Etiketaren artxiboa: sexu-harremanak

Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

índiceSexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.

Ze antisorgailu aukeratuko dut?

Antisorgailuei buruz izan daitezkeen zalantzak argitzeko asmoz etorri zaigu aste honetako SexSua saioa. Zenbat daude? Zertarako da bakoitza? Niri zein etorriko zait ondoena? Mila galdera sortzen dira antisorgailuak aukeratzeko garaian eta horiek denak argitu dizkigu Jon Gomez Garaik, Olatz Berastegi Desira etxeko sexologoarekin batera.

Olatz Berastegi sexologoa

Olatz Berastegi sexologoa

Hasteko, merkatuan dauden antisorgailuak erakusten hasi dira. Horietan ezagunena gizonentzako preserbatiboa da. Baina badaude gehiago, emakumeentzako preserbatiboa, baginako eraztuna, pilulak eta partxeak, DIUa…

Bakoitzaren ezaugarriak galdetzen hasita, hormona bidezkoak eta hesi bidezkoak banatu daitezke. Hormona bidezkoek haurdunaldiak ekiditeko soilik balio dute; emakumeen hormonetan izaten baitute eragina. Hesi bidezkoek, aldiz, izenak dioen bezala, hesi baten funtzioa betetzen dute; isurketa bertan gelditzen denez, bai espermatozoideak bai gaixotasunak kutsatu ditzaketen agenteak bertan gelditzen dira.

Baginako eraztuna, partxeak eta pilulak hormonazkoak dira; eta bi preserbatibo motek, bai gizonezkoenak bai emakumeenak, hesi funtzioa betetzen dute.

Beraz, norberak pentsatu beharra dauka nolako antisorgailua komeni zaion momentu bakoitzean. Eta horretarako, kontutan hartu behar dira nolako sexu-harremanak izaten ari garen garai horretan: bikote finkoa eta konfiantzazkoa daukagun, harreman ugari pertsona ugarirekin…

Dena dela, eta egoerak egoera, ETB1eko saioan argi utzi dute merkatuan eskuragarrien dagoena, merkeena eta erabiliena gizonezkoen preserbatiboa dela. Baina ba al dakigu preserbatibo bat nola jarri behar dugun? Segidan daukazuen bideo honetan Olatz Berastegi sexologoak ematen dizkigu azalpen guztiak.


GIBa, HIESa eta gaixotasunak

Arantza Arrillaga, sexu transmisioko gaixotasunen prebentziorako arduraduna

Arantza Arrillaga, sexu transmisioko gaixotasunen prebentziorako arduraduna

Izan ere, lehen esan dugun bezala, preserbatiboek hesi funtzioa betetzen dute eta hauek dira sexu bidezko gaixotasunak kutsatzea ekiditen duten bakarrak. GIBa eta HIESa, gonorrea, sifilia, genitaletako herpea… asko dira sexu organoen bidez kutsatzen diren gaixotasunak Arantza Arrillagak azaldu duenez.

Duela gutxi arte, adibidez, GIBa eta HIESa drogen kontsumoarekin lotzen ziren. Baina azken aldian, Euskal Herrian kutsatu diren gaixoen %80 sexu harremanen ondorioz kutsatu dira. Oso kontutan hartzeko datua da.

Gaur egun, gainera, GIBa daukagun ala ez jakiteko test azkarrak ere badaude. Beraz, aitzakiarik ez dago norberaren egoeraren berri jakin eta behar diren neurriak hartzeko.

Axi Muniain surflaria

Axi Muniain surflaria

‘SexSua’ saioa amaitzeko, Axi Muniain surflariari egin dio elkarrizketa Jon Gomezek. Surfean, bizitzan orokorrean eta sexuan hartzen ditugun arriskuak izan dituzte hizpide.

 

 

 

Saio osoa ikusi nahi izatera, hementxe daukazue:

Sexua, sendagai naturala

sexuBadira hainbat gaixotasun sexu-harremanen bidez senda edo arindu daitezkeenak. Inork baino hobeto azaldu zuen Luziak zein diren gaitz horiek astearteko “Akabo Bakea” saioan.

Depresioaren aurkako sendagai naturala da sexua. Gainera, zahartzea atzeratzen du, eta inkontinentzia gelditzeko ere balio omen du.

Hori gutxi ez eta, larruazalerako, giharretarako eta bihotza indartsu edukitzeko ere gomendagarria da astean gutxienez birritan sexua praktikatzea.

Aipatu gaitzak sendatzeaz edota arintzeaz gain, zoriontsuago izaten laguntzen digu.

Beraz, ez duzue aitzakiarik! Gozatu eta osatu!

Entzun saio osoa hemen.

Menopausia ez da sexu harremanetarako oztopo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da arazo

Menopausia ez da gaixotasun bat, emakumeek jasaten duten prozesu ebolutibo bat baizik. Honek aldaketa sozial eta hormonalak dakartza eskutik, baina ez du zertan eragina izan behar bizitza sexualean.

