Hileko artxiboak: abendua 2014

Desleialtasunek gora egiten dute Gabonetan

infidelidad1Desleialak diren emakumeek nahiago dute Gabon festak maitalearekin igaro. Gizonek, aldiz, ez dute harremana arriskuan jartzeko gogorik izaten. Hori da, behintzat, ikerketa batek erakusten duena.

Ikerketa baten arabera, desleialak diren emakumeen % 75ek maitaleekin pasatzen dituzte Gabon eta Urtezahar gauak. 2.500 pertsonari egindako galdeketan oinarritu da Victoria Milan harreman desleialen webgunea, datu hauek argitara emateko.

Dirudienez, emakumeak bihurriagoak dira halako kontuetan, eta horietako askok eginahalak egiten dituzte Gabon zein Urtezahar gauak maitalearekin igarotzeko.

Gizonek, aldiz, nahiago dute susmorik ez piztu. Dena den, % 92k onartzen dute urte berriko asmoen artean dutela bikotez kanpoko abentura edo harreman bat edukitzea.

Asteazkenetan desleialagoak gara

Aurten Gabon eta Urtezahar gauak asteazkenean dira, eta hainbat ikerketek erakusten dute asteko egun hori dela adarrak jartzeko egunik gustukoena.

Desleialtasunaren genea

Zenbait kasutan, urteko garaiaren arabera, abenturak izateko gogoa ere aldatu egiten da. Urtaroaren araberako desleialtasuna deitzen zaio horri. Hau da, badira urtaro jakin batean desleialak diren pertsonak, nahiz eta urteko beste garaietan leialak izan. Beste asko, ostera, beti daude abentura bat izateko prest.

Karolinska Institutuko (Stockholm) ikertzaileen esanetan, leialtasun eza genetikoa da. 334 genearen aldagaiak eragiten du desleialtasuna. Gene horrek sexu-jarrera kontrolatzen duen hormona erregulatzen du, eta mutilen %40ari eragiten dio.

Azken batean, emakumeek zein gizonek desleialak izateko aukera bertsuak dituzte

 

Ohean, larrugorrian hobeto

dormirdesnudoNegua iristear bada ere, arropak kentzera animatuko ditugu ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurleak. Izan ere, azkenaldian egindako ikerketek erakusten dute biluzik lo egitea guztiz gomendagarria dela.

Baina zergatik?

Hamaika arrazoi daude pijama armairuan utzi eta ohera larrugorrian sartzeko.

-Hobeto deskantsatzen laguntzen du

-Pisua galtzeko aukera ematen du

-Diabetes pairatzeko arriskua gutxitzen du

-Bizitza sexuala hobetu dezake

-Nesken kasuan infekzioak saihesten ditu

-Mutiletan, berriz, ugalkortasuna hobetu dezake

-Autoestimurako ona da

Abantailak, beraz, asko dira. Gainera, ez omen du desabantailarik,. Dena den, arrazoi kulturalak tarteko, herrialde askotan ez dago biluzik lo egiteko ohiturarik, eta Espainiako Estatuan, adibidez, horixe berori gertatzen da.

Euskal Herrian, aldiz, badirudi baten batzuek ez dutela pijamarik behar, eta horren adibide dugu Nakor “konkistatzailea”. Hemendik kanpo ere badira maindire artean arroparik gabe hobeto moldatzen direnak: Victoria Beckham, Ingalaterrako Carlos printzea eta Sofia Vergara, kasu.

Eta zuk nola egiten duzu lo?

Entzun atzoko saioa.

Zakila nolakoa, mutila halakoa

penesZakilari “helduta” eman zuten asteazkeneko saioa Amaiak eta Luziak. Hiru ataletan banatu zuten gaia. Hasiera batean bost zakil mota ezberdin aztertu zituzten. Ondoren, galtzontzilo barruan zakilak hartzen duen posizioak mutilaren izaerarekin zerikusia duela ondorioztatu zuten, eta, azkenik, gizonezkoen genitalen gaineko hainbat bitxikeria eraman zituzten hizpidera.

Guztira 5 zakil mota daude, eta bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu.

-Arkatz itxurakoa

pene_lápiz_2

-Kono formakoa

pene_cono_3

-Perretxiko-zakila

pene_seta_4

-Platano itxurakoa

pene_plátano_5

-Zakil kurbatua

pene_curvo_1

Esan bezala, galtzontzilo barruan hartzen duen posizioari buruz ere hitz egin zuten, eta zakila gora, behera, ezkerrera edo eskuinera begira jartzeak duen esanahia argitu zuten.

Bukatzeko, besteak beste, bitxikeria hauek ezagutarazi zituzten:

-Tabakoa erretzeak zakilaren tamaina txikitu dezake.

-400 mutiletik bakar bat da gai bere zakila ahoan sartzeko.

-Zakila apurtu egin daiteke.

-Bi zakil mota daude: tentetzean asko hazten direnak eta zutitzean tamainaz aldatzen ez direnak.

Horri guztiari buruz gehiago jakiteko, entzun atzoko saioa.