Probatu al duzu ‘Slow Sex’ joera?

Slow Sex. Argazkia: elpais.com.co

Slow Sex. Argazkia: elpais.com.co


Sexu kontuez ari garenean, presaka ibiltzeak ez du, orohar, ondorio onik eragiten. Hori da, bederen, ‘Slow sex’ joera berriak babesten duen teoria. Azkarregi aritzeak amorrazioa eta frustrazioa sorrerazten dituela argudiatuz, harreman lasai eta luzeagoak defendatzen dituzte ‘Slow sex’aren jarraitzaileek. Helburua orgasmora iristeko bideaz gozatzea da.

Filosofia horrek ez dauka zerikusirik sexu tantrikoarekin, eta honako fase hauek izan beharko lituzke harreman sexual egoki batek:

Beroketa fasea (15 minutu inguru)
Lehenik eta behin, garrantzitsua da norberaren gorputzeko atalak miatu, beste ezertan hasi aurretik. Hala, plazer gehien non sentitzen dugun jakingo dugu, bakarka gozatu nahiz bikotekideari adierazteko. Era berean, harremana sexualari ekin aurretik, oso gomendagarria da sentsualitateari eta erotismoari arreta berezia jartzea, orgasmoari bidea zabaltzeko.

Koitoa (15 minutu, gutxi gorabehera)
Koitoaren garaia iristen denean, arnasa eta erritmoa lasaiak izan daitezen saiatu beharko genuke. Sakon arnasa hartu eta atsedenaldiak egin daitezke. Halaber, postura bat baino gehiago probatzea proposatzen du ‘Slow Sex’ joerak.

Erlaxazioa
Harreman sexuala ez da amaitutzat jotzen orgasmoa sentitu eta berehala. Ondoren, hamar minutu inguru igaro beharko genuke elkarrekin erlaxatzen, koitoa bukatu ostean

Dena den, teoria horiek oso ederrak diruditen arren, egia da beroaldi azkarren ondorioz, sexu-harreman arinetara jotzen dugula sarri. Bitxikeria gisa, bat-bateko harreman horietarako toki ohikoenak errepasatuko ditugu.

Esate baterako, jatetxe eta dendetako komunak irtenbide egokia izan daitezke beroaldiak baretzeko. Geroz eta gutxiago geratzen diren arren, badira telefono-kabinaren batean ibili direnak ere. Aukera izanez gero, igogailua, lantokia, diskoteka, gimnasioa, zinema, hotela, dutxa eta bulegoa ere leku aproposak dira. Azkenik, nork ez du autoan proba egin behin edo beste?

Zein duzue gustukoen?

Entzun asteleheneko “Luzia eta sexua” saioa!

2 thoughts on “Probatu al duzu ‘Slow Sex’ joera?

  1. Jon

    22 urteko gazte bat naiz eta uste dut “precoz” naizela eta kriston lotsa daukat honetaz, gainera mikro zakila eta fimosisa gaixki operatua det, “frenillo”a kendu zidaten; hala ere, ez zait atzeraino joaten.
    Depresio endogenoa jasan det, “recaida” batekin, eta kristoin zerikusia somatzen diot, orain medikazioarekin zoriontsu naiz baina sexu harremanak edukitzeko ez naiz jaioa. Gustatuko litzaidake gomendioren bat zure partez… Beti buruan dudan gauza da eta ez diot soluziorik aurkitu oraindik! Eskerrak horrelako blog-ak daudela!

    Erantzun
  2. Pingback: Slow sex

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude