Hileko artxiboak: iraila 2015

Gizonezkoen akatsik larrienak ahozko sexua egiterakoan

Badirudi sexua perfektuki praktikatzea ez dela hain erraza. Hori da, behinik behin, ikerketek diotena. Oraingo honetan, adibidez, gizonezkoek ahozko sexua praktikatzerakoan egiten dituzten akatsak aztertu dituzte adituek. Halaber, emakumeen hutsegite larrienak ikertu dituzte; horiek, ordea, hurrengo batean azalduko ditugu.

Horrela bada, hauexek dira gizonezkoen akatsik ohikoenak:

1-Bagina soilik estimulatzea, gorputzeko gainerako atalak kontuan izan gabe.

2-Inprobisazio gutxi: Uneoro erritmo berari eustea eta norabide berean miazkatzea ez omen dira teknika egokienak. Atzamarrak ere erabili behar dira, eta garrantzitsuena ez da momentu guztian mingaina bagina barruan sartuta edukitzea.

3-Ezpainak ez erabiltzea. Askok mingaina soilik erabiltzen dute, eta ezpainez ahazten dira. Armonika jotzen arituko bagina bezala, alua laztanduz gero, sekulako plazera lor dezake emakumeak, alegia, bibrazio pixka bat eginda.

4-Jarrera ezegokiak: Errutinatik aldentzeko eta neskari plazer handiagoa emateko, aukera ona da emakumearen ipurdi azpian burkoa jartzea. Modu horretan genitalak ahotik gertuago izango ditu felazioa egiten ari denak.