Hileko artxiboak: urtarrila 2013

‘Origami’ kondoia asmatu dute

'Origami' kondoia

'Origami' kondoia

Estatu Batuetako zientzialari batzuk ‘origami’ teknika japoniarrean oinarritu dira kondoi berri bat asmatzeko. Dirudienez, preserbatibo hauek latexezkoak baino segurtasun handiagoa eskaintzen dute, eta plazera areagotzea ahalbidetzen dute.

Japonian sortu zen origamia, eta paper zatiak tolestuz irudiak egitean datza. Teknika horretaz baliatuz, sexu harreman babestuak hobetu dituzte, eta horrek latexezko kondoiak baztertzea ekarriko duela esan dute.

Origami kondoiak silikonaz eginda daude, eta horien egitura tolesturaz osatua dago. Horrela, preserbatiboa izateaz gain, jostailu erotiko ere bilakatzen dira. Horren sortzaileen arabera, plazer sexuala areagotzeaz gain, birusak eta bakterioak hobeto saihesten ditu.

Edonola ere, kondoi honen forma da berritasun nabarmenena. Kanpai itxura dute, eta jartzen errazagoak omen dira. Behin goiko txanoa jarrita, ez da beharrezkoa zakilean behera irristatzea. Tolesturetatik tira egin baino ez, dena prest omen dago jolasean hasteko!

Nondik dator ‘misiolaria’ren jarrera?

missionary-positionBeharbada, sexu harremanak ohean izatean gehien erabiltzen den jarrera da, ezagunena. Abantailak eta kalteak ditu, noski, baina nondik datorkio izen ezagun hori jarrera honi?

Ikerlan askoren arabera, harreman sexualaren hasieran erabiltzen da batez ere jarrera. Aurrez aurre egotea ahalbidetzen du, eta egiten erraza da.

Misiolari’ izen hori, ordea, aspalditik dator; kristauak Ameriketara iritsi ziren garaian du jatorria. Iritsi zirenean, bertako indigenek ‘animaliek bezala’ izaten zituzten sexu harremanak, hau da, emakumea lau hankatan jarriz. Misiolari kristauak txundituta geratu ziren, beraiek ez baitzeuden horretara ohituta, eta hortik datorkio izena jarrerari.

Modu honetan sexu harremanak izateko, emakumea behealdean kokatzen da, buruz gora eta hankak irekita. Gizona gainean jartzen da, normalean pisu guztia emakumearen gainean jarri gabe. Gizonak paper nagusia hartzen du horrela.

Sexua, ur azpian

sexoEmakumeek zein gizonek izan ohi duten fantasia ohikoenetako bat sexua uretan izatea da. Dela hondartzan, dela igerilekuan edota jacuzzian, urak erraztasun eta morbo handia ematen du. Postura berri eta akrobatikoak probatzeko aukera ematen du, eta inguru erromantikoak ere laguntzen du askotan. Halere, badaude kontuan hartu beharreko gako batzuk ur azpiko sexuaz gozatzeko.

Lubrikazioa: Askok urak lubrikazio gehigarri lana egiten duela uste duten arren, egia esan, kontrakoa gertatzen da. Urak emakumeen lubrikazio naturala oztopa dezake. Horregatik, gomendagarria da labaingarriren bat erabiltzea. Gainera, garrantzitsua da sarketaren aurretik laztanekin jolasten aritzea, biak naturalki lubrikatuta ere egoteko.

Igerileku batean sexu harremanak izateko asmoa izanez gero, kontuz ibili behar da gai kimikoekin, kloroarekin esaterako. Honek narritadurak sor ditzake, eta horregatik aditu askok igerilekuetan aho bidezko sexua izatea gomendatzen dute. Estimulu gehiago jasotzen dira, batez ere gizonezkoek, eta seguruagoa da.

Dutxak sexua zutik izateko aukera bikaina eskaintzen du, busti bitartean harremanak izateko, urak traba egin gabe. Halere, gogoratu ez irristatzeko zerbait jartzea lurrean eta heldu ahal izateko euskarriren bat izatea inguruan.

Askoren fantasia gogokoena den arren, itsasoan sexua izatea ez da horren erraza. Hondarrak narritadura eragin dezake emakumeen baginan, eta baita ur gaziak ere. Horregatik sexua ur ertzean edota gerriraino sartuta izatea gomendatzen da.

Eta azken gomendioa, eta garrantzitsuena: beti erabili behar da babesa sexu harremanak izateko. Egia da gizonezkoa uretan isurtzen bada, emakumearen baginatik kanpo, espermatozoideak hil egiten direla. Halere, uretan ere beharrezkoa da preserbatiboa erabiltzea, eta onena hau uretatik kanpo eta zakila tente dagoenean jartzea da.

Sexu gehiago izaten dugu Gabonetan?

Sexua Gabonetan

Sexua Gabonetan

Argi dago Gabonetako giroa ez dela urteko beste sasoietako berdina. Askorentzat, magiaz betetako garaia da, familiarekin elkartzekoa beste  hainbatentzat… eta sexu arloan gorputzari omenaldi bat egiteko unea beste batzuentzat. Baina, zerk eragiten du Gabonetan sexu harremanak izateko gogo hori?

Guk igartzen ez dugun arren, honek arrazoi fisiologiko bat dauka. Kristauak ez direnek ere Gabonak zoriontzeko ohitura dute: musuak, besarkadak… Konturatu gabe, egunerokoan baino kontaktu fisiko gehiago izaten dugu garai honetan, eta horrek sexu grina pizten du.

Gainera, gehienek opor egunak izaten dituzte Gabonetan: denbora libre gehiago, erlaxatzeko astia… Horri guztiari Gabonetan jendez inguratuta egoteko dugun gogoa gehituz gero… Tak! Sexu grina pizten zaigu.

Eta zein irtenbide aurkitzen diogu grina honi? Askok gauza berri edo ezberdinak probatzen dituzte Gabonetan: barruko arropa fina erosi, jokotxoren bat asmatu, bikotekideari jostailu sexualak oparitu… Eta badago gurasoen etxera itzultzean gaztetako ohean pasatakoak berriro bizitzen dituenik ere.

Adi beraz, Gabonak oraindik ez dira eta bukatu…