Hileko artxiboak: urtarrila 2010

“Nire neska hilerokoarekin dagoenean, sexuak nazka ematen dit”

mario-sexoOstegunetako sexu-zalantzak pil-pilean daude. Gaurkoan, hilerokoa eta sexua dela eta neskarekin ika-mika duen mutil gazte baten dudak argituko ditu Olatz Berastegi sexologoak.

Irakurlearen zalantza:

“Nire neskak hilerokoarekin dagoenean ere sexua praktikatu nahi du. Niri sekulako nazka ematen dit horrek eta berak ez dit ulertzen. Diskriminatu egiten dudala esaten dit, hilerokoarekin dagoenean ez dudalako ukitu ere egiten. Ez dakit honek konponbiderik duen, niri odolez betetako harreman batek ez baitit morborik ematen.

Zer egin dezaket? Gainera ez da tanpaxarekin dagoen bitartean nik masturbatzearekin konformatzen, sarketa, sexu orala eta beste kontu guztiak ere nahi ditu. Sekulako iskanbilak ditugu horregatik”.

Sexologoaren erantzuna:

“Lehenengo aipatuko dut, harreman sexualak adostuak izan behar direla. Adostu hitza aipatzen dudanean, esan nahi dut bi pertsonak, gustura eta aske sentitu behar direla, bestela harremanak derrigorrezkoak bailiran bezala bizitzen ditugu eta honek bikote harremanean ez du laguntzen.

Zure kasuan, aipatzen duzu, nazka hitza, nik esango nuke sentsazio horrek ez daukala zerikusi handirik, gustura sentitzearekin.Zuk hori sentitzen duzu eta sentitzen dugunaren ardura ez da norberarena, sentitzen denarekin zer egingo den, aldiz, bai. Nola dakigu zein den ekintza hoberena sentitzen dugun hori bideratzeko? Argi eta garbi, guri eta besteari deseroso edo gaizki sentiarazten ez gaituena. Zuen kasuan, eta kontatzen didazun egoeran, uste dut, ez zaudela derrigortuta, berarekin harreman sexual genitalak edukitzera, ez bazara ondo sentitzen. Horregatik zuk ez diozu diskriminatzen, inondik inora ere.

Zuen artean hitz egin beharko zenukete eta argi utzi zuen arteko praktika sexualak bien artean adostutakoak izan behar direla, biak ondo sentitu behar zaretelako. Dena den eta bukatzeko, zuk aipatzen duzu hilerokoarekin dagoenean berari ez diozula ukitzen ere. Hilerokoa deserosoa izan daiteke harreman sexual genitaletan, baina agian beste praktika edo kontaktu mota eduki ditzakezue ( muxuak, laztanak, elkarri egindako masajeak…). Beraz, ez agobiatu eta elkarrekin disfrutatzeko bide berriak eraiki.”

‘Sextoymio’: bikotearekin jolasteko jokoa

Zure bikotearekin zerbait ezberdina egin nahi baduzu, adi ‘Eingo al deu?’ sexu-blogak aurkezten dizun joko berri honi. ‘Sextoymio’ bi jokalarirentzako jokoa da, dibertigarria eta sexuaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duena.

Kutxa batean bilduta dator eta honek 69 papertxo ditu barruan, bakoitza Kamasutrako jarrera ezberdin batekin.

Jolasteko oso erraza da. Kutxatik papertxo bat atera eta jokalariak tokatu zaion jarrera probatu beharko du. Papertxo bakoitzak azalpen txiki bat dauka.

kamasutra jokoa

Denetarik dago. Jarrera batzuk oso zailak dira, adibidez, zubiaren jarrera. Beste asko oso gozagarriak dira, mitxoletaren ‘postura’ esaterako eta badira felazioa bezalako sexu-jarrera sinpleak ere.

Badakizue, probatu eta gozatu!

Kamasutra ezagutzen: “Loto”aren jarrera

lotoAstearte hotza epeltzeko, Kamasutrako jarrera berri baten berri emango dizuegu. Aukera baduzue probatu azaldutako jarrera, merezi du eta!

Deskribapena:

Emakumea gorantz begira etzan behar da, hankak goiko argazkian ikusten den bezala okertuz. Bagina zabal-zabalik geratuko zaio neskari eta horrek sarketa erraztuko du.

Alde onak:

Jarrera originala da. Apur bat barregarria, baina, ohiko errutinatik kanpo dagoena.

Alde txarrak:

Zalutasuna edota bizkortasuna eskatzen dituen jarrera bat da. Denbora luzez mantentzeko zaila da eta sarritan emakumearentzat mingarria izan daiteke.

“Sexua onuragarria omen da, baina zertan?”

Sexo_AMOstegunetako zalantza egun bateko atzerapenarekin iritsi zaigu aste honetan, halere, galdera interesgarria egin dio Olatz Berastegi sexologoari Zestoako irakurle gazte honek:

Irakurlearen zalantza:

“Sexua onuragarria dela entzun dut beti, baina, zehazki, zertan da onuragarria? Kirola egiteak baino abantaila gehiago ditu? Zertarako da ona; argaltzeko, lasaitzeko, urte gehiago bizitzeko? Eta ba al du alde negatiborik?”

Sexologoaren erantzuna:

“Ezin da ukatu sexu harremanak onuragarriak direnik, dena den, beharrezkoa da sexua gogoarekin egitea abantailez gozatu ahal izateko. Nagusiki hauek dira sexuak dituen onura edota abantailak:

-Sexua oso garrantzitsua da harremanak indartu eta pertsonen arteko lotura sendotzeko.

-Sexu-harremanetan endorfinak askatzen dira eta honek onurak dakartza osasun fisikoan nahiz emozionalean.

-Sexuak gorputza lasaitzen du eta ondorioz, tentsioa askatzen da.

-Argaltzeko ere balio du sexuak. Azken finean, gorputza mugimenduan dago eta, beraz, kaloriak galtzen dira.

Bestalde, aipatu bezala, emozionalki ere onuragarria da. Gustuko dugun pertsona batekin harremanak ditugunean, gorputzak alaitasuna eta plazerra sentitzen ditu eta guzti horrek osasun emozionalean eragin positiboa dauka.

Beraz, badakizue ekin lanari eta disfrutatu.”

Datorren ostegunean zalantza gehiago. Bien bitartean bidali zuen galderak gazteaweb@eitb.com helbidera.

Kamasutra ezagutzen: “Amazonaren jarrera”

Asteartea iritsi da eta berarekin Kamasutrako jarrera berri bat. Gaurkoan Amazonaren jarrerari buruz hitz egingo dugu.

amazonaDeskribapena:

Mutila aulki batean esertzen da eta neska bere gainean jartzen da. Gizonaren iztar gainean eseri behar da zehazki, zakila baginara eramanez. Behin zakila bagina barruan sartuta, neskak baginako muskuluak estutu ditzake sarketa gordetzeko.

Alde onak:

Gizonak emakumearen bularrak laztan ditzake, baita klitoria ere. Gainera, isurketa goiztiarra pairatzen duten mutilentzat oso aproposa da jarrera hau.

Alde txarrak:

Mugitzeko aukera gutxi ematen ditu eta sarketa ez da oso sakona.

“Normalean non izaten dituzue zuek sexu-harremanak?”

Osteguna izan arren, gaurkoan aukeratutako irakurleak ez dio bere galdera Olatz Berastegi sexologoari luzatu, zuei baizik. Hemen duzue Kanboko gazte batek ‘Eingo al deu’ sexu-blogean bota duen galdera:

sexo

“Lau urte daramazkit nire mutil-lagunarekin. Hasieran toki gehiagotan izaten genituen sexu-harremanak, baina, elkarrekin bizi garenetik beti ohean praktikatzen dugu sexua. Ez al da pixka bat aspergarria? Egia esan autoak, etxeko atariak, mendiak… sekulako morboa zuten, baina, aldi berean, ohea askoz erosoagoa da.

Zuek non jotzen duzue larrua? Gogoagatik izango balitz hondartzan egingo nuke, dena den, hainbeste jende aurrean edukitzeak ez dit lasaitasunik ematen. Zuen ideiak behar ditut. Lagunduko didazue? ERANTZUN MESEDEZ”.

Kamasutra ezagutzen: ‘Goilaren jarrera’

Asteartea denez, Kamasutraren jarrera berri bat azalduko dizuegu. Gaurkoan ‘Goilaren jarreraz’ hitz egingo dugu. Hona hemen jarrera honen abantailak eta desabantailak:

Deskribapena:

Emakumea albo baterantz etzan behar da, hankak tolestuta. Gizona atzealdean jarri eta bere bikotearen gorputza inguratu behar du, sarketa praktikatu arte. Jarrera honekin emakumearen bularraldea laztandu dezake gizonak, baita klitoria ere eta lepoaldean nahiz belarrietan musuak eman ahal dizkio.

Alde onak:

Jarrera gozoa eta lasaigarria da, laztanak egiteko aukera ematen duena eta oso “intimoa” da. Emakumeak bere burua masturbatzeko edota bere bikotearen eskua bera hankartean gidatzeko aukera dauka.

cucaracha

Alde txarrak:

Mugimendu gutxi egin daitezke.

cuchara 2

“Nire mutila prostitutekin oheratzen da, zer egin dezaket hori saihesteko?”

Errege egunaren biharamuna kentzeko zer hobeto gure irakurle batek ‘Eingo al deu’ sexu-blogen utzitako zalantza argitu baino? Hona hemen gaurkoan gazte baten galderari Olatz Berastegi sexologoak erantzun diona:

sexo

Irakurlearen zalantza:

“Nire mutil laguna emagalduengana joaten dela enteratu naiz. Bajoi handia sartu zait. Ez dut berarekin utzi nahi baina lur jota nago. Berarekin hitz egin dut eta ‘normala’ dela esan dit, bere lagun asko joaten direla. Nirekin asetzen dela esan dit, baina, horrek ez duela esan nahi beste batzuekin oheratuta ez duenik ongi pasatzen. Amorrua sentitzen dut. Zer egin dezaket putetxeen ideia hori burutik kentzeko? Nazka ematen dit beste emakume batzuekin oheratzen dela jakiteak. Nolatan da posible nirekin egoteari denbora kentzea prostituta zikin batzuekin egoteko?”

Olatzen erantzuna:

“Hemen planteatutako gaia ez da batere erraza erantzutea, nik ez dizut esan behar zer egin behar duzun zure bikotearekin, baina zure buruarekin hausnartzeko asmoz galdera batzuk egin nahi dizkizut, hausnarketak zure burua kokatzen eta zure bikote harremanaren nondik norakoak ezartzen lagundu ahal dizu eta.

Nazka sentitzen duzula esan duzu? Nazka non sentitzen duzu, noiz? Nazka zure nobioak edo prostitutek ematen dizute? Hor zikin hitza aipatu duzu beraiek izendatzerakoan, eta hau aztertu beharko zenuke, oso ezberdina da, nazka eta amorrua zure bikotearekiko sentitzea, ze azken finean berak dauka konpromisoa zurekin, edo nazka eta amorrua beste emakumeekiko sentitzea. Honek zuregan beste hausnarketa bat eskatzen du, zergatik ematen dizu nazka beste emakumeak? Hau da, zure gorputzean sentitzen duzuna kokatzen duzunean, zure burua ulertzen laguntzen dizu.

Honetaz gain, aipatzen duzu ideia hori zure nobioari burutik kendu nahi diozula. Nik zera esango nizuke, ez galdu energia besteari ideia burutik kentzen, zure nobioak jakin beharko du ideia hori kendu nahi duen edo ez. Hemen zuk egin dezakezuna zera da: pentsatzea eta argitzea non oinarritzen duzun zuk zure harremana, zeri ematen diozun garrantzia, zer eskatzen diozun zure bikotekideari, ze behar duzun harreman batean eroso, lasai, sentitzeko. Hau da, bestearekin harreman bat eraikitzen ari bazara, zuretzat zein diren oinarrizko elementuak jakin beharko dituzu. Ez naiz sartzen prostitutekin egotea “normala” den edo ez, bikote askotan ematen den edo ez. Bikote bakoitzak jakin behar du, ze harreman nahi duten, ze eraiki nahi duten eta hau ezinbestekoa da. Nik uste dut zuk hausnarketa hau egin behar duzula. Honetarako galdera hauek egin ahal dizkiozu zure buruari:

Zergatik nahi dut mutil honekin egon? Sozialki bikotea edukitzea ondo etortzen delako? Gustora eta ondo pasatzen dudalako berarekin? Nolako harreman sexualak eduki nahi ditut? Ze baldintza behar ditut harremanetan hauek atseginak izateko? Ze faktore dira garrantzitsuak bikote harreman batean berarekin egoteko?

Hausnartu, zure burua argitu, eta ikusten duzunean zeri ematen diozun garrantzia hitz egin dezakezu zure bikotearekin eta zure beharrak planteatu.Ondoren berak ikusiko du, zuk esandakoarekin berak zer planteatzen duen. Azken finean pertsona bat ez da aldatzen berak ez badu nahi. Guk egin dezakegun gauza bakarra zera da: gure burua argitu, eta nahi duguna besteari argi eta garbi adierazi.”