Hileko artxiboak: urtarrila 2017

‘Sexercise’, kaloriak erretzeko ariketak

imagesPublic Library of Scienciek argitaratutako ikerketa batek erakusten du “sexercise” delakoak kirolaren abantaila bertsuak izan ditzakeela. Izan ere, kiroldegian 30 minutuz korrika egotearen parekoa omen da ordubetez sexua praktikatzea.

Hain zuzen ere, sarketa praktikatzerakoan erretzen den energia neurtu dute hori ondorioztatzeko. Horretarako, 18 eta 35 urte bitarteko 20 bikote aztertu dituzte, eta emaitza izan da gizonezkoek minuturo 4,2 kaloria erretzen dituztela, denbora berean korrika eginda baino 5 gutxiago. Emakumezkoek, berriz, 3,1 kaloria erretzen dituzte sexu-harremanekin, eta 7,1 kaloria tarte berean oinez edo korrika ibilita.

Hori jakinda, Dolce Love enpresak sexua praktikatuta kaloriak erretzeko aproposak diren hainbat ariketa proposatu ditu:

1. Emakumea gora begira etzan behar da, bi hankak elkartuta. Behin hori eginda, 90 graduko angelua osatu behar du hankekin eta atzerantz eraman behar ditu. Oreka eusteko egokia da jarrera hau. Gainera, gizonak “sentadillak” egiten ditu.

2.Gizonak ipurdia orpoen gainean jarri behar du, eta emakumea gainean eseri behar da, haren magalean jarri behar da, kulunka eginez. Ipurdia, abdominalak eta aldaka lantzen dira.

3.Eskorgaren jarrera: indarra behar da, bai besoetan, bai sorbaldetan.

4.Zutik: Bikotea altzoan hartu behar izateak ere esfortzu fisikoa dakar.

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

sex-symbols-coupleOrain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi da.

Barruko arroparik gabe, biribilean esertzen da mutil talde bat. Parte-hartzaile guztiek zakila tente dute, eta bitartean neskak haien gainean jartzen dira 30 segundoko “sarketa” praktikatzeko. Txandaka, mutil batetik bestera aldatzen doaz jolasean parte hartzen ari diren neskak. Isurketa gertatzen denean, jolasetik kanpo geratzen da mutil hori.

Helburua da jolas horretan mutil bakarra geratzea, eta berorrek irabaztea.
Oraindik “modatzat” hartzen ez bada ere, geroz eta hedatuago dago sexu-erruleta, eta, arriskuak arrisku, Espainiako Estatuan izan da talderen bat edo beste jolas hori praktikatu izan duena.

Argi dago oso arriskutsua dela, sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko bide izan daitekeelako, eta nahigabeko haurdunaldiak gerta daitezkeelako.

Askotan, kondoirik gabe egiten dute jolasa, are arriskutsuagoa eginez. Nolanahi dela, kondoia erabili arren, gaixotasunak kutsatzeko arriskua ez da salbuesten; batez ere, nesken kasuan. Izan ere, kondoi bera erabilita, mutil batetik bestera aldatzen doaz neskak.

Horretaz jabetuta eta azkenaldian sexu bidezko gaixotasunak areagotu egin direla ikusita, alarma piztu da sexu adituen artean.

Aipatzekoa da halaber, praktika honekin “baginismoa” ere eman daitekeela, eta horrek sexu-harremanak oso mingarri bihurtzen dituela.

Kontuan izanda sexu-erruletan emakumeak ez duela “sarketa” aurretik estimulurik izaten, gerta liteke baginan lesioak eragitea.

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

indiceHoroskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte, eta hauxe da emaitza:

ARIES

Sexu kontuetan Garai onak datozkie Aries direnei, fantasia erotikoak betetzen urtea izango delako. Lotsa alde batera utzi eta, sedukzioaren bideari ekingo diote.

TAURUS

Inoiz baino prestuago egongo da esperientzia berriri aurre egiteko, bai emozionalki, bai sexualki. Harreman batean daudenek monotoniatik alde egiteko trikimailuak bilatu beharko dituzte.

GEMINI

Sexy sentituko dira Gemini direnak, eta argi jakingo dute zer den haien bikoteak nahi duena. Plazera eta erotismoa jaun eta jabe egongo dira harremanean.

CANCER

Modu irekikoagoan biziko dute sexualitatea, bikotearekin hitz gehiago eginda. Sexuak lehentasuna hartuko du Cancer direnen bizitzan.

LEO

Ausardia eta askatasuna indartuko dute, nahi dutena adieraziz eta egoera berrien aurrean aurrea hartuz.

VIRGO

Maitasunean zein sexuan zorrotzagoak izango dira. Haien bikoteak erritmo bera jarraitzen ez badu, litekeena da urruntzeko joera hartzea.

LIBRA

Samurtasuna eta konplizitatea izango ditu ardatz urte berrian. Libra direnek bikotearen fideltasuna eta babesa bilatuko dute.

SCORPIUS

Uda garaian, batik bat, alde batera utzi beharko dituzte finantza-kontuak, bestela horrek eragina izango du sexu harremanetan.

SAGITARIUS

Urtarriletik aurrera sexu-energia ikaragarria izango da. Ordura arte, aitzitik, Garai ez hain onak biziko dituzte.

CAPRICORNUS

Maitasuna eta sexua barrenak askatzeko modu ezin hobea izango dira.

AQUARIUS

Ausart eta liluragarri sentituko dira.

PISCIS

Desinhibituta egongo dira, sexua % 100ean bizitzeko gogoz.