Hileko artxiboak: maiatza 2014

Hil aurretik nahitaez praktikatu beharreko 5 sexu fantasia

sexoSexuarekin lotutako bost proposamen egin zituzten atzokoan, “Akabo Bakea” saioko Luzia eta Sexua atalean. Hain zuzen ere, hil aurretik praktikatu beharreko bost sexu fantasia aipatu zituzten.

Bi pertsona baino gehiagorekin sexua praktikatzea zen horietako bat. Fantasia nahiko arrunta da hau, nesken zein mutilen artean, baina askotan lotsagatik edota aldamenekoek esango dutenaren beldur garelako, ez gara ausartzen aurrera eramaten.

Dena den, swinger fenomenoak adibidez, monogamiatik aldendu eta sexua taldean, modu askean eta mugarik gabe praktikatzera animatzen du.

Bigarren fantasia bat ere aipatu zuten: sexu bereko norbaitekin harremanak izatea. Homosexualitatetik edota bisexualitatetik haratago, sexu bereko pertsona batekin abentura bat izatea esperientzi polita eta aberasgarria izan daiteke. Esan ohi da, nesken kasuan, %80k izan duela inoiz beste emakume batekin fantasiaren bat edo beste.

Hil aurretik probatu beharreko esperientziekin jarraituz, gure hizkuntza ezagutzen ez duen batekin oheratzea gomendatu zuten asteleheneko saioan. Komunikazioak sexuan berebiziko garrantzia badu ere, gau bateko sexu saio baterako, tutik ulertzen ez diogun batekin egoteak morboa izan dezakeela diote adituek. Batez ere, emozioak, hitzez barik, keinuz adierazteko bide izan daitekeelako.

Tantrismoa ere izan zuten hizpide. Isurketa atzeratzeko eta orgasmoa indartzeko ariketek, arnasketa erritmoa neurtzeko gaitasunak eta pelbis aldeko muskuluak kontrolatzeko ahalmenak, plazer maila altuagoa lortzen lagun dezaketela diote sexu tantrikoa praktikatzen dutenek.

Halaber, abenturak edota sexua praktikatzeko helburuarekin izaten ez ditugun topaketak, bizitza honetan probatu beharreko beste fantasietako bat direla argitu zuten; alegia, momentu jakin batean sexu-lagun bat edukitzeak, bizitza sexual aberasgarriago bat ekar dezakeela azpimarratu zuten, maitasunik gabeko sexuak ere ba omen dituelako alde positiboak.

Entzun asteleheneko Luzia eta Sexua saioa eta utzi hemen zuen iruzkinak.

Orgasmoaren boterea

sexuOrgasmoa eta musika ardatz hartuta, tarte dibertigarria egin zuten astelehenean “Akabo Bakea” saioan. Hain zuzen ere, bi kantu mota aztertu zituzten: orgasmoa eragiten duten abestiak eta plazera, gozamena, sentsualtasuna edota orgasmo plantak oinarri dituzten kantuak.

Princeren “Orgasm” da horietako bat, eta Led Zeppelinen “Whole llota love” hartu zuten bigarren adibidetzat.

Guztira zortzi kantu aipatu zituzten: Jimmy Hendrixen “Foxy Lady”, White Zombiesen “More human than human”, U2ren “Hold me, thrill me, kiss me, kill me”, Donna Summerren “Love to love you baby”, Jane Birkinen “Je’t aime” eta Madonnaren “Erotica”.

Baina, saioko unerik garrantzitsuena azkenaldian modan jarri den Holandako emakume talde baten eskutik iritsi zen. Orain arte ezezaguna zen ADAM izeneko musika talde honek marketing ikaragarria egin du bideoklip bati esker. Bideoa, ordea, ez da nolanahikoa. Taldeko neska denak, bibragailu bana hartuta, masturbatzen azaltzen dira. Haien aurpegiak baino ez dira ikusten bideoan, baina guztiz esanguratsua da. Ikusi:

Drogarik gabeko sexua, gozagarriena

sexuDrogen eta sexuaren arteko erlazioa aztertu dute aste honetako “Luzia eta sexua” atalean. Hain zuzen ere, sexu harremanetan drogek eragin ditzaketen kalteei buruz aritu ziren.

Historian zehar sexuaren, drogen eta rockaren arteko lotura konbinazio perfektutzat jo izan bada ere, zientifikoki ez dute gauza bera ondorioztatu.

Hainbat ikerketek erakusten dutenez, drogekiko menpekotasuna duten pertsonek gehiago arbuiatzen dute sexua, sustantzi toxikorik hartzen ez dutenek baino. Gainera, estimuluei ez diete modu berean erantzuten, testosterona hormonan eragin negatiboa dute, eta kitzikatzeko zein orgasmora iristeko orduan zailtasunak ekar ditzakete.

Guzti hori gutxi ez eta, erotismorako, sentsualitaterako, intimitaterako edota komunikaziorako kaltegarriak izan daitezkeela diote azalpen zientifikoek.

Droga bakoitzaren eragina

Argi dago, droga motaren arabera, erantzuna ere ezberdina izango dela. Hau da, alkoholak eta heroinak adibidez, ez dute gure gorputzean ezta gure sexu harremanetan ere eragin bera sortzen.

Askok uste dute, kokainak bizitu eta aktibatu egiten gaituela, luzera begira sexurako ere kaltegarria izan daitekeela jakin gabe.

Horregatik, zentzugabekeria da sexuan izan ditzakegun arazoak, drogekin konpontzen saiatzea.

Entzun atzoko saioa!

Nolakoak gara euskaldunok ohean?

sexuBeti esan izan da euskaldunok ez garela sexu kontuetan beste herrialde batzuetan bezain “aktiboak”, baina egia ala mitoa al da hori?

Akabo Bakea” saioko “Luzia eta sexua” atalean azken urteotan euskal herritarron artean egin izan diren galdeketen eta ikerketen inguruan aritu ziren, eta datu benetan bitxiak kontatu zizkiguten.

Depilazioarekin lotutako azterketa batekin abiatu zuten saioa. EAEko nesken %52ren ustez garrantzitsua da sexu harremanetarako depilatuta egotea. Nafarroan, berriz, %70era igotzen da depilazioaren aldekoa den emakumeen kopurua.

Bikoteak izan behar dituen ezaugarrien inguruan ere mintzatu ziren. Neskek, mutil erakargarriak bilatzen dituzte; mutilek, berriz, dibertigarriak, maitakorrak eta entzuteko gai diren bikoteen alde egiten dute.

Sexu harremanen maiztasunari dagokionez, mutil euskaldunek astean 1,3 sexu saio dituzte, eta %14k soilik praktikatzen du sexua astean bi aldiz. Horrekin lotuta, 6,2ko puntuazioa ematen diote euskaldunek haien “bizitza sexualari”.

Gazte euskaldunek “txortan” egiteko aukeratzen dituzten tokiak ere izan zituzten hizpide. Autoa da gehienentzat lekurik ohikoena; galdekatuen %66arentzat, hain zuzen. %53k, berriz, kaleko toki ezkutuak hautatzen ditu, eta %33k nahiago du lagunen bati etxea eskatu.

Zenbat urterekin galtzen dugu birjintasuna?

2005ean, 17 urtetan kokatzen zen, bataz beste, birjintasuna galtzeko adina EAEn. Gaur egun, ordea, 16 urtera jaitsi da batezbestekoa.

Masturbazioa lehenago probatzen dute euskal gazteek: lehendabizikoz, 12 urterekin masturbatzen dira mutilak, eta neskak, berriz, 14rekin.

Bukatzeko, gure buruari sexu kontuetan emango genion nota edo puntuazioa zein den argitu zigun Luziak, eta inkestek erakusten dutenez, euskaldunok 7 batekin puntuatuko genuke gure burua.

Zein da honi buruz duzuen iritzia? Entzun atzoko saio osoa, eta utzi zuen iruzkinak!