Hileko artxiboak: otsaila 2011

Aquarius eta sexua

ACUARIONolakoak dira sexua praktikatzerakoan Aquarius zeinua duten pertsonak? Lagunez inguratuta bizitzea maite dute Aquarius zeinua duten pertsonek eta lagun horiekin esperientzia guztiak konpartitzea gustatzen zaie. Gainera, oso intuitiboak dira eta zehar-mintzoak erraz harrapatzen dituzte.

Mutilak oso sortzaileak dira, hau da, gauza berriak probatzea eta neskak aho zabalik uztea atsegin dute. Aldi berean, pixka bat bihurriak ere badira eta nahiko aldakorrak. Oro har, harreman askeak bilatