Hileko artxiboak: martxoa 2010

Kamasutra ezagutzen: “Frutaren jarrera”

Asteartea eta Aste Santuetako bezpera gainera. Horregatik, Kamasutrako jarrera berri bat azalduko dugu, oporretarako aukera paregabea izan daitekeela gogoratuz.

Deskribapena:

Indra jarreraren parekoa da. Antzeko sentsazioak eragiten ditu, baina, erosoagoa da. Emakumeak hanka bat bere senarraren bularraren kontra jarri behar du eta bestea guztiz luzatu behar du.

kamasutraAlde onak:

-Sarketa oso sakona da

-Estimulazioa handia da

Alde txarrak:

-Neskarentzat mingarria izan daiteke, baldin eta zakilak baginaren amaiera ukitzen badu.

“Nola deitzen dira animaliekin, objektuekin edota hildakoekin sexua praktikatzen duten pertsonak?”

Ostegunero bezala, irakurle batek bidalitako galdeari erantzungo dio Olatz Berastegi sexologoak. Hemen duzue gaurkoa:

zoofilia

“Sexu preferentzietarako aukera asko dagoela badakigu, hau da, batzuk heterosexualak dira, besteak homosexualak, bisexualak…

Entzun dut badagoela animaliekin, landareekin, objektuekin eta abarrekin ere praktikatzen den sexua, baita hildakoekin ere. Zein dira sexu mota guzti horiek? Zer da quadsexuala izatea?

Erantzun mesedez.”

Olatzen erantzuna:

“Pertsonek sexualitatea bizitzeko mota ezberdinak dituzte, heterosexualak edo homosexualak dira. Gauza bat da zein den gure orientazioa eta beste bat zein praktika sexual burutzen ditugun: Hau da, pertsona baten orientazioa homosexuala , heterosexuala edo bisexuala izan ahal da, baina orientazioaren arabera, sexu-praktika ezberdinak eduki daitezke. Praktika sexualek ez dute pertsona baten orientazioa definitzen. Gure orientazioa zein den jakiteko, desiran, fantasietan, erakarpenean fijatzen gara, baina ez gure praktiketan. Hau da, sexu berdineko pertsona batekin harreman sexualak izateak ez zaitu homosexual bihurtzen, orientazioa, norberaren desioarekin, erakartzen gaituenarekin, eta fantasiekin lotuta dagoelako.

Sexualitatea bizitzeko mota hauetatik aparte, badaude berezitasunak sexualitatea bizitzeko garaian, hemen sartu ditzakegu zoofilia ( erakarpen sexuala animaliekin) nekrofilia (erakarpen sexuala hildakoekin)…

Baina hemen ezberdindu behar dugu, desioa eta ekintza. Hau da zoofilo eta nekrofilo guztiak ez dira praktika sexualak hildakoekin eta animaliekin izatera iristen, beraien berezitasun hori beraien bizipenean, desiran, eta fantasian geratzen da eta askok ez dira ekintzara pasatzen.

Bukatzeko quadsexuala hitza berria da, ez dakit zerekin lotzen den, askotan sexualitatearen inguruan hitz berriak asmatzen dituzte baina ez sexologiatik abiatuta.”

Kamasutra jarrera: “Guraizeen jarrera”

kamasutraDeskribapena:

Andromacaren jarrera oinarritzat hartuta, neska atzeraka bota behar da, bere burua mutilaren hanketara iritsi arte.

Jarrera hau, isurketa atzeratzeko gomendatzen dute sexologoek.

Alde onak:

-Jarrera honek klitoria eskuarekin igurtzeko aukera ematen du. Mutilari bista erakargarria eskaintzen dio. Gizonaren orgasmoa atzeratzeko egokia da.

Alde txarrak:

Emakumeak mugimendu zailak egin behar ditu.

“Birjintasuna galdu nahi dut, baina ezin dut. Sarketa ezinezkoa egiten zait”

Hemen duzue aste honetan irakurle batek bidali digun zalantza eta Olatzek eman dion erantzuna:

Irakurlearen zalantza:

“Erabat preokupatuta nao ta ia enekin ze in. Oaindik ez det sexuik praktikatu, baino azken hilabeten bi aldiz saiatu naiz mutil batekin ta ezin izan det egin. Zakila sartzen saiatu danen, geatzeko eskatu behar izan diot min haundia emate zialako.

Beatzakin baita ta gauza berdina. Azkenekon berriz saiatu ta kriston minakin odol pixkat atera zitzaiten. Urrengo egunen minakin eon nitzen ta gañea goizen pixa iteakon odol pixkat atea zitzaiten.

Eztakit ze pentsatu, gañea tenporadak izateitut azkure haundia eukitzetela, ta pixa iteakon erretasuna sentitzetela. Eztet inungo sexu motaik praktikatu.

Ze arazo izan daiteke? Ginekologona jun beharko nuke?

Eskertuko nizuke argituko bazeni, ze burun bueltaka dabilkit”

sexo2ll2

Olatzen erantzuna:

“Kaixo Jone, zuk kontatzen duzuna ohikoa izaten da, sarketa praktikatzen hasten garenean. Lehenengo alditan, baginako muskulua ez da oso malgua edukitzen ( beldurrak, baginako muskuluak landu gabe edukitzea, …). Hau dela eta, neska askok mina sentitzen dute bere lehenengo sarketa praktiketan, zuk odola ere aipatzen duzu eta esan behar dut hau ere gertatzen dela, agian himena puskatu delako, edo baginako zainen bat puskatu delako. Beraz alde horretatik lasai egon.

Zuk esan duzu behatza sartzen saiatu zinela, eta horretan ere mina sentitzen zenuela, momentuko urduritasuna izan zitekeen. Dena den, hori da egin behar duzuna, zakila sartu baino lehen saiatu behatzak sartzen, gutxinaka, gutxinaka… Horretaz gain oso inportantea da, sarketa praktikatzeko zu oso kitzikatuta egotea, oso lubrikatua, horretarako sarketa praktikatu baino lehen saiatu gorputza ondo berotzen, lagungarri bezala ere lubrifikatzailea erabili dezakezu.

Bukatzeko, ez agobiatu sarketa praktikatzearekin, geldi-geldi joan zaitez, behatzakin, …
Gero, ginekologoarean aipatzen duzu, eta noski ikusten baduzu, hala eta guztiz ere ezin dela sartu, ondo legoke ginekologora bisita bat egitea.

Bueno kontatuko didazu”.

Kamasutra ezagutzen: “Hagatxoaren jarrera”

Deskribapena

Mutila belauniko jarri behar da. Neskak, gorantz begira etzanda, hankak altxatu eta mutilaren sorbaldan jarri behar du horietako bat, bestea, berriz, mutilak eutsiko dio bere ezkerreko besoarekin. Beste eskuarekin bere bikotearen ipurdia altxatuko du mutilak.

Plazerra areagotzeko, neskak izterrak itxi behar ditu eta bitartean mutilak sarketa sakonak sarketa suabegoekin tartekatu behar ditu.

Besta aukera bat, emakumearen ipurdi azpian kuxinak jartzea litzateke.

kamasutra

Alde onak:

-Jarrera originala eta oso kitzikagarria da.

-Pelbisa errez mugitu daiteke eta sarketa indartsua da.

Alde txarrak:
Jarrera nahiko atletikoa da eta fisikoki ongi egotea eskatzen du.

Mutila goian ala behean? Hemen duzue Olatzen erantzuna

Gogoratzen al duzue astelehenean irakurle batek luzatutako galdera? Lehengo aldiz sexua praktikatzen denean mutila goian ala behean jarri behar den galdetzen zigun gazte batek eta gaur osteguna izanik, Olatz Berastegi sexologoak erantzuna eman dio.

PRE_nota_furlano_jpg_874778526

Hemen dituzue irakurlearen galdera eta Olatzen erantzuna:

Gaztearen zalantza:

“Kaixo lagunak! nik 15 urte ditxut 16 betetzear ta sexuan inguruen duda izugarrixek ditxut (ustot adin hontan normala dala ez?) kuadrillan aldi pilotan planteatzen gea galdera 1, hor doa ea norbaitek erantzuten al din: txortan lehenengoz eitean zer da hobe neska o mutila goixan eotea? eske batzuk esaten diate eiten dula min gutxigo neska goixan bado o holako zerbeit bñe estokit dan eixe, kuadrillan 2k bakrrik ein dote ta kontatu digute haien esperientzie beña ez dauz dudak argitxen. Eskertuko nizuan erantzutia ahal bada. Ongi segi!”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo aldian zein postura den egokiena neskaren mina sahiesteko esaten didazu. Nik esango nizuke postura ez dela garrantzitsuena, azken finean postura aldatzen joan gaitezke, bien erosotasuna bilatzeko. Lehenengo aldian, faktore asko sartzen dira jokoan, urduritasuna, esperientzi falta, beldurrak, lotsa.. Horren eraginez, neskei gehiago kostatzen zaie lubrifikatzea, eta bagina askotan tentsiogatik ez da behar bezala irekitzen.

Mutilen kasuan, urduritasunak, zakila ez tentetzera edo azkar korritzera eramaten zaituzte. Horrelako egoerak ematen dira, eta hau ez da txarra , azken finean, lotsak, beldurrak, egoerak bizitzen eta esperimentatzen gainditzen direlako. Hau guztia kontutan hartuta, esango nizuke postura ezberdinak egon daitezkeela eta biak joango zaretela somatzen zeinetan aurkitzen zareten erosoago, neska goian, mutila goian, eserita…. Baina horretaz gain, badaude beste faktore batzuk kontutan hartu behar direnak: biek harreman hori eduki nahi izatea, leku erosoa bilatzea, neska oso kitzikatuta egotea, bere bagina hobeto lubrifikatzeko, bakoitzak zer nahi duen besteari azaltzea eta harremana jolasa bilakatzea, inor ez doa nota ateratzera.

Beraz, ez ahaztu, agobiorik gabe, inor ez da ikasia jaiotzen, ikasten dugu esperimentatzen dugun heinean, eta batentzat ona dena beste batentzat ez da hain egokia suertatzen, bakoitzak gure berezitasunak ditugulako.”

“Lehenengo aldiz sexua praktikatzen denean zer da hobeto, neska ala mutila goian jartzea?”

‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurle batek zuekin konpartitu nahi ditu bere zalantzak. Gazte honek erantzun-eske idatzi digu, zuen laguntza eskatuz.

Olatz Berastegi sexologoak ere, aurki argituko du bere zalantza. Adi, beraz, gure irakurleen eta Olatzen erantzunari.

sexo-grande-1

“Kaixo lagunok!

Nik 15 urte ditxut, 16 betetzear, eta sexuan inguruen duda izugarrixek ditxut (ustot adin hontan normala dala ez?). Kuadrillan aldi pilotan planteatzen gea galdera bat, hor doa, ea norbaitek erantzuten al din: Txortan lehenengoz eitean zer da hobe neska o mutila goixan eotea? Eske batzuk esaten diate eiten dula min gutxigo neska goixan bado o holako zerbeit bañe estokit dan eixe, kuadrillan bik bakrrik ein dote ta kontatu digute haien esperientzie beña ez dauz dudak argitxen. Eskertuko nizuan erantzutia ahal bada. Ongi segi!”

Eman zuen erantzunak!!!

Zein da sexua eta sexualitatea hitzen arteko ezberdintasuna?

Olatz Berastegi sexologoak askotan errez nahasten ditugun sexua eta sexualitatea hitzen esanahiak azalduko dizkigu.

vak20042

“Lehenengo eta behin garrantzitsua da sexua hitza zer den ongi azaltzea. Hau da, sexua hitza, praktika sexual zehatz bati buruz hitz egiteko erabiltzen da. Baina sexua ez da egiten dugun zerbait ( praktika), gu geu garena baizik. Sexua hitza ‘sexare’ hitzetik dator eta ‘sexare’ hitzak ezberdintzea esan nahi du.

Horrengatik, sexua hitza zerbaitetatik ezberdintzen gaituena da. Hau da, jaiotzen garenetik, hil arte, gure gorputza eraikitzen doa, ezberdintzen. Lehenengo ezberdintasunak, emakume-gizon egiten gaitu. Baina sexuatzeak hori baino gehiago dakar, mutil guztiak eta emakume guztiak ez baikara berdinak (gorputzaren formak, tamaina, ile kantitatea, ahotsa…). Honegatik, sexologian emakume eta gizon egiteari buruz hitz egiten denean, gure sexuaz hitz egiten denean, bakoitzaren ‘sexuazio’ edo bilakaera pertsonalaz hitz egiten da.

Eta sexualitatea orduan zer izango litzateke?

Neskek nahiz mutilek gorputz bat daukagu eta arestian aipatu dut gorputz horrek ezaugarri batzuk dituela eta hauek aldatzen doazela; gure gorputza ez da berdina zortzi urterekin eta hamalau urterekin, adibidez. Sexualitatea, gure gorputzarekin dugun harremana izango litzateke. Emakume nahiz gizon izanda nola bizitzen dudan nire gorputza, nire emakume-gizon izatea. Beraz, hainbat pertsona, hainbat sexualitate. Horregatik, sexualitate hitza erabili beharrean, sexualitateak erabiliko dugu. Bakoitzak gure gorputza bizitzeko modua dugulako, eta gure gorputza, bizitza aldatzen den heinean aldatzen delako.”