Hileko artxiboak: maiatza 2012

Zer da hipersexualitatea?

Hipersexualitatea. Argazkia: enfemenino

Hipersexualitatea. Argazkia: enfemenino

Desira sexual gehiegi sentitzeak frustazioa eta ondoeza eragin dezake zenbaitetan, batez ere, gure nahiak ez badira asetzen. Horri deitzen zaio, hain zuzen ere, hipersexualitatea. Egoera horretan, harreman sexualek ez dute onurarik eragiten, ez emozionalak, ezta sexualak ere. Desira sexualaren desoreka gisa definitzen dute askok.

Muga non dagoen identifikatzea da gakoa. Izan ere, batzuentzat jarduera sexual normala dena beste batzuentzat gehiegi edo gutxiegi izan daiteke. Onena, bikotearekin adostasuna lortzea da, arazoak ekiditeko.

Hipersexualitate arazo larriak dituzten pertsonentzat sexua obsesio bihurtzen da, eta sendatzeko, gomendagarria izan ohi da sexologoaren tratamendua jasotzea. Asko edozer egiteko gauza dira nahi sexualak asebetetzeko. Frustazio eta ezinegon horren ondorioz, droga eta alkoholarekiko menpekotasuna ere agertzen da, sarri.

Ezagutzen al duzu sexuaren dieta?

Kiloak galdu eta gorputza liraintzeko tresna aparta da sexua. Izan ere, ez dago sexua baino ariketa fisiko atseginagorik, kaloriak galdu eta, aldi berean, gozatu ahal izateko.

Sexuaren dieta

Sexuaren dieta

Hori bai, sexu basatia leuna baino eraginkorragoa omen da. Hau da, zenbat eta grina eta irrika gehiago ipini, orduan eta kaloria gehiago galdu daitezke. Ordu erdiko harreman batean, 190 eta 500 kaloria artean utziko ditugu bidean.

Amodioa egiterakoan aukeratzen dugun posturak ere badu zeresana. Esate baterako, goilararen posturak 190 kaloria kentzen laguntzen du, misiolariarenak 220, eta amazonarenak, 500.

Kontuan hartu beharra dago, gorputza sendotu eta liraintzen laguntzen digula sexuak. Beraz, ez dago gimnasiora joateko beharrik, gimnasia ohera eramanez gero.

Gizonezkoen jolas sexualak

Industria erotikoak geroz eta jolas gehiago eskaintzen ditu gizonezkoentzat eta dibertigarrienekin jolastuko gara gure blogean.

Jolas sexualak

Jolas sexualak

Bikotearekin primeran pasatzeko eraztunak aurkituko ditugu katalogoan. Bi kideak estimulatzeko tresna egokia da, koitoan zehar. Gainera, norberaren gustuen araberako tamainak eta materialak daude.

Era berean, masajea emanez gorputz-atal erotikoak pizten dituzten jolasak aipa ditzakegu. Monstruo itxurakoek, adibidez, zakila goitik behera laztantzeko eta ‘irensteko’ balio dute.

Kontuan hartu, halaber, masturbatzeko jolas erotikoak. Gaur egun, politak eta diskretuak dira. Esaterako, arraultz formakoak, silikonaz egindako kapsulak dira eta zakilaren gainean ipintzen dira masturbazioa ahalbidetzeko. Badira, halaber, gizonezkoen G puntua pizten laguntzen duten bibragailuak.

Jolas-sorta anitza da, bikotean nahiz bakarka gozatzeko daude. Aukeratu gehien atsegin duzuena!!

Zure etxea, sexu jostailuz beteta!

MarrubiaEz da beharrezkoa diru asko gastatzea jostailu sexualekin gozatu ahal izateko gure inguruan dauden elementu asko sexu-harremanak pizteko erabilgarriak baitira. Hona hemen zure etxean bertan aurkituko dituzun gauzak sexu harremanetan erabiltzeko zenbait proposamen:

  • Janaria primerako sexu jostailua izan daiteke behar bezala erabiltzen denean. Txokolatea, chantillya, marrubiak… denetarik erabili dezakezu zure bikotekidearen gorputzaz gozatzeko.
  • Bainu erromantiko bat hartzeko leku aproposa izateaz gain, sexu-harremanetan erabilgarri izan daitezkeen gauzaz betetako lekua da komuna. Dutxaren txorroa oso atsegina izan daiteke emakumezkoen zein gizonezkoen gune erogenoak estimulatzeko. Gainera, xaboiak, gorputzerako olioak eta kremak oso erabilgarriak dira masaje atsegina emateko.
  • Edozein zapi edo gerriko jostailu bikaina bilaka daiteke irudimen apur batekin.
  • Segur aski ispiluren bat izango duzu logelan. Ez dago horren aurrean sexu-harremanak izatea baino gauza beroagorik.

Sexoterapiaren onurak

Arazo anitz sor daiteke sexuaren inguruan: libido maila gutxitzea, plazer eskasia, etab. Zaila da guztiak zerrenda bakarrean laburbiltzea! Lehenik eta behin, gabezia edo buruhauste hori onartu eta identifikatzea da garrantzitsuena. Ondoren, konponbidea bilatzen saiatu beharko ginateke. Sexoterapia izan daiteke horretarako bidea eta horri helduko diogu gure blogean.

Sexoterapia

Sexoterapia

William Masters eta Virginia Johnson sexologoek asmatu zuten sexoterapia 1960an. Bikotearen arteko harremana berrezartzea du helburu eta psikologia erabiltzen du tresna gisa teknika honek.

Elkarrizketa bidez aztertzen dira arazoak terapeuta eta bikotekideen artean. Horrez gain, elkarrekin bizi dituzten harreman sexualak aztertzen dituzte. Izan ere, ezinbestekoa da terapeutak egoera barrutik ongi ezagutzea, konponbidea errazago bilatzeko. Ondoren, fase praktikoaren txanda da. Orain arte hitz egindakoa praktikan jartzen da, sexologoak proposaturiko esperientzien bidez.

Terapia egokia izan ohi da arazo psikologikoek eragindako oztopoak gainditu eta jarduera sexual atseginak berreskuratu eta horiez gozatzeko.

Ipini musika zure sexu-harremanei

Musikoterapia musika modu terapeutikoan erabiltzean datza. Horren arabera, soinu bakoitzak eragin ezberdina dauka pertsona batengan. Naturaren soinuek adibidez, lasaitasuna iradokitzen dute.

Teknika honi esker osasuna, autoestimua, gogo-aldartea eta norberaren segurtasuna hobetu daitezke. Beraz, zure bikotekidea estresatuta badago eta erlaxatzeko modu baten bila bazabiltza, musika aukera paregabea izan daiteke.

Halaber, musikaren propietate guzti horiek oso erabilgarriak izan daitezke sexu-harremanak izateko orduan. Bikotekidearen sentipenak eta baita zureak ere, askoz atseginagoak izango dira; eta aukeratzen duzun musika estiloaren arabera, erritmo ezberdina izango dute zure sexu-harremanek.

Gau erromantikoa bizi nahi baduzu aukeratu maitasun abesti sorta bat. Aldiz, harreman sentsualagoak disfrutatu nahi badituzu aukeratu erritmo biziko musika. Azken batean, musikaren aukeraketa zure gustuen araberakoa izan behar da, eta baita irudimen kontua.

Musuaren inguruko sekretuak

Musu laburra, goxoa, sakona, pasioz beterikoa… zein atsegin zaizu gehien? Arte horren inguruko analisia egingo dugu gure sexu-blogean.

Musuak

Musuak

Edozein harreman sexual musu batekin hasi ohi da. Plazer-iturria izateaz gain, joko sakonagoetara igarotzeko bidea da. Mota askotakoak izan daitezke musuak, baita horiek emateko teknikak ere. Sentsuala eta sutsua emateko, garrantzitsua da ahoa ondo ireki eta bikotearen mingainarekin jolas egitea, mugimentu borobilduak erabiliz.

Era berean, kontuan hartu ahoan baditugula sentikorragoak diren atalak. Jolastu ezpainekin eta egin koska txikiak! Ez izan beldurrik! Emaitza atseginagoa izango da bientzat.

Badira, halaber, musu ematerakoan kontuan beharreko hainbat aholku. Komenigarria izan ohi da ahoa garbituta izatea, usain txarrak ez duelako gehiegi laguntzen bikoteari plazerra eragiterakoan.

Azkenik, adi ibili beharra dago musukatzean jartzen diogun grinarekin, ez baita ona irrika edo presa gehiegi izatea. Hortaz, gomendagarria da goxotasun ukituak erakustea noiznahi.

Andromakoaren postura probatu al duzu?

Andromakoaren postura

Andromakoaren postura

Emakumearen plazerra areagotzen laguntzen du andromakoaren posturak. Teknika oso erraza da: bikotea gora begira etzanda jarrita dagoela, emakumea gainean eserita edo makurtuta jartzen da. Hala, koitoaren angelua neurtu dezake, nahi duen moduan eta erritmoan mugituta.

Askatasun horrek sortzen dituen sentsazioek emakumearen orgasmo baginala ahalbidetzen dute, baginaren aurreko aldea estimulatzen baita bereziki. Koitoaren maila sakona izaten da eta klitorisa ukitzeko aukera libre uzten du.

Gizonezkoari dagokionez, plazerra mantsotzen duenez, teknika egokia izan liteke isuri azkarregia dutenentzat, harreman sexuala luzatzen laguntzen duelako. Era berean, emakumearen gorputzari begira dagoenez, bikotearen mugimenduak eta erreakzioak ondo atzeman ditzake.

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

26f68e75b98f27e0fb955e45474152aaBeti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.