Hileko artxiboak: azaroa 2014

Neskek 7 sexu-bikote izaten dituzte; mutilek, aldiz, 10

sexoSexuarekin lotutako datuak ematen dituzten inkestak ez omen dira guztiz fidagarriak. Dirudienez, galderaren arabera, galdekatuek gezurra esateko joera izaten dute.

Adibidez, zenbat pertsonarekin oheratu diren galdetuta erantzun oso ezberdinak jasotzen dira nesken eta mutilen artean, eta bikote gehienak heterosexualak direla kontuan izanda, ez da oso fidagarria informazio hori. Izan ere, duela gutxi egindako ikerketa batek dio mutilek beti gorantz jotzen dutela; alegia, sexu kontuetan nahiko ahoberoak direla. Nesketan, aldiz, kontrakoa gertatzen da: normalean neurriz beherako datuak ematen dituzte.

Halere, “Luzia eta sexua” saioan datu batzuk ematera ausartu ziren.

-Bataz beste, bizitzan zazpi mutilekin oheratzen ei dira neskak; mutilak, berriz, hamarrekin.

22 urtetik aurrera prest gaude harreman serio bat hasteko, eta 25 urterekin bikotearekin bizitzeko.

Emakumeen %94k maitasunean sinesten du. Gizonen kasuan %88koa da zenbateko hori.

Gehiago jakin nahi baduzue, entzun atzoko ‘Akabo Bakea‘!

Konpromisorik gabeko ‘txortaldiak’

amantesRAE Espainiako Errege Akademiak onartu berri duen “amigovio” hitzaren harira, egundoko eztabaida izan zuten atzokoan ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” atalean. Nola deitu euskaraz sexurako baino nahi ez ditugun lagun bereziei?

Bada, ‘txortalagun’ berba aukeratu zuen Luziak, eta, horri eutsita, sexu-lagunek izan ditzaketen abantailak aipatu zituen.

Helburua argi edukita, ‘txortalagunek’ une atsegingarriak bizitzen lagundu ahal digutela nabarmendu zuten atzokoan. Horretarako, ordea, garrantzitsua da ‘txortalaguna’ eta ‘bikotea’ kontzeptuak ondo bereizten jakitea.

1-Aldez aurretik ongi ezagutzen diren bi pertsonek osatu behar dute bikotea

2-Xede berdina izan behar dute biek

3-Sexuarekin gustura ez dauden momentuan, harremana bukatutzat eman behar dute

4-‘Txortalagunak’ ez dira zinemara joateko, bidaiatzeko edota erosketak egiten elkarrekin joateko aproposak.

5-Mota horretako harremanek ez dute leialtasunik eskatzen. Hau da, normaltzat jo behar dugu lagun berezi hori beste pertsona batzuekin oheratzea.

6-Hitzorduak ongi pasatzeko izan behar dira, eta ez lagun horri gure arazoen berri emateko.

Beraz, gozatu sexuaz eta aprobetxatu ‘txortalagunek’ dakartzaten abantailak.

Entzun atzoko saioa!

Ohean gaizki moldatzen diren ‘xelebritiak’

sexoGai ezberdinak jorratzen dituzte astero ‘Akabo Bakea‘ saioko “Luzia eta sexua” atalean. Oraingoan, sexu aferetan behar den moduan aritzeko kontuan izan beharreko hainbat aspektu landu zituzten. Gainera, ohean gaizki moldatzen diren hainbat ‘xelebriti’ren izenak eman zituzten.

Barruko arropa sexya erabiltzeak edota depilatuta egoteak badirudi zerikusia duela ohean fin ibiltzearekin, baita sexuan aktibotasuna erakusteak ere.

Mutilei dagokienez, sexu-saioen osteko loaldiek edota sexuan azkarregi joateak ez die mesederik egiten. Dena den, Luziak honen gaineko azalpen guztiak eman zituen, den-dena behar bezala arrazoituz. (Entzun saioa).

Guk, aldiz, saioaren bigarren partean jarriko dugu arreta. Izan ere, ohean trebezia gutxi duten pertsonaia ezagunen errepasoa egin zuten.

Paris Hilton, Angelina Jolie, Ben Affleck, Katy Perry, Russel Bradn, Tiger Woods eta Collin Farrell dira “ohean kaskarrak” direnak.

Gehiago jakin nahi?