Ez dago frogaturik menopausiak inolako ezintasun sexualik dakarrenik. Hormonak murriztea ez da sexua eteteko aitzakia edo kausa. Gerta daitekeena da, menopausiaren ondorioz, emakumeak bagina lehorrago izatea, eta, ondorioz, harremanak zailagoak izatea.

Hainbat ginekologoren arabera, sexu-harremanak izaten jarraitzen den bitartean, funtzioa ez da galtzen; izan ere, harremanak izateak ahalbidetzen du harremanak izaten jarraitzea. Nahiz eta menopausiaren garaira iritsi, emakumeak harremanak izaten jarraitzen badu, bere gorputza horiek onartzeko prest egongo da.

Aitzitik, aditu askoren ustez, aro horretan emakume askok beldurrak galtzen dituzte (haurdun geratzeko beldurra, adibidez), eta, hori dela eta, sexualitatea gehiago garatzen dute.

Gakoa ‘sexualitatea’ eta ‘sexua’ bereizten jakitea da. Sexua, jakina, ez da berdina izango 20 urterekin edo zahartzarora iristean, baina, adituen esanetan, sexualitatea ez da galtzen. Horregatik, menopausia iristearekin batera, erraz konpon daitezke horrek sortzen dituen arazo batzuk (lubrifikatzeko produktuen laguntzaz, esaterako), eta sexuaz gozatzen jarrai daiteke luzaroan.

Gizonen akatsak ohean

caricias_texto1_articulo_landscapeGaurkoan gizonezkoek sexu-harremanak izaterakoan txarto egiten dutena aztertuko dugu. Badakigu emakumeek ere akatsak egiten dituztela, baina gaur mutilen txanda da.

Emakume gehienak ados daude gizonezkoen akats nagusia zein den erabakitzerakoan: presa. Ondo dago sexu harremanak edukitzeko gogoak izatea, baina ez dago zertan azkar joan. Neskak ez du inora alde egingo!

Sarketan pentsatzen hasi beharrean, ondoko aholkuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:

– Larrua jotzerakoan, ezinbestekotzat hartzen dituzte emakumezkoek muxuak eta laztanak. Bikotekidea goxo ukitzeak garrantzi ikaragarria dauka. Azken finean, larruazala gure gorputzeko bigarren sexu-organo nagusia da.

– Klitoria ere, oso organo sentikorra da eta ondorioz, kontu handiz laztandu behar da eta beti momentu egokian. Berdin gertatzen da belarriko lobuluekin eta titipuntekin; orokorrean gizonek gogorregi ukitu edo koska egiten diete eta horrek plazera eman ordez, min egiten dio emakumeari.

– Arropa kentzerakoan ere, kontu handiagoa izan behar dutela pentsatzen dute emakumezkoek. Ez da beharrezkoa “streaper” profesionala izatea. Hala ere arropa kentzerakoan, era sentsual batean egiten saiatu behar dute mutilek.

Laburbilduz, presarik gabe eta emakumearen nahiei gehiago erreparatuz gerogero, jolasak, muxuak eta laztanak erabiliz gero, bikotekideen arteko harremanak askoz atseginagoak izatea lor dezakete gizonek.

Zein dira auto onenak sexua praktikatzeko garaian?

Non da erosoagoa sexsexo_en_el_coche_articuloRetratoua praktikatzea, Suzuki edo Peugeot batean? Galdera harrigarria dela pentsa daiteke, baina ez da horrenbesterako.

Hearst Magazine España izeneko site-ak sexu-harremanak izateko ibilgailurik egokienak zein diren argitaratzen du urtero. Duela hiru urtetatik, uda bakoitzean, Sexo a Bordo izena duen konparazio-atal hau aurkezten dute. Eta izen horrekin, zalantzarik gabe, atentzioa deitzen du.

Ibilgailuaren ezaugarriak ebaluatzen dira

Ebaluazio honek elementu objektiboak izaten ditu kontuan, eta baita autoaren kanpoko tamainua ere. Erromantizismorako bidea errazten duten ezaugarriak ere kontuan izaten dituzte eta hauek dira horietako batzuk: barruko argiztapen egokia, harreman sexualak burutzeko posturak zailtzen dituzten elementuak ez egotea, eta lagungarriak izan daitezkeen sabaiak.

Konparazio honen arabera, hauek dira emaitzak: kategoria honetan urrezko postua du Suzuki Swift autoak, bere diseinu atsegina eta barneko oreka direla eta.

Bigarren postuan Kia Picanto autoa dugu: hiru metroko luzera duen arren, postura sexualei dagokionez potentzial handia duen autoa da. Sailkapen honetan, hirugarren lekua du Renault Twingo autoak.

Ibilgailuan praktikatzen dugun bitartean, hurrengo urtearen zain egon beharko dugu. Nork esaten du, bada, 2012 urtean gure autoa ez dela sailkapenean egongo?