Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zenbat dakizu sexuari buruz?

TestAste honetako “Luzia eta sexua” tartean ‘Akabo Bakea‘ko Antton eta Julen Telleriak sexuari buruz dituzte ezagutzak azaleratu ditu Luziak. Horretarako, ustez Bigarren Hezkuntzako edozein ikaslek gainditu beharko lukeen azterketa egin die Luziak, eta irratsaioan bertan hitzeman zutenez, test horixe eta erantzun zuzenak dituzue ‘Eingo al deu’ sexu blogean eskuragarri.

Galderak:

1-Emakumezko porno aktoreen zein portzentajek egin izan ditu estetika ebakuntzak?

A) %80k
B) %30ek
D) %60k

2- Zakilak, tentetuta dagoenean, zenbat neurtzen du?

A) 19-20,8 ZM
B) 13,9-16 ZM
D) 11,4-13,2 ZM

3- Bataz beste, zenbat denbora behar du emakumeak orgasmora iristeko?

A) 3-4 minutu
B) 30-40 minutu
D) 10-20 minutu

4- Heterosexualen harremanetan, zenbat irauten du, bataz beste, sarketa bidezko sexu-saio batek?

A) 14 minutu
B) 5 minutu
D) 24 minutu

5- Zein da funtzio bakartzat plazera ematea duen gorputzeko atal bakarra?

A) Ipurtzuloa
B) Bagina
D) Klitoria

6- Emakumeen zein portzentajek izaten ditu isurketak?

A) %42k
B) %6k
D) %15ek

7- Zenbat semen botatzen dute mutilek isurketa bakoitzean?

A) Postreko koilara baten edukieraren beste (11,8 ml)
B) Katilu baten edukieran beste (250 ml)
D) Kaferako erabiltzen diren koilaren edukieraren beste (5 ml)

8- Emakumeen zein portzentajek probatu du uzki bidezko sexua?

A) %3-33
B) %60-70
D) %0-3

9- Zenbat zentimetrora arte haz daiteke klitoria?

A) 2 zentimetro
B) 9-12 zentimetro
D) 6 zentimetro

10- Bakterien aurka babesten gaitu eta heldutasuna erakusten du

A) Kondoiak
B) Pubiseko biloak
D) Baginako ezpainek

Erantzun zuzenak:

1-A; 2-B; 3-D; 4-B; 5-D; 6-B; 7-D; 8-A; 9-B; 10-B

Nesken % 60k eta mutilen % 30 inguruk antzezten dituzte orgasmoak

Emakumeen A puntua

Mitoa dirudi, eta, batik bat, neskei egotzi izan zaie, baina, mutil zein neska, asko dira sexu harremanetan, orgasmora iritsi diren plantak egiten dituztenak. Hainbat ikerketaren arabera, nesken % 60k egten dituzte edo egin dituzte inoiz plantak, eta mutilen artean, berriz, %20-30 artekoa da kopurua. Bitxikeria moduan, aipagarria da aspaldiko ikerketak eta egungoak alderatzen baditugu, gora egin duela mutilen artean orgasmoa antzezten dutenen kopuruak, baina ez dakigu zenbatekoak berak egin ote duen gora, ala aitortzen dutenen kopuruak egin ote duen.

Eta, zer dela eta egiten ditu jendeak plantak orgasmoan? Arrazoi nagusia bat da, bai nesketan, bai mutiletan: bikotekidea pozik edukitzea. Badirudi euren bikotekidea ezleial izateko beldur dela asko, eta orgasmoan plantak eginda bikotekidea gusturago utziko dutela uste dutela. Baina, jakina, presio horrekin, ez dugu sexuaz hainbeste gozatuko.

Entzun ‘Akabo Bakea‘ irratsaioko ‘Luzia eta sexua‘ atalean gai honi buruz emandako xehetasun guztiak.

Urteei bai, sexuari ere bai!

sexo121-300x252

Sexua edozein adinetan

Zein ote da sexu harremanekin gozatzeko adinik onena? Egia al da zahartzaroa iristearekin batera gero eta gutxiago disfrutatzen dugula? Ezta pentsatu ere! Adinak bestela lortu ezin dena eskaintzen digu: esperientzia. Horren ondorioz, sexua askoz hobea izan daiteke.

Gazte garenean dena berria da guretzat, eta behin martxa hartuta, ez zaigula ezagutzeko ezer geratzen uste dugu; akats galanta. Emakumearen kasuan, ikerketa askok diote 30 urte inguruan lortzen dela sexuari dagokionez unerik onena, orduan ezagutzen baitu guztiz bere gorputza. 45 urte betetakoan, berriz, nolabaiteko “hurbilketa erotikoa” izan dezakegu gure bikotekidearekin, esperientzia lagun dugula.

Beti entzun izan dugu sexua gutxitu egiten dela urteak gehitu ahala, baina ez da horrela. 50 urte ingurura iristen garenean, ezin hobeto ezagutzen ditugu gure bikotekidea eta bere gustuak, eta baita gureak ere. Egin, trebatu, mugak gainditu, eta… sexuaz gozatu, adina gorabehera!

Voyeurismoa, begiratuz gozatu

cerraduraBeste batzuei begiratuz sexu plazera lortzen dute voyeurrek. Ez dute zertan biluzik edo sexu-harremanak izaten egon; begira ari denarentzat erakargarri izatea nahikoa da plazera sentitzeko.

Voyeurrek ez dute harreman zuzenik zelatatzen dituzten pertsonekin; ezkutuan mantentzen dira eta prismatikoak ere erabili ohi dituzte batzuek. Askotan masturbaziorekin batzen da jarduera hau, izan ere, sexu kitzikapena indartzen duen fantasia da.

Zelatatuek ez dakite begiztatzen dituztela. Zelatariek sarritan asko arriskatzen dute, biktimak harrapatzearen arriskuak plazera handitzen baitie.

Parafilia mota bat da voyeurismoa eta estatu batzuetan perbertsio eta delitutzat ere jotzen dute. Gehienak gizonak dira horren zaleak, baina emakumeak ere badira.

Azken garaietan, teknologia berriak direla eta, indartu egin da voyeurismoa. Kameradun telefono mugikorrek, bideokamerek… asko erraztu dute jardun hori. Hala ere, oraindik kutsu negatiboa dauka eta jendeak ez du argitara ematen. Horregatik, zaila da plazera lortzeko zelatatu egiten duten pertsonak ezagutzea.

Katy Perryk magia trukuak erabiltzen ditu harreman sexualetan

katyperryKaty Perryk bere senarrarekin dituen sexu harremanak bikainak direla adierazi du. Eta horretarako, magia truku sexualak erabiltzen dituela aitortu du. Rusell Brand ezustean harrapatzeko teknika ezberdinak erabiltzen omen ditu.

Digitalspy webguneak kaleratu duen elkarrizketan, ordea, ez ditu argitu erabiltzen dituen trukuak nolakoak diren; “bestela zuek guztiok jakingo zenituzkete”.

Ohikoak ez diren gauzak egitea, sorpresa faktorea, garrantzitsua da sexu harremanetan eta hori Katy Perryk ere onartzen du. Eta zuek? Zer egiten duzue zuek zuen bikoteak ezustean harrapatzeko? Sexu harremanak ezberdinak izateko? Asperraldian erortzeko?

Arrautza ustelduen kiratsak mutilak bero jartzen ditu

huevosItaliako unibertsitate batek egindako ikerketa baten arabera, arrautza ustelduen kiratsak mutilak bero jartzen ditu. Dirudienez, deskonposizio prozesuan arrautzek botatzen duten hidrogeno sulfuroaren usaina da, zehazki, mutilak berotzen dituena.

El Mundo egunkariak kaleratu duen informazioaren arabera, zakila zutitzen denean, prozesu hau kontrolatzen duten neuronek hidrogeno sulfuroa botatzen dute, beraz, ez omen da arraroa arrautzen kiratsak zutitze prozesuarekin lotura izatea.

Guztira zutitzearen disfuntzioa pairatzen duten zortzi mutilekin egin zuten ikerketa hau eta emaitzak oso positiboak izan ziren. Gainera, ikerketa lagungarria izan da zakilaren zutitze arazoei aurre egiteko tratamenduak bilatzerako orduan ere.

Izan ere, “biagra” pilula ere antzeko ikerketa bati esker jaio zen. Kasu hartan, oxido nitrikoaz baliatu ziren.

Probatu al duzue metodo deigarri hau?

Gaizki jarritako kondoiek sexu-atsegina murrizten dute

British Medical Journal aldizkarian aste honetan azaldu den ikerketa batek erakusten duenez, gaizki jarritako preserbatiboek, apurtzeko aukera gehiago izateaz gain, bikotearen sexu-atsegina murrizten dute.

preservativos

Guztira 18 eta 67 urte bitarteko 436 gizonekin egindako ikerketa baten emaitzak jasotzen ditu informazio honek. Galdekatuen %45ari azken hiru hilabeteetan gertatu izan zaio noiz edo noiz kondoia gaizki jarrita praktikatu izana sexua eta antisorgailu hau behar bezala erabili ez dutenek orgasmora iristeko zailtasunak izan dituzte.

Gainera, preserbatiboa neurrikoa ez bada edota txarto jarrita badago, zakila narriatzeko aukera handiagoa dago eta erekzioa lortzea ere zailagoa da.

“Nire gurasoek larrua jotzen harrapatu naute”

Olatz Berastegirengana zuzendu beharrean, gure irakurleengana zuzendu da oraingoan Ziburuko gazte bat.

grandmothers_sofa_17_by_igor_almelkovich

“20 urte ditut eta iaz, 19 urterekin, nire mutilarekin larrua jotzen nengoela nire gurasoak sartu ziren etxera. A ze lotsa! Sofan geunden, biluz-biluzik eta ni hanka zabalik, nire mutilari zakila ukitzen. Nire bizitzako momenturik txarrena izan zen.

Kontua da ni oso urduri jarri nintzela, batez ere, nire aitaren aurpegia ikusi nuenean. Hurrengo eguneko bazkaria ez zen inorentzat atsegingarria izan. Dena den, nire mutil-lagunak oso lasai hartu zuen dena eta ni nahiko haserretu nintzen. Nire gurasoek harrapatzeak ez omen zion lotsarik ematen, bereek harrapatzeak bai, ordea.

Gertatu al zaizue inoiz horrelakorik? Beharbada zuen esperientziak entzuteak lasaitu egingo nau, ordudanik nire gurasoekin dudan harremana nahiko aldatu baita”.

‘Sextoymio’: bikotearekin jolasteko jokoa

Zure bikotearekin zerbait ezberdina egin nahi baduzu, adi ‘Eingo al deu?’ sexu-blogak aurkezten dizun joko berri honi. ‘Sextoymio’ bi jokalarirentzako jokoa da, dibertigarria eta sexuaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duena.

Kutxa batean bilduta dator eta honek 69 papertxo ditu barruan, bakoitza Kamasutrako jarrera ezberdin batekin.

Jolasteko oso erraza da. Kutxatik papertxo bat atera eta jokalariak tokatu zaion jarrera probatu beharko du. Papertxo bakoitzak azalpen txiki bat dauka.

kamasutra jokoa

Denetarik dago. Jarrera batzuk oso zailak dira, adibidez, zubiaren jarrera. Beste asko oso gozagarriak dira, mitxoletaren ‘postura’ esaterako eta badira felazioa bezalako sexu-jarrera sinpleak ere.

Badakizue, probatu eta gozatu!

Kamasutra ezagutzen: “Loto”aren jarrera

lotoAstearte hotza epeltzeko, Kamasutrako jarrera berri baten berri emango dizuegu. Aukera baduzue probatu azaldutako jarrera, merezi du eta!

Deskribapena:

Emakumea gorantz begira etzan behar da, hankak goiko argazkian ikusten den bezala okertuz. Bagina zabal-zabalik geratuko zaio neskari eta horrek sarketa erraztuko du.

Alde onak:

Jarrera originala da. Apur bat barregarria, baina, ohiko errutinatik kanpo dagoena.

Alde txarrak:

Zalutasuna edota bizkortasuna eskatzen dituen jarrera bat da. Denbora luzez mantentzeko zaila da eta sarritan emakumearentzat mingarria izan daiteke.