eboluzioaren ondorio direla uste dute zientzialariek.

Biziak adimen sekretua ezkutatzen duela dirudi, biziraupena bermatzeko eta eboluzioak aurrera egiteko. Gizakiekin ere hala gertatu dela ematen du: semena droga psikoaktibo bilakatuz, emakumeek zoriontasunaren hazi hori jasotzeko beharra sentitzen dute.

New Yorkeko Estatuko Unibertsitateko ikertzaileak datu harrigarri batekin egin zuten topo 1990eko hamarkadan. Batera bizi diren emakume heterosexualak “McClintok efektua” (hilekoa sinkronizatzea) pairatzen dute eta bikote homosexualek, ordea, ez. Sinkronizazio hori, feromonen ondorio da. Zergatik, orduan, ezberdintasun hori? Ikertzaileek ezberdintasun bakarra aurkitu zuten: heterosexualen ugalketa organoetan semena aurkitu daiteke eta lesbianenetan, berriz, ez.

Espermak emakumeen biologian eragina duten osagaiak dituela ondorioztatu zuten eta osagai horiek baginaren bidez xurgatzen direla. Horrela, sexu harremanak kondoiarekin egiten dituzten emakumeek eta kondoi gabe egiten dituztenek ez dute usain bera izaten; ez dituzte feromonak berdin igortzen.

Bagina leku ezin hobea da drogak hartzeko; izan ere, substantzia kimikoek odol-zirkulazio aparatura zuzeneko bidea dute. Semenak 50 substantzia kimiko baino gehiago ditu eta ez da harritzekoa substantzia horiek emakumearen biologian eragitea baginarekin kontaktuan jartzean. Aldartean eragin dezaketen kimikoak esperman aurkitu ditzakegu: kortisola (afektua handitzen du), estrona (aldartea hobetzen du), prolazitina (depresioaren kontrakoa da), axitozina (“maitasunaren hormona” bezala da ezaguna)…

Krisialdiak sexuari ere eragiten dio

problemas-bucales-provocar-disfuncion-erectil_1_1004688Sexuaren inguruko blog honekin bat ez datorrela dirudien arren, krisiaz mintzatuko gara gaur. Izan ere, ekonomiari eta gure diru-zorroei kalte egiteaz gain, sexu-harremanei ere eragiten dio, ikerketa baten arabera.

Lilly laborategiek egin dute ikerketa, Cialis medikamentuaren (Viagraren lehiakidea merkatuan) sortzaileek, alegia. Azken hiru urteetan, krisia hasi denetik, gutxi gorabehera, zakila zutitzeko arazoak direla eta medikuari egindako bisitak % 20 hazi dira. Adituen ustez, kasu horietatik askok krisiak eragindako estresa dute jatorri.

Horrez gain, zakilaren zutitze arazoak izan dituzten gizonen erdia baino gehiago ez da medikuarengana joan konponbide bila. Gehienek medikuak sexualitateaz galdetu arte itxaroten dute.

Dena den, gogoratu beharra dago gaitz hori ez dela arazo psikologoengatik bakarrik azaltzen. Osasun arazo larrien ondorio izan daiteke, bihotzarekin zerikusia dutenak, batez ere. Horregatik da hain garrantzitsua gizonek arazo hori lotsa gabe onartu eta irtenbide bila medikuarengana jotzea.

Voyeurismoa, begiratuz gozatu

cerraduraBeste batzuei begiratuz sexu plazera lortzen dute voyeurrek. Ez dute zertan biluzik edo sexu-harremanak izaten egon; begira ari denarentzat erakargarri izatea nahikoa da plazera sentitzeko.

Voyeurrek ez dute harreman zuzenik zelatatzen dituzten pertsonekin; ezkutuan mantentzen dira eta prismatikoak ere erabili ohi dituzte batzuek. Askotan masturbaziorekin batzen da jarduera hau, izan ere, sexu kitzikapena indartzen duen fantasia da.

Zelatatuek ez dakite begiztatzen dituztela. Zelatariek sarritan asko arriskatzen dute, biktimak harrapatzearen arriskuak plazera handitzen baitie.

Parafilia mota bat da voyeurismoa eta estatu batzuetan perbertsio eta delitutzat ere jotzen dute. Gehienak gizonak dira horren zaleak, baina emakumeak ere badira.

Azken garaietan, teknologia berriak direla eta, indartu egin da voyeurismoa. Kameradun telefono mugikorrek, bideokamerek… asko erraztu dute jardun hori. Hala ere, oraindik kutsu negatiboa dauka eta jendeak ez du argitara ematen. Horregatik, zaila da plazera lortzeko zelatatu egiten duten pertsonak ezagutzea.

Sexuaren inguruko aurkikuntza zientifikoak

Joan den urtea aurkikuntza zientifikoetan oso emankorra izan da eta gizakion jokaera sexualaren inguruan ere izan dira berriak. Hona hemen aipagarrienen laburpena:

sexu1.-Neanderthalekin sexu harremanak izan genituen. Gainera, gure arbasoentzat oso onuragarria izan zen bi espezieen arteko nahasketa; izan ere, gaixotasun batzuen aurrean gogorrago egiten gintuzten osagaiak gehitu zizkion gure genomari.

2.-Emakumeek itxurak egiten dituzte larrua jotzean. Britainia Handiko Lancashire unibertsitateko ikertzaileen arabera, emakumeen laurden batek baino gehiagok, bikotekideak orgasmora heldu dela uste izateko, aieneak egiten dituzte txortan egitean.

3.-Emakumeek “Ramboak” maite dituzte. Masailezur nabarmena, hazpegi nabariak eta begitarte benetan maskulinoa duten gizonak dituzte gogoko emakumeek obulatzen ari direnean. Horrelakoa ez zarela? Ikerketaren arabera, bikotekideak horrelako ezaugarridun norbaitekin amesten du egun horietan.

4.-Egunean 19 aldiz. Gizonezkoek ez dute 7 segundotik behin (8.000 inguru egunean) sexuan pentsatzen, egunean 19 aldiz bakarrik baizik. Ohioko Unibertsitateko ikerketa baten ondorioa da hori; sinesgarria?

5.-Sexu bortitza. Sexuaren eta biolentziaren arteko harremana inoiz ez baduzu ulertu, azalpen zientifiko bat aurkitu diotela dirudi. Bi jokaerak hipotalamoan sortzen dira eta neurona sare bera partekatzen dute.

6.-Gizonezkoen bisexualitatea existitzen da, Chicagoko Northwestern Unibertsitateko ikertzaile talde batek egiaztatu zuen. Bi sexuetako pertsonak erakartzen zituztela baieztatzen zuten gizon talde baten erekzioak neurtu zituzten horretarako. Gizon bisexualek kitzikapen subjektiboa eta genitala izan zuten.