Hileko artxiboak: otsaila 2009

Elkarrekin gozatu

Askotan entzuten ditut halako galderak: Eta berak ohean ona ez naizela pentsatzen badu? Nire gorputza biluzik ez bazaio gustatzen? Intimitatean gaudenean ez baldin badakit zer egin?

Askotan, harreman sexualetara beldurrez beteta hurbiltzen gara. Diskurtsoa ondo ikasia daukagu, plazerra da helburua, ondo pasatu behar da; baina gero diskurtsua burutik ez da pasatzen. Beraz, hau gainditzen laguntzeko, gure gorputzari baimena emateko, elkarrekin ondo pasatzeko aukera ezberdinak ikusiko ditugu.

Pentsatu al duzue noizbait, begiak itxita harreman sexualak edukitzea? Hau da, elkarrengana hurbiltzea, gure gorputzak dastatzea, usaintzea…

Probatu eta kontatu ea zer iruditu zaizuen. Hurrengoan gehiago…