Hileko artxiboak: ekaina 2014

‘Selfie’ak, sexu faltaren erakusgarri

selfieSelfieak egozentrismoaren erakusgarri direla uste dutenentzat azken orduko albisteak ditugu. Izan ere, Herbereetan egindako ikerketa batek erakusten duenez, norbere buruari telefono mugikorra erabilita argazkiak ateratzen ibiltzen direnek sexu falta dute.

Wageninge University unibertsitateko Christyntjes Van Gallagherrek zuzendutako ikerketak, zailtasunen eta bakardadearen jarduerak aztertzen ditu, helburu garbi batekin: sare sozialetan erabiltzaileek haien bizitza sexuala erakusteko duten interesa ikertzea.

Horretarako, argazkiak aztertu eta errealitatearekin parekatu ditu ikertzaile horrek, eta erabiltzaile askok, selfien fenomenoa, segurtasun eza eta sexu falta ezkutatzeko erabiltzen dutela ondorioztatu zuen.

Ikerketan, selfieak egiteari emanak ziren 800 lagunek parte hartu zuten, eta horietatik % 83k ez zeukan bizitza sexual aktiboa. Horrenbestez, datuak ez zetozen bat sare sozialetan haiek argitaratutakoarekin, argazkietan pertsona sexy eta erakargarri bezala definitzen baitziren.

Selfieak egitea gustuko dutenek, argazkien bidez neurtzen dute euren ongizatea, eta teknologiak erabilita, benetako irudia desitxuratzen dute. Hau da, existitzen ez den zerbait saltzen dute, eta ez dute photoshopik gabeko bitzitza ulertzen”, adierazi du Christynjesek.

Udako sexua, hobea?

dameimagenmedianaOro har, beti entzun izan da udan gehiago ligatzen dela, eta sexua harremanak ere ugariagoak izaten direla. Baina egia ote da?

Opor aurreko azken saioa izan zuen astelehenean Luziak “Akabo Bakea”n eta sexu aferetan udak ematen dituen aukeren inguruan aritu zen. Halaber, oporrak aprobetxatzeko hainbat aholku eman zituen.

Batez ere, sexu kontuetan kili-kolo dabiltzenei, erronka ausarta luzatu zien. Izan ere, bikote harremanak sendotzeko, aukera paregabea izan ahal da oporretan sexuari ate guztiak irekitzea.

Garrantzitsua da adibidez, bikotekidearentzat denbora gordetzea, elkarrekin txangoak egitea, eta errutina hausteko, jolas zein praktika berriak hautatzea.

Denbora gehiago dugunez, urte osoan zehar buruan erabili ditugun fantasiak aurrera eramateko une aproposa ere bada uda. Gainera, neguan praktikatu ezin diren jokoetan aritzeko aukera eskaintzen du; besteak beste, itsasoan sexuaz gozatzeko aukera.

Argi dago, gorputz beltzaranek, eguzkiak, hondarrak edota herrietako jaietan sortzen den giroak “berpiztu” egiten gaituela. Eguraldi onak umoretsu jartzen gaitu, eta udan sexurako edota harreman berriak hasteko gogotsuago egon ohi gara.

Horretaz gain, uretan egin daitezken jolasak, udan ligatzeko gomendioak eta beste hainbat kontu izaten zituzten hizpide astelehenko saioan. Entzun hemen saio osoa, eta utzi zuen iruzkinak.

Nola hobetu espermaren kalitatea?

EspermaAzken urteetan nabarmen egin du behera semenaren kalitateak zein mutilek batez beste duten espermatozoide kopuruak. Horretan, hainbat faktorek dute eragina; alhokolak, tabakoak, estresak edota kutsadurak, besteak beste.

Halaber, badira haziaren kalitatea hobetzen laguntzen duten elikagaiak edota ohituraK, eta horretaz aritu ziren ‘Luzia eta sexua’ tartean, asteleheneko “Akabo Bakea” saioan.

Kontserba latetan, freskagarrien botiletan eta leihoetan adibidez, bistenol izeneko sustantzi kimiko bat egon ohi da, eta horrek, ugaltzeko orduan arazoak ekar ditzake. Orobat, kutsadurak eta elikadurak badute zerikusirik horretan.

Jaki koipetsuak saihestu behar direla diote adituek, eta lekaleen, barazkien, fruitu lehorren eta arrainaren kontsumoa hazteak onurak ekar ditzakeela azpimarratzen dute.

Horrez gain, kirola neurrian egitea ere positiboa da haziarentzat, baita aldiro isurketak edukitzea ere. Sexologian aditu direnen esanetan, ez da inolaz ere gomendagarria denbora tarte luze batez isurketarik ez izatea.

Eta zer nolako eragina dauka, adibidez, marihuanak ugalkortasunean? Horren erantzuna, eta gure entzuleek egindako galderen argibideak dituzue hemen.

Futbolean sexua debeku bihurtzen denean

brasilMunduko Futbol Txapelketa hasteko egun gutxi falta dira, eta dagoeneko komunikabide denak Brasilen jokatuko diren norgehiagoken inguruko berriak zabaltzen dabiltza. Baina, futbolak ez ezik, azken egunotan, futbolarien bizitza pribatuak ere lekua hartu du prentsan zein Interneten.

Hain zuzen ere, jokalarien bizitza sexuala dute hizpide azkenaldian komunikabideek. Izan ere, hainbat entrenatzailek sexuarekin lotutako adierazpenak egin dituzte, txapelketak irauten duen bitartean futbol-jokalariek sexu harramenak izan ditzaketen ala ez argitzeko.

Horretan ere, iritzi guztietakoak daude. Badira, sexua debekatzea neurri ona dela uste dutenak. Nolanahi ere, beste entrenatzaile batzuren iritziz, garrantzitsua da Munduko Futbol Txapelketa jokatzen den bitartean, jokalariek haien bikoteekin intimitate momentuak edukitzeko aukera izatea.
Baina zein dira sexua galarazten duten entrenatzaileak, eta, aitzitik, zeintzuk dira sexuaz gozatzeko aukera izango duten selekzioak?

Akabo Bakea” saioan xehetasun guztiak eman zituen Luziak, eta aldi berean, sexuak kirolariekn errendimenduarekin zerikusirik duen azaldu zuen.

Entzun saioa!