Etiketaren artxiboa: sentimenduak

Hamar neskatik bat triste sentitzen da sexua praktikatu ostean

sad1Batez ere neskei zuzendutako post bat da hau. Gertatu izan zaizue sexu harremanak izan ostean triste sentitzea?

Australian egindako ikerketa baten emaitzek erakusten dute gutxienez hamar emakumetik batek tristezia, estutasuna, suminkortasuna eta egonezina sentitzen dituela koitoa praktikatu ondoren. Argitzeke dago, ordea, zerk eragiten dituen sentimendu horiek emakumeengan. Halere, badira hainbat elementu edo faktore zerikusia izan dezaketenak:

-Aurretik sexu-abusuren baten biktima izatea.

-Pertsona bakoitzaren emozioak.

Ikerketa horretan ez zaio sexu asetzeari edo satisfazioari aipamenik egiten, baina, horrek ere zerikusi zuzena izan dezake. Sexu harremanekin lotutako gezurrek (orgasmo itxurak egitea, adibidez) eta monotoniak eragina izan dezakete koito ondorengo sentimenduetan.

Edonola ere, harrigarria da nesken artean tristezia sentimendua hain zabalduta egotea. Zuei gertatu izan zaizue horrelakorik? Zuen iruzkinak nahi ditugu!