Etiketaren artxiboa: sexualitatea

Ninfomania, askok ezagutzen ez duten gaitza

Ninfomania

Ninfomania


Ninfomania. Denok ezagutzen dugu kontzeptua, baina gutxik dakite benetako esanahia. Emakume batek sexu harremanak izateko gogoa edukitzeak edota sexu harreman ugari izateak ez du esan nahi ninfomanoa denik. Ninfomania gaixotasuna da, ez ezaugarria.

Uneoro irrika sexual bortitza eta aseezina izatea da sintoma nagusia. Honek, psikologoen arabera, dependentzia handia sortzen du. Patologia honen ertzak ez daude guztiz zehaztuta, baina sexua pentsamendua gailentzen duenean dago muga, hau da, gure ideien gainetik sexu grina dagoenean.

Gaixotasun honen iturburu nagusia denok behar dugun afektua sexu harremanen bitartez bilatzea da. Maitasunaren arloan aurkitzen ez dutena masturbazioan edo sexuan bilatzen dute ninfomanoek. Baina ez dute inoiz lortzen beren gorputza guztiz osatua sentitzea, eta aseezintasun sentsazioa gero eta handiagoa izaten da. Sexua izateko irrika geldiezina bihurtzen da, orduan.

Ikasi zeure buruari plazera ematen!

Masturbazioa. Argazkia: enfemenino

Masturbazioa. Argazkia: enfemenino

Bi edo pertsona gehiagoren arteko harreman sexualak ez dira plazera lortzeko bide bakarra. Bakarka gozatzea ere posible da! Gaur, beraz, onanismoa edo masturbazioa izango dugu hizpide, eta zenbait pista emango dizkizuegu gure blogean.

Beti hitz egin izan gehiago gizonezkoen masturbazioaz. Horrek ez du esan nahi, ordea, emakumeek praktikatzen ez dutenik, baizik eta ez dutela hainbeste aipatzen. Dena den, ikerketa askok diotenaren arabera, munduko herritarren % 90 baino gehiago masturbatu egiten da.

Teknikei dagokienez, bat baino gehiago probatzea da onena gehien atsegin zaiguna zein den jakiteko. Batzuek nahiago izaten dute eskuekin jolastuz zona erogenoak estimulatzea; badira, berriz, tresna eta jostailu sexualak erabiliz orgasmoa lortzen dutenak ere. Azken finea, helburua lortzea da garrantzitsuena!

Nola gainditu dispaureunia?

Dispareunia. Argazkia: enfemenino

Dispareunia. Argazkia: enfemenino

Dispareuniari nola aurre egin jakin aurretik, zer den azalduko dugu jarraian. Koitoak eragindako baginako mina da dispareunia. Plazera beharrean, sumindura eta azkura sentitzen dute emakumeek bikoteak zakila sartzean.

Bi eratako dispareunia jasan daiteke. Emakume batzuek zakila baginan sartu bezain pronto sentitzen dute mina; beste batzuek, ordea, koitoa uteroaren leporaino heltzen denean sufritzen dute.

Arazo horri aurre egiteko aukera ugari daude. Lehenik eta behin, sendagilearengana joan eta sumindura eragiten duten arrazoiak identifikatzea da gomendagarriena. Jatorri fisikoak sendagaien bidez konpondu daitezke. Zailagoa izan ohi da, ordea, kausa psikologikoei aurre hartzea. Horretarako, terapia kognitiboak dira egokienak, konfiantza berreskuratu eta sexuaz gozatzen ikasteko.

Nola areagotu plazera?

Sexuaren bidez lortzen dugun plazera areagotzen lagunduko diguten hainbat aholku aztertuko ditugu jarraian.

Sexua. Argazkia: Getty

Sexua. Argazkia: Getty

Lehenik eta behin, gomendagarria da zerk berotzen gaituen jakitea eta horren inguruan pentsatzea. Geure burua ezagutzea ezinbestekoa da, bikotekidearekin konpartitu eta gozatzen ikasteko.

Ondoren, kezka eragiten diguten aurreiritziak eta sentipenak alde batera utzi behar dira, baita estresa zein antsietatea ere. Hala, gure gorputza prest egongo da estimuluei harrera egokia egiteko. Bestela, gure pentsamendu ezkorrek plazerak eragindako ongizatea oztopatu ohi dute.

Bestalde, osasuntsu egoteak jarduera sexual hobea berma dezake. Hortaz, alkohola, tabakoa eta droga gehiegi kontsumitzea ez da batere lagungarria orgasmoa erdiesteko.

Azkenik, profesionalen iritziak eta gomendioak oso baliagarriak izan daitezke atsekabe sexuala gainditzeko. Desoreka non dagoen atzeman eta konponbidea garaiz aurkitzen lagunduko digute.

Sentsazioen terapia

Sentsazioen bidez garaturiko terapia aproposa da sexuaz gozatzen ikasteko. Teknika horren helburu nagusia orgasmoa lortzeko zailtasunak eragindako kezka gutxitzea da. Horretarako, bikotearen arteko komunikazioa eta harremana indartzeko ariketak proposatzen ditu sentsazioen terapiak.

Bietako bat ohean eroso etzanda ipinita hasi daiteke terapia, bikoteak gorputz-atalak ukitzen dizkion bitartean. Helburua ez da desira sexuala piztea, baizik eta elkarren arteko ezagutza areagotzea, arakatuz eta laztanduz.

Jarduera horiek ez dira soilik sexu-harremanaren unean egin behar. Edozein momentu izan daiteke egokia sentsazioen terapiari ekin eta gozatzeko.

Sentsazioen terapia

Sentsazioen terapia

“Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da”

pildoraOstegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek pilula hartzen denetik sexurako gogoa galdu duela eta idatzi dugu. Hona hemen Olatz Berastegiren erantzuna.

Zalantza

Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da. Inoiz ez dut gogorik edukitzen eta arduratuta nago. Pilularekin zerikusia izan dezake? Eta nola berreskuratu dezaket sexurako gogoa? Ez al dira konpatibleak antisorgailuak eta sexurako grina? Horrla bada, akabo!

Mila esker

Erantzuna

Kaixo, lehenengo gogo sexuala murriztu zaizula komentatzen duzu. Eta gertaera honek pilulekin zerikusia duen jakin nahi duzu.

Nik hau ontzat eman baino lehen, zure buruari galdera batzuk planteatu nahi dizkiot:

1- Gogo sexuala murriztu zaizula esaten duzunean, zeri egiten diozu erreferentzia (harreman sexual genitalei, kontaktu mota guztiei- hau da, muxuak, laztanak, igurtziak…-)

Askotan, ez da gogo sexuala ez dugunik, baizik eta zehaztu behar dugula zertarako gogoa daukagun.

2-Noiztik somatzen duzu gogo sexual falta? Hau zure bikotearekin gertatzen zaizu? Edo, orokorrean ez duzu gogorik ?Askotan gerta daiteke, bikotearekin dugun harremanean gorabeherak edukitzea eta horren ondorioz berekin harreman sexualak edukitzeko gogo asko ez edukitzea. Hau puntuala izan daiteke, bikotean harreman sexualak edukitzeko gogoa ere aldatzen delako, bizi dugun unearen arabera (bikotearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, profesionala, …). Inondik inora ere ez dugu arazo bezala bizi behar hori, une ezberdin bat bezala bizi dezakegu.

3- Zure memento pertsonala- Indarrak, gogoak, non dituzun aztertu ( lana, ikasketak, familia)

Faktore guztiak aztertu eta analisi txiki bat egin, zure egoera zein izan daiteken ikusteko. Horrez gain, eta faktore horiek kontuan hartuta, pilulen eragina azter daiteke, pilulen hormona kantitateak gure gorputzean eragina izan dezakelako. Horretarako, denbora tarte batean pilulak hartzeari utzi, eta beste metodo batzuk erabili, ea zer sentitzen duzun.

Antisorgailu metodo ezberdinak daude, eta denak ez dira egokiak guztientzat. Pertsona bakoitzak bere beharrei, bizimoduari, erosotasunari egokitzen zaion metodoa aukeratu behar du eta, noski, noizbehinka metodoa ere alda dezakegu.

Zein da sexua eta sexualitatea hitzen arteko ezberdintasuna?

Olatz Berastegi sexologoak askotan errez nahasten ditugun sexua eta sexualitatea hitzen esanahiak azalduko dizkigu.

vak20042

“Lehenengo eta behin garrantzitsua da sexua hitza zer den ongi azaltzea. Hau da, sexua hitza, praktika sexual zehatz bati buruz hitz egiteko erabiltzen da. Baina sexua ez da egiten dugun zerbait ( praktika), gu geu garena baizik. Sexua hitza ‘sexare’ hitzetik dator eta ‘sexare’ hitzak ezberdintzea esan nahi du.

Horrengatik, sexua hitza zerbaitetatik ezberdintzen gaituena da. Hau da, jaiotzen garenetik, hil arte, gure gorputza eraikitzen doa, ezberdintzen. Lehenengo ezberdintasunak, emakume-gizon egiten gaitu. Baina sexuatzeak hori baino gehiago dakar, mutil guztiak eta emakume guztiak ez baikara berdinak (gorputzaren formak, tamaina, ile kantitatea, ahotsa…). Honegatik, sexologian emakume eta gizon egiteari buruz hitz egiten denean, gure sexuaz hitz egiten denean, bakoitzaren ‘sexuazio’ edo bilakaera pertsonalaz hitz egiten da.

Eta sexualitatea orduan zer izango litzateke?

Neskek nahiz mutilek gorputz bat daukagu eta arestian aipatu dut gorputz horrek ezaugarri batzuk dituela eta hauek aldatzen doazela; gure gorputza ez da berdina zortzi urterekin eta hamalau urterekin, adibidez. Sexualitatea, gure gorputzarekin dugun harremana izango litzateke. Emakume nahiz gizon izanda nola bizitzen dudan nire gorputza, nire emakume-gizon izatea. Beraz, hainbat pertsona, hainbat sexualitate. Horregatik, sexualitate hitza erabili beharrean, sexualitateak erabiliko dugu. Bakoitzak gure gorputza bizitzeko modua dugulako, eta gure gorputza, bizitza aldatzen den heinean aldatzen delako.”

Baina zer ote da daukaguna?

Zenbat aldiz entzun dugu zure gorputza zurea da, bakoitzak gure sexualitatea dauka… Baina zer ote da daukaguna?

Jaiotzen garenetik gorputza daukagu, eta gurekin bizitza guztian eramango dugu. Gorputzak ezaugarri batzuk ditu, neska izateagatik batzuk eta mutilak beste ezaugarri batzuk dituzte. Hauek gainera, bizitzan zehar aldatzen doaz. Gorputza dugunez, sexualitatea daukagu, hau da, gorputza sentitu eta bizitzen dugu. Gure gorputzarekin harreman bat eraikitzen joaten gara, gure neska eta mutil izateak eraikitzen dugu (gustuko ukimenak, nolako usaimenak gustatzen zaizkigun, ze sentitzen dugun toki zehatz batean laztantzerakoan, nolako praktika sexual gustatzen zaigun, norekin zein momentutan…)

Beraz gure sexualitatea gure gorputza neska edo mutil bezala nola bizitzen dugun izango litzateke. Honek askotan, gizartearen arauekin topo egingo du, gure gorputza bizi eta sentitzeko era ez delako gizarte horretan eramaten dena. Baina ezin ahaztu bakoitzari ondo egiten diona ez dela besteei gustatzen zaiona.

Beraz, ez ahaztu, norbera bakarra da, eta norberak bere gorputza bizitzeko era bat dauka.