Etiketaren artxiboa: jarrerak

Aho bidezko sexurako zenbait proposamen

wikiAskotan hitz egiten da koitoa praktikatzeko jarrera egokienei buruz, baina gutxitan entzuten dira aho bidezko sexurako aholkuak.

Horregatik, hainbat proposamen ditugu:

-Jantzita eta eserita

Jarrera “beroenetakoa” dela diote adituek. Bikotea jantzita dagoela ahozko sexua praktikatzean oinarritzen da; adibidez, emakumearen gona azpian muturra sartuta, edota gionari brageta zabalduta.

Belaunikatu eta lanean hastea besterik ez da. Oso kitzikagarria izan daiteke, bai egiten duenarentzat eta baita jasotzen duenarentzat ere.

-69, baina alde batera

Ohiko 69 jarrerari itxura berria emateak ere badu bere xarma. Albo batera etzanda errazagoa omen da genitalak miazkatzea.

-Zutik

Gizona zutik dagoen bitartean, emakumea belauniko jarri eta aho bidezko sexua egitea. Eskuekin gorputzeko beste atalak ukitzeak ere lagun dezake esperientzia gozotzen.

Elkarri bizkarra ematen lo egiten duten bikoteak zoriontsu dira

luziaOhean bikotearekin hartzen dugun jarrerak pentsa baino gehiago esan dezake bikote harreman horri buruz. Hori da, bederen, jarrerak ikertzen aritu diren zenbait sexologok defendatzen duten ideia.

Hala, ikerketan zazpi jarrera ezberdin hartu dituzte kontuan, eta horietako bakoitzak zer islatzen duen aztertu dute. Hauexek dira horietako batzuk:

Koilaratxoa:

Bikoteen %18k hautatzen du. Bikotea babesteko asmoa erakusten du, baina, halaber, beso artean helduta dagoena sexu-harremanetan nahiko ahula dela adierazten du.

Elkarri bizkarra emanez:

Bakoitza ohearen izkina batean egoteak ez du inondik inora esanahi negatiborik. %30ak egiten du jarrera honen alde, eta konexio ona eta segurtasuna adierazten du.

Oinak helduta lo egitea:

Beste honek ere lotura emozionala zein sexuala dagoela islatzen du. Arazoa da bietako batek soilik egiten duenean lotura horren alde.

Jarrera gehiagoren esanahia jakiteko, entzun saio osoa.

“Kubatar” bat egiteko aholkuak

sexoEmakumeen bularrekin egindako masturbazioari deitzen diogu kubatarra. Praktika hau aurrera eramateko garrantzitsua da partaide biek jarrera eroso bat aukeratzea. Horretarako burkoak erabil daitezke, emakumearen belaunen azpian zein gizonaren ipurdi azpian jartzeko. Bestalde, gomendagarria da lubrifikatzailea erabiltzea.

Mutila eserita edo etzanda jartzea eta neska belauniko ezartzea da seguruenik jarrerarik egokiena eta errazena. Adibidez, gizona sofan eseri daiteke eta ipurdia ertzeraino eraman. Bien bitartean, emakumeak, belauniko jarri, eta zakila bere titiekin inguratzen du. Gainera, zakila ahoarekin zein eskuekin ere mugi dezake.

Dena den, badira kubatar praktika egiteko modu gehiago ere.

Gaurko proposamena: aulkiaren sexu-jarrera

gal_1256127215Sexu jarrera ezberdinak probatzea sexu-harremanetan berritzailea izateko modu bikaina da. Gaurkoan, sexu-jarrera erraz eta erromantiko batekin gatoz Gazteako sexu-blogean: aulkiaren jarrera.

Izenak dioen bezala, sexu-jarrera hau probatzeko, aulki bat baino ez da behar. Lehenengo, gizonezkoa eseri behar da, eta, ondoren, emakumezkoa jarri behar da gainean.

Jarrera honekin, bikotekideak aurrez aurre daude, eta giro erromantikoagoa lortu ahal dute, euren begiradak etengabe gurutzatuz. Gainera, bikotekideen kokapena dela eta, elkar musukatzeko eta besarkatzeko aukera paregabea eskaintzen du jarrera honek.

Halaber, emakumeentzat oso jarrera atsegina da aulkiarena, klitoria gizonezkoaren gorputzarekin eta genitalekin kontaktuan baitago etengabe.

Zelako umorea daukazu gaur?

Sexu-harremanak izaterako orduan, gizonek ahalmen handiagoa dute arazo pertsonalak ahazteko. Emakumezkoentzat aldiz, zailagoa da kezkak alde batera uztea. Hori dela eta, Cosmopolitan aldizkari ezagunak emakumeen umorearen arabera egokiagoak izan daitezkeen jarrera sexualak aukeratu ditu.

Jarrera sexual horien inguruan, hain zuzen ere, arituko gara gaur Gazteako sexu blogean:

  • Zerbait berria probatzeko gogoz zabiltza? Probatu artazien jarrera sexuala. Sentsazio ezberdinak nabaritzeko jarrera paregabea da.

experimental-sex

  • Bihurri sentitzen zara? Izan zaitez sexu-harremanen gidari, amazonaren jarrerari esker.
naughty-sex

  • Nekatuta zaude? Orduan, zure bikotekideari tokatzen zaio lan egitea. Postura eroso batean etzan eta utziozu berari sexu-harremana gidatzen.
tired-sex

  • Jolasteko gogoz esnatu zara? Jarrera konplikatuago bat probatzeko egun paregabea duzu aurretik. Buruhausteen jarrerarekin ausartzen zara?
playful-sex

  • Erromantiko sentitzen zara? Maitasuna sexu-harremanen parte garrantzitsu bat da eta, hori adierazteko, ez dago aurpegiak aurrez aurre izatea baino gauza erromantikoagorik.
romantic-sex

Argazkiak: cosmopolitan.com

Cosmopolitan aldizkariarekin proposamenak probatzeko prest?

Ukraniako gobernuak misiolariaren jarrera debekatu nahi du

misiolariaUkraniako gobernua hedabide guztien ahotan dago bere azken lege proposamena dela eta. Horrekin, misiolariaren jarrera sexuala debekatu nahi dute, dirudienez, hori praktikatzean zailagoa baita haurdun geratzea.

Azkenaldian, Ukraniak jaiotza tasa oso baxua dauka eta herrialdearen biztanleria asko murriztu da. Horri aurre egiteko, zenbait neurri proposatu dituzte parlamentuan eta misiolariaren debekua horietako bat baino ez da. Abortuaren debekua eta seme-alabarik gabeko bikoteei zerga gehiago kobratzea ere, lege proiektuaren parte dira.

Neurriak Parlamentuan eztabaidatu zirenean Natalia Korolevskaya diputatuak txakurtxoaren jarrera atseginagoa izateaz gain askoz eraginkorragoa dela adierazi zuen eta azalpen horrek beste parlamentarien txaloak ekarri zizkion.

Ikusteko dago neurria aurrera ateratzen den ala ez; nolanahi ere onartzekotan, kuriosoa izango da ikustea nola ziurtatzen duten legea betetzen dela.

Radio Euskadiko “La noche despierta” saioan ere, proposamen honen inguruan aritu dira. Hona hemen euren iritzia:

’69’ jarrera praktikatzeko aholkuak

sexo”69” izenarekin ezaguna den jarrera gozamen iturri izan ohi da neskentzako zein mutilentzako. Jarrera honen bidez, plazerra hartzeko eta emateko aukera dute bikoteek.

Horretarako garrantzitsua da ahoarekin masturbatzen ari garenean norbere gozamenean kontzentratzeko gai ere izatea. Halere, aho bidezko sexua ganoraz praktikatzeko badira jarraitu beharreko beste hainbat pausu:

-Hasteko, higieneak berebiziko garrantzia dauka. Jarrera hau probatu nahi duten bikoteek dutxa batean has dezakete jolasa, horrekin usain desatseginak saihestuko baitira.

-Erosoago egoteko, gomendagarriena neska gainean jartzea da.

-Kontutan izan behar dugu jolas honetan bi pertsonek parte hartzen dutela eta plazerra hartzea bezain garrantzitsua dela plazerra emateko gai izatea.

-69 jarrera praktikatzen duten pertsona askok, genitalak ahoarekin laztantzen dituzten bitartean, ohitura dute bikotearen uzkia estimulatzeko. Laztan mota hau egiteko komeni da argi izatea bikoteak gustuko duen ala ez, bestela, momentuko sexu harremana zapuztu baitaiteke.

Hortik aurrera, zuen esku dago beste guztia! Beraz, badakizue… probatu eta gozatu!

“Txakurtxoaren jarrera aukeratzen duten mutilek, sexu basatia bilatzen dute”

57277792Sexuan adituak diren hainbat aldizkarik egindako ikerketen arabera, gizonek aukeratzen dituzten sexu jarrerek lotura zuzena dute beraien izaerarekin.

Txakurtxoaren jarrera aukeratzen duten mutilek adibidez, neskaren alderik basatiena bilatu nahi dute. Hori da behintzat, sexologia.net webguneak dioena.

Zaldiaren jarrerak esanahi bikoitza dauka: gizona goian jartzen bada, ongi sentitzen dela esan nahi du, baina, behean jartzen bada, bere buruarekin soilik pentsatzen duela adierazten du.

Sexu-harremanak eserita edukitzeak ere badu bere esanahia. Gainean esertzea gustatzen zaien pertsonek, askatasun osoz harremanaz gozatzeko nahia erakusten dute. Behean esertzen direnek, aldiz, uste baino ahulagoak edo sentiberagoak dira.

Dutxan zutik sexua praktikatzen dutenek, dibertitzeko asmoa erakusten dute. Dutxatik kanpo, baina, zutik sexu harremanak dituzten bikoteak, berriz, gozamena bilatzeko lana edo esfortzua egiteko prest dauden pertsonak izan ohi dira.

Sexua zutik, beste aukera bat

carr220Zutik gauden bitartean sexu harremanak izatea oso kitzikagarria izan daiteke. Baina zein jarrera aukeratu sexuaz %100ean gozatzeko?

Eskorgaren jarrera: “Karretila” izenarekin ezagunagoa den jarrera hau nahiko ohikoa da. Neskak ohe gainean jarri behar ditu besoak, sostengu gisa. Bitartean mutilak hanketatik eutsi behar dio eta zutik dagoela zakila sartzen dio.

Argi dago jarrera honetan mutilak agintzen duela. Berak eraman behar ditu erritmoa eta mugimenduak.

Otsoaren bat egitea: Ausartak diren bikoteak asko gozatuko dute jarrera honekin. Mutila neskaren atzean jarri behar da zutik. Neska eskuekin bere oinak ukitzen saiatuko da, hau da, aurrerantz makurtuko da, mutilak sarketa praktikatzen dion bitartean.

Bat egite esekia: Jarrera hau ez da egokia ahulak diren mutilentzat. Indarra eta kontzentrazioa beharrezkoak dira jarrera hau behar bezala praktikatzeko. Mutilak, zutik dagoela, neska altzoan hartuko du. Nahiko jarrera konplexua da.