Nesken sexu fantasiak vs. mutilen sexu fantasiak

sexoNesken eta mutilen sexu fantasiak ez dira inolaz ere berdinak. Gehienetan nesken fantasiak sentimenduzko harremanetan oinarritzen dira. Interneteko hainbat atarik egindako inkesten arabera ondorengo hauek dira nesken artean fantasia ohikoenak:

-Beste emakume batekin sexu harremanak izatea.

-Aspaldian izandako sexu harremanak gogoratzea.

-Masokismoa edo sadismoa oinarri duten harremanak edukitzea. Kasu hauetan normalean neska da mutilari aginduak ematen diona.

-Beste mutil batekin sexua izatea.

Mutilen fantasiak:

-Bere bikotearekin dituen sexu harremanak modu ezberdin batean gauzatzea. Hau da, ordura arte egin ez dituzten gauzak egitea: ahozko sexua, uzki bidezko sexua…

-Orgia bateko partaide izatea.

-Sexu bereko pertsonekin sexua praktikatzea.

-Ohiz kanpoko toki batean sexua edukitzea.

Eta zuek? Ze fantasia duzue?

3 thoughts on “Nesken sexu fantasiak vs. mutilen sexu fantasiak

  1. Maixabel

    Nesken fantasiak sentimenduzko harremanetan?? Masokismoa sentimenduzkoa??? Bai, latigoa bizkarren sentitzea…
    Nik behin baino gehiotan amestu izan det nere kuadrilako neskekin hondartzan nengoela eta bata besteari eskua sartzen hasi ta oso ondo pasattzen genuela… Egie izango da beste emakume batekin sexu-harremanak izatea dela gure fantasia ohikoena…

    Erantzun
  2. Pingback: GAZTEA

  3. Pingback: Jon Mikel Calvo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude