Zer da ekosexualitatea?

Geroz eta hedatuago dagoen korronte bat da ekosexualitatea, baina zertan oinarritzen da? Ekosexualitateak naturarekin bat egiten duen bizimodua defendatzen du, eta ideia hori sexu harremanetara ere zabaltzen du. Hasteko, bikotea bilatzeko orduan, naturarekiko konpromisoa erakusten duten pertsonekin batzen dira ekosexualak. Ura, lurra, sua eta haizea elementu “sakratuak” dira haientzat, eta planetaren ongizaterako zein munduan bakea lortzeko lanean dihardute etengabe.

Jarduera ekosexualei dagokienez, hainbat iradokizun eta dekalogo dituzte, nahiz eta helburua beti bakarra den: ingurugiroa errespetatzea.

Bikotearekin dutxa hartzea ura aurrezteko modu hobezina izan daiteke, baita sexu-harremanei hasiera emateko bide aproposa ere.

Sexua praktikatzerakoan argia itzaltzea gomendatzen dute, eta bikotea ikusi nahi dutenei erle-argizariarekin egindako kandelak piztea aholkatzen diete. Beste aukera bat izan daiteke sexua egunez praktikatzea.

Afrodisiakoak nahi izan ezkero, elikagai organikoak hautatzen dituzte; transgenikorik gabekoak.

Bestalde, kondoiak, lubrifikatzaileak, arropa eta sexu jostailuak biodegradagarriak izan behar dira. Gainera, nudismoa da ingurugiroarekin harremanak izateko oinarrietako bat.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude