Hileko artxiboak: otsaila 2010

Kamasutra ezagutzen: “Eskorgaren jarrera”

Deskribapena:

Gorantz begira etzanda, emakumeak ohearen ertzera arte eraman behar du ipurdia eta hankekin bere bikotearen gerria estutu. Gizona, lurrean belaunikatu behar da, sarketa praktikatzeko. kamasutra

Neska leku altuago batean badago etzanda (mahai batean adibidez), mutila zutik egonda praktikatu dezakete sarketa.

Alde positiboak:

Ez da gauza bera zakila eta bagina paraleloki elkartzea edota sarketa goitik behera nahiz behetik gora egitea. Sentsazioa oso ezberdina da.

Sarketa sakona eta proportzionatua da eta baginako hormak ondo estimulatzen dira. Jarrera kitzikagarria da, batez ere gizona zutik badago.

Alde negatiboak:

Ohearen edota mahaiaren altuera egokia izan behar da, bestela jarrera ezerosoa gerta daiteke.

“Egia al da aho bidezko sexuak onddoak ateratzen dituela?”

Gure irakurleak etengabe ari dira sexuari buruz dituzten zalantzak gazteaweb@eitb.com helbidera bidaltzen eta bitartean Olatz Berastegi sexologoa gazteen dudak argitzen aritzen da.

Gaurkoan hau da Mungiako gazte batek bidali diguna:

Irakurlearen zalantza:

foto

“Egia al da aho bidezko sexua praktikatzean onddoak ateratzen direla ahoan? Nik ez dut inoiz egin, baina, nire lagun batek komentatu zidan berari onddoak atera zitzaizkiola eta ez dela batere gomendagarria”.

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, aho bidezko sexua edo sexu orala praktikatzerakoan ez badira babes neurriak hartzen, noski gaixotasunen transmisioa eman daitekeela.

Azken finean, ahoa, eta bertan egon daitezkeen zauriak, txistua, genitaletan dauden fluxuekin elkartzen da, eta fluxu ezberdin horien kontaktuan gaixotasunak kutsatu daitezke.

Sexu orala praktika arriskutsua izan daiteke, neurriak ez badira hartzen. Onddoak aipatzen dituzu, eta ez da zaila hauek kutsatzea fluxuen kontaktuaren bidez, gainera onddoak kutsakorrak dira.

Honekin, ez dut esan nahi sexu orala praktikatzea ez denik gomendagarria, ez da gutxiago ere. Bakarrik, sexu orala praktikatzen denean ere, gaixotasunak hartu nahi ez baditugu neurriak hartu behar direla, eta noski honekin batera higienea mantentzea ere ez legoke gaizki.

Ondo izan, eta gozatu.”

Gaizki jarritako kondoiek sexu-atsegina murrizten dute

British Medical Journal aldizkarian aste honetan azaldu den ikerketa batek erakusten duenez, gaizki jarritako preserbatiboek, apurtzeko aukera gehiago izateaz gain, bikotearen sexu-atsegina murrizten dute.

preservativos

Guztira 18 eta 67 urte bitarteko 436 gizonekin egindako ikerketa baten emaitzak jasotzen ditu informazio honek. Galdekatuen %45ari azken hiru hilabeteetan gertatu izan zaio noiz edo noiz kondoia gaizki jarrita praktikatu izana sexua eta antisorgailu hau behar bezala erabili ez dutenek orgasmora iristeko zailtasunak izan dituzte.

Gainera, preserbatiboa neurrikoa ez bada edota txarto jarrita badago, zakila narriatzeko aukera handiagoa dago eta erekzioa lortzea ere zailagoa da.

Kamasutra ezagutzen: ‘Boaren jarrera’

kamasutraBadakizue ‘Eingo al deu’ sexu-blogaren leloa zein den: probatu eta gozatu! Horretarako, Kamasutrako jarrera berri bat aurkeztuko dizuegu gaur: ‘Boaren jarrera’.

Deskribapena

Emakumea gorantz begira etzan behar da, gorputza apur bat alde baterantz mugituz. Hankak bere bikotearen mokorrean jarri behar ditu. Mutilak bere zakila gidatuko du, suabe-suabe neskaren baginan sartu arte. Momentu horretan neskak izterrak estutu behar ditu, sentsazioa areagotu eta zakila barruan mantentzeko.

Alde onak:

Jarrera bitxia da, sarketa suabea eskaintzen duena.

Alde txarrak:

Mugitzeko aukera gutxi ematen du. Zakila errez atera daiteke baginatik.

“Normala al da korritzean semena bitsarekin ateratzea?”

Aurrerapenarekin datorkigu aste honetako sexu-zalantza. Orain arte ostegunetarako gordetzen genuen sexu-blogeko tarte hau, egunez aldatuko dugu, edo hobe esanda, asteko edozein egunetan erantzungo ditu Olatz Berastegik gure irakurleon galderak.
Gaurkoan, Azpeitiko mutil baten zalantza argituko du gure sexologoak:

6_espermatozoidesIrakurlearen zalantza:

“Pixkat arduratuta nago. Aurreko batean nire neskarekin sexua izaten ari nintzela, korritu nintzen eta semena bitsarekin atera zitzaidan. Zergatik izan daiteke? Normala al da? Orain arte ez zait sekula gertatu.”

Sexologoaren erantzuna:

“Hasteko lasai egoteko esan nahi dizut, gertatu zaizuna ez delako kontu arraro bat. Zergatik gertatzen den? Arrazoi ezberdinak daude:

1- Kondoia ez baduzue erabili adibidez, semena eta emakumearen fluxu baginala kontaktuan jartzen direnean batzuetan zuk aipatutako ‘espumatxoa’ sortzen dute.

2- Beste kasu batzuetan kitzikapen maila oso altua denean, semenak eta likido ‘preseminalak’ ere forma hori har dezakete.

3. Amaitzeko, isurketa izan ondoren, zakila estimulatzen jarraitzen bada, bitsa atera daiteke.

Beraz ez kezkatu, eta jarraitu ondo pasatzen”.

Kamasutra ezagutzen: “Balantzaren jarrera”

balanzaAsteartea, berriz, eta eguraldi petral honekin zer hobeto Kamasutrako sexu jarrera berriak probatu baino. Gazteak jarrera berriak erakutsi nahi dizkizue, hori dela eta, gaur Balantzaren posturari buruz hitz egingo dizuegu ‘Eingo al deu’ sexu-blogean.

Deskribapena:

Mutila ohe baten edota aulki baten ertzean eseri behar da. Neskak mutilari lepoa eman behar dio, bere izterren gainean eseri aurretik. Behin zakila baginan sartuta, gora eta behera mugitu daiteke neska eta zakilaren inguruan kulunkatu. Jarrera egonkortzeko, emakumea gizonaren belaunetan sostengatu daiteke eta bitartean mutilak bularretatik heldu ahal du neska.

Alde onak:

Sarketa oso sakona da eta mugimendu bertikalak egiteko aukera ematen du. Gizonak emakumearen bularrak laztan ditzake, baita klitoria ere.

Alde txarrak:

Oreka mantentzea ez da hain erreza.

“Nire gurasoek larrua jotzen harrapatu naute”

Olatz Berastegirengana zuzendu beharrean, gure irakurleengana zuzendu da oraingoan Ziburuko gazte bat.

grandmothers_sofa_17_by_igor_almelkovich

“20 urte ditut eta iaz, 19 urterekin, nire mutilarekin larrua jotzen nengoela nire gurasoak sartu ziren etxera. A ze lotsa! Sofan geunden, biluz-biluzik eta ni hanka zabalik, nire mutilari zakila ukitzen. Nire bizitzako momenturik txarrena izan zen.

Kontua da ni oso urduri jarri nintzela, batez ere, nire aitaren aurpegia ikusi nuenean. Hurrengo eguneko bazkaria ez zen inorentzat atsegingarria izan. Dena den, nire mutil-lagunak oso lasai hartu zuen dena eta ni nahiko haserretu nintzen. Nire gurasoek harrapatzeak ez omen zion lotsarik ematen, bereek harrapatzeak bai, ordea.

Gertatu al zaizue inoiz horrelakorik? Beharbada zuen esperientziak entzuteak lasaitu egingo nau, ordudanik nire gurasoekin dudan harremana nahiko aldatu baita”.

Kamasutra ezagutzen: “Misiolariaren jarrera”

sexoAstearte honetan Kamasutrako jarrera mitikoenetako batera joko dugu. Misiolariaren jarrera oso ohikoa da sexua praktikatzen duten bikote gehienen artean, halere, badaezpada, azalpen bat edo beste eman eta jarrera honek dituen alde onak eta txarrak aztertuko ditugu.

Deskribapena:

Aipatu bezala jarrera ezagunena da. Gehien bat sexuaren munduan hasiberriak direnek praktikatzen dute, bauina, experientzia duen jendeak ere ez du sekula albo batera uzten. Mutila neskaren gainean etzan behar da.

Aldakuntzak:

Emakumearen iperdi azpian kuxin batzuk jarrita sarketa sakonagoa izango da.

Alde onak:

Jarrera erosoa eta naturala da. Mugitzeko aukera ematen dio gizonari. Gainera, bikoteak elkar begiratzeko eta elkar besarkatzeko aukera dauka.

Alde txarrak:

Emakumeak ez du mugitzeko aukera handirik. Askotan, jarrera hau aspergarria izan daiteke.