Hileko artxiboak: ekaina 2017

Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat egiten duen bizimodua defendatzen du, eta ideia hori sexu harremanetara ere zabaltzen du. Hasteko, bikotea bilatzeko orduan, naturarekiko konpromisoa erakusten duten pertsonekin batzen dira ekosexualak. Ura, lurra, sua eta haizea elementu “sakratuak” dira haientzat, eta planetaren ongizaterako zein munduan bakea lortzeko lanean dihardute etengabe.

Jarduera ekosexualei dagokienez, hainbat iradokizun eta dekalogo dituzte, nahiz eta helburua beti bakarra den: ingurugiroa errespetatzea.

Bikotearekin dutxa hartzea ura aurrezteko modu hobezina izan daiteke, baita sexu-harremanei hasiera emateko bide aproposa ere.

Sexua praktikatzerakoan argia itzaltzea gomendatzen dute, eta bikotea ikusi nahi dutenei erle-argizariarekin egindako kandelak piztea aholkatzen diete. Beste aukera bat izan daiteke sexua egunez praktikatzea.

Afrodisiakoak nahi izan ezkero, elikagai organikoak hautatzen dituzte; transgenikorik gabekoak.

Bestalde, kondoiak, lubrifikatzaileak, arropa eta sexu jostailuak biodegradagarriak izan behar dira. Gainera, nudismoa da ingurugiroarekin harremanak izateko oinarrietako bat.

 

 

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk zoriontasunari buruz egindako txosten batek erakusten duenez, sexua praktikatzen duten bi alditik behin orgasmora iristen dira; beste herrialde askotan, berriz, hiru alditik behin soilik lortzen dute klimaxera heltzea.

Gizonezkoei dagokienez, 50 urterekin sexu harrean hobeak dituzte 30ekin baino. Hain zuzen ere, adituen arabera, gezurra da urteek aurrera egin ahala sexu-harreman gutxiago edukitzen direla.

Horrekin lotuta, Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu du 36 urterekin izaten direla harreman gogobetegarrienak. Oraindik zahar sentitzetik urruti gaude adin horrekin, baina, aldi berean, lotsa galduta dugu. Hori horrela, sexuaz gozatzeko aukera zabalagoa dugu.