Hileko artxiboak: urtarrila 2015

Gorputza nolakoa, zakila halakoa

peneBatzuetan, oinek, atzamarrek edota sudurrak duten tamaina hartzen dugu kontuan mutil batek zakila handia duen ala ez ondorioztatzeko.

Horren inguruan teoria asko sortu dira urteen joan-etorrian, baina zein dira horien artean fidagarrienak?

Astearteko Akabo Bakea saioan hamar mito aipatu zituen Luziak, zein baino zein deigarriagoa.

1-Oinen tamaina tentetuta dagoen zakilaren parekoa da.

2-Sudur handia dutenek zakil handia daukate

3-Mutil garaien zakila luzeagoa izan ohi da.

4-Eskua L forman zabalduta, atzamar lodiaren eta aldamenekoaren arteko distantziak zakilaren tamaina irudikatzen du.

5-Arrazaren arabera asko aldatzen da tamaina: afrikarrek handiagoa dute; asiarrek, aitzitik, txikiagoa.

6-Mutil muskulutsuek zakil handiagoa dute.

7-Oinak elkartuta esertzean, belaunen artean dagoen distantziaren erdiak zakilaren tamaina erakusten du.

8-Halaber, lau zenbakiaren itxura hartzen duen jarreran esertzen direnek; hots, orkatila belaunaren gainean jarrita, zakil lodia omen dute.

9-Neurri batean, eskuetako erdiko bi atzamarrek zakilaren tamainarekin zerikusia izan ahal dute.

10-Burusoil daudenek zakil handiagoa dute.

Pornoaren alde ezkutuak

sexoPornoarekin lotutako hamabi bitxikeria aipatu zituen astearteko ‘Akabo Bakea’ saioan Luzia. ‘Eingo al deu’ sexu-blogean, ordea, horietako baten batzuk baino ez ditugu aipatuko. Izan ere, saio osoa entzun nahi duzuenontzat, entzungai jarri dugu atzoko ‘Luzia eta sexua’.

Bitxikeriak:

1-Urtean 13.000 pornoarekin lotutako 13.000 bideo sortzen dira, eta aipatu industriak 13.000 milioi dolarreko irabaziak sortzen ditu.

2-Erresuma Batuan pornoak jarraitzaile gehiago ditu sare sozialek baino.

3-Tactile Minds aldizkariak itsuentzako pornoa jasotzen du, eta 230 dolar balio du.

4-Nesken artean lesbianen arteko pornoa da denen artean arrakastatsuena.

5-Australian zinemagileek debekatuta dute bular txikiak dituzte aktore pornoak kontratatzea.

6-Igandetan kontsumitzen da pornografia gehien.

Gehiago jakin nahi baduzue, entzun astearteko saioa.

Euskal abesti sexualenak

sexoUrteko lehendabiziko “Luzia eta sexua” tartea izan zuten atzokoan ‘Akabo Bakea’n.

Indartsu eta Euskal Herritik mugitu gabe eman zuten saioa ‘akaberoek’, musika eta sexua hizpide hartuta. Hain zuzen, euskal musikak eman dituen abestirik sexualenak, sutsuenak edota beroenak jarri zituzten mahai gainean. Horretarako, 2003an kaleratutako Sex’n roll diskoan oinarritu ziren.

Guztira hamazortzi kantu jasotzen ditu horrek; Doctor Deseoren, Latzenen, Ido Bihotzen, Urtzen eta Barricadaren kantuak, kasu.

Hori gutxi ez, eta entzuten dugun musikaren araberako sexua dugula ere aipatu zuen atzokoan Luziak. Horrekin lotuta, estilo bakoitzak zer nolako harremana dakarren azaldu zuen.

Musika elektronikoa, rocka eta metala dira sexu-saio arin eta bizietarako aproposenak. Dibertitzea bilatzen dutenek, berriz, hobe dute pop edo disko musika hautatzea, eta sexu tantrikoa, slow sexa edota, orohar, saio lasaiagoen aldeko apustu egiten dutenentzat musika klasikoa, jazza edo bluesa gomendatu zituzten.

Entzun hemen saio osoa.