Etiketaren artxiboa: ikerketa

Zeren truke egingo zenioke uko sexu-harremanak izateari?

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Uko egingo zenioke sexu-harremanak izateari? Hala izatekotan, zeren truke? Huffington Post webguneak hainbat ikerketaren emaitzak bildu, eta oso datu interesgarriak lortu ditu galdera horri erantzun nahian:

Iphone baten truke?

Ekainaren 18an, Appleren iPhone telefono ezagunaren bosgarren urteurrenean, enpresak ikerketa harrigarri baten emaitza argitaratu zuen: 100 pertsonatik 15ek nahiago dute asteburu bat sexu-harremanak praktikatu gabe pasatu, euren mugikorra eduki gabe pasatu baino.

Gorputz perfektua izatearen truke?

Shape eta FitSugar aldizkariek emakume talde bat aukeratu zuten, eta hurrengo galdera luzatu zieten: hilabete batean sexu-harremanak izateari uko egingo zenioke, udan gorputz perfektua izatearen truke? Elkarrizketari erantzun zietenen % 68k baietz erantzun zieten.

Primeran lo egitearen truke?

Estatubatuarren % 12k aukeratuko lukete gau oso batez lo egitea, pasioz beteriko gau baten aurretik; hori da The Better Sleep Council erakundeak egindako inkesta baten emaitza.

Interneten ibiltzearen truke?

Boston Consulting Group enpresak egindako galdeketa batean, erantzuna eman zutenen % 21ek adierazi zuten internet zerbitzua doan jasotzearen truke urtebete egongo liratekeela sexu-harremanak izan gabe.

Gainera, Cosmopolitan aldizkariak egindako inkesta baten arabera, 10 emakumetatik 2k aitortzen dute jasangarriagoa dela haientzat astebete sexu-harremanak izan barik pasatzea, astebetez Facebook begiratu gabe egotea baino.

Janariaren truke?
Bon Appetit aldizkariak dionez, elkarrizketatuen % 75ek aldatuko lukete sexu-harremanekin gozatzeko aukera euren janari gustukoenaren truke.

Sexu-harremanek bizi-itxaropena handitzen dute

sexo-salud-300x227Seguruenik, sexu-harremanek bizitza luzatzen dutelako zurrumurrua entzun duzue noizbait. Oraingoan, Harvard unibertsitateko ikerlari talde batek zurrumurru hori egiaztatu du. Ikerketaren arduradunak medikuntzaren eta bizimoduaren arteko harremana aztertzen duen graduondoko ikastaro bateko ikasleak dira, eta euren lanaren emaitza argia da: aldizkako sexu-harremanek bizi-itxaropena handitu dezakete.

Dirudienez, sexu-harremanak praktikatzean giza gorputzak kanporatzen dituen substantzia biokimikoek zenbait zelula indartzeko ahalmena dute, eta horren ondorioz, astean gutxienez hiru alditan sexu-harremanak izaten dituztenen bizi-itxaropena hamar urte luza daiteke.

Gainera, beste hainbat onura omen dituzte sexu-harremanek osasunari dagokionez: sistema kardiobaskularra hobetzen dute, arnas aparatua indartzen dute, eta depresioari eta antsietateari aurre egiten lagundu dezakete.

Ikerketaren arabera, onura horiek guztiak areagotu egiten dira sexu-harremanak astean behin baino gehiagotan izaten direnean. Halaber, ikerketaren emaitzek frogatu dute kontu hau ez dela adinaren araberakoa: sexu-harremanak onuragarriak dira adina edozein dela ere.

Oihuak, sexu-harremanak hobetzeko modua

getSexu-harremanak izatean, pertsona bakoitzak duen jokabidea oso lotuta dago norberaren izaerarekin; lotsatiak isilagoak izaten dira sexu-harremanak praktikatzean, eta izaera irekiagoa dutenek, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute euren sentipenak konpartitzeko.

Horren harira, sexu-harremanak izan bitartean emakume zein gizonezkoek egiten dituzten oihuak aztertuko ditugu gaur Gazteako sexu-blogean; izan ere, ikerketa ugarik diotenez, plazera sentitzean oihukatzeak sexu-harremanak nabari hobetu ditzake.

Kasu gehienetan, sexu-harremanekin plazera sentitzean oihukatzea berezko erreakzioa izaten da; horregatik, emakume eta gizon askok egiten dute oihu orgasmora iristean. Beste kasu batzuetan, lotsagatik agian, plazer hori beste modu disimulatuago batzuetan adierazteko ohitura hartzen dute beste batzuek.

Plazera adierazten duen oihu batek bikotekideari sexu-harremanak izan bitartean bide egokia hartu duela adierazteko modu bat izan daiteke, harremanak izatean gustukoen duguna adieraztekoa. Gainera, giza entzumenari esker, bikotekidearen plazer oihuak afrodisiako baten antzera funtzionatzen dute. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, zenbait pertsonarentzat oihuak arreta galtzeko modua baino ez direlako.

Amaitzeko, sexu-harremanak izatean oihukatzeko lotsa gainditu nahi izanez gero, bide egokiena masturbatzean praktikatzen hastea da.

Non dago emakumeen A puntua?

Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Badakizu non dagoen emakumearen A puntua? G puntuari buruz asko hitz egiten da, baina A puntua oso ezezaguna da sexu-harremanen arloan. Hala ere, ikerketen arabera emakume batek orgasmoa izateko aukera gehiago eskaintzen ditu puntu horrek.

A puntua baginaren atzeko paretan dago, G puntutik oso hurbil, eta nerbioz betetako gunea da. Ondorioz, era egokian estimulatzen denean, emakumeek orgasmo kate bat izatea eragin dezake. Hori bai, lasaitasunez eta leunki laztandu beharra dago.

A puntua estimulatzeko bide ugari daude: bikote askorentzat, atzamarrak erabiltzearekin nahikoa da emakumeak orgasmoa izateko; beste batzuek, aldiz, nahiago dute aho-sexua. Txakurtxoaren jarrera sexuala ere oso lagungarria da gune hori estimulatzeko.

Sexuak doministiku egitea eragiten dizu?

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Noizbait egin duzu doministiku sexu-harremanetan ari zinela? Ezohiko erreakzioa bada ere, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, pertsona askok egiten dute doministiku sexuan pentsatzean edo sexu-harremanak izaten ari direla.

Aldizkariak dioenez, medikuek ezin izan dute zehaztu arazo horren zergatia oraindik, baina nerbio sistemarekin erlazionatutako kontu genetikoa izan daitekeela uste dute.

Ikerketan parte hartu duten otorrino batzuek argitu dutenez, doministikuak gure erantzun fisiologikoak kontrolatzen dituen nerbio sistemaren atalean sortzen dira eta horregatik ezin ditugu kontrolatu. Sexuari buruzko pentsamenduek nerbio sistemaren atal hori gurutzatzean erreflexu bat sortzen dute eta ondorioz, zenbait pertsonak doministiku egiten dute nahi gabe.

Duela gutxi Londreseko ospitale batean lan egiten duen mediku batek horrelako kasu batekin topo egin zuen eta, gaiaren inguruan ikertzen hasi bezain laster, arazo bera zeukaten beste hainbat gizon-emakume aurkitu zituen. Horietako batzuek sexuan pentsatzean egiten zuten doministiku, eta beste batzuek orgasmoa izan eta gero.

Osteguna, sexu-harremanak izateko egunik onena

egutegiaNoizbait galdetu diozu zeure buruari asteko zein egunetan diren atseginago sexu-harremanak? Bada London School of Economics and Political Science ikastegiak egindako ikerketa baten arabera, osteguna da sexu-harremanak izateko egunik egokiena.

Ikerketaren arabera, gure gorputzak asteko beste egunetan baino sexu-hormona gehiago produzitzen ditu ostegunetan, eta horregatik bikotekideen arteko sexu-harremanak askoz atseginagoak dira egun horretan. Gizonezkoen kasuan, testosterona maila puntu gorenean dago ostegunetan, eta emakumezkoen kasuan, estrogeno maila bost aldiz handiagoa da.

Baina zergatik gertatzen da hori? Ikerketa egin zuten zientzialariek azaldu dutenez, giza gorputzak barneko erloju moduko bat dauka eta horri esker daki asteko zein egun den. Osteguna asteburutik hurbil dagoenez, egun zoriontsua izaten da jende gehienarentzat. Horren ondorioz, egun emankorra izaten da sexu-harremanak izateko zein bizitzako gainerako alor guztietan.

Orgasmoa kirola praktikatzean

gymJakina da emakumeek orgasmoak izateko gaitasun handia daukatela. Orgasmora iristeko ohiko bidea genitalen estimulazioa eta  fantasiak izan arren, Indianako Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) egindako ikerketa batek kirola praktikatzeak ere horretan laguntzen duela frogatu du.

Debby Herbenickek (ikerketaren arduraduna) azaldu duenez, orgasmora iristea ahalbidetzen duten ariketa fisiko ohikoenak abdominalak egitea, soka batetik gora igotzea, bizikletan ibiltzea, yoga praktikatzea eta pisua jasotzea dira. Horren ustez, ikerketatik ondorioztatutako datuak oso interesgarriak dira: “Emakumeen gorputz esperientzien inguruan gauza gehiago ezagutzen lagundu dute”.

Ikerketa gauzatzeko, 370 emakumek egindako inkestak kontuan hartu dituzte. Emaitzen arabera, hamar emakumetik lauk izan dituzte orgasmoak behin baino gehiagotan kirola egin bitartean; horien erdiak, abdominalak egitean.

Ikerketa honen berri izan ondoren, erakargarriago egiten al zaizu gimnasiora joatea?

Maitemintzea = Lagunak galtzea?

amigos-parejaOso arrunta da maitemintzean bikotekidearekin gehiago egotea lagunekin baino. Denborak aurrera egiten duen heinean, lagunekin izandako harremana gero eta txikiagoa da eta askotan, adiskidetasuna galdu egiten da. Oxford Unibertsitateko (Ingalaterra) ikertzaile talde batek ohitura honen inguruko ikerketa egin du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Robin Dunbarek, ikerketa lanaren arduradunak, azaldu duenez, pertsona batek normalean hurbileko bost lagun ditu. Bikotekidearekin harremana hastean, lagun kopurua murriztu egiten da eta batez beste bi lagun galtzen dira haiekiko harremana kaltetzen delako.

Ondorio horietara heltzeko, ikertzaile talde honek sare sozial batzuk aukeratu eta erabiltzaileek adiskideekin dituzten harremanak aztertu ditu. Emaitzen arabera, maitasun harremanak dituzten pertsonek batez beste hurbileko bi lagunekin zuten harremana galdu dute. Dunbarren esanetan, horren arrazoia argia da: bikotekidearekin zenbat eta denbora gehiago pasatu, duzunean, lagunei  arreta txikiagoa eskaintzen zaie eta harremana azkar kaltetzen da.

Pistatxoak, erekzioa hobetzeko

los-pistachosPistatxoak, indarberritzeko eta gosea berdintzeko otordu artean jaten ditugun fruitu lehorrak baino askoz gehiago dira. Maitasunaren fruitu dira.

Orain arte uste genuenaren kontra, maitasunaren fruitu bakarra ez da banana; pistatxoek eragin ezin hobeak dituzte gizonezkoen sexu organoan. Turkian egindako ikerketa zientifiko batek frogatu duenez, zakilaren tentetzea hobetzen du fruitu hori jateak. Afrodisiakotzat hartu dituzte hainbat kulturatan, baina, orain, zientifikoki frogatuta dago.

Ikerketan parte hartu zuten gizonek, egunero 100 gramo pistatxo jan zituzten hiru astetan zehar. Bestalde, ohiko dieta eta ohiturak mantendu zituzten. Emaitzek hobekuntza nabarmenak erakutsi zituzten sexu grinan, orgasmoan eta larrua jotzean lortutako asetze mailan.

Horrez gain, odoleko kolesterol maila erregulatzen eta pisua galtzen laguntzen du fruitu horrek. Zientzialariek beste fruitu lehor batzuen ordez pistatxoak jatea gomendatzen dute, gizonezkoei batez ere. Koipe osasuntsuak, proteinak, zuntza eta antioxidatzaileak dituzte; guztiz osasuntsuak!

Eskutada bat jan egunero eta hobekuntza nabarituko duzu, bai osasunean, bai sexuan. Gainera, gozo-gozoak dira; zer ari zara itxaroten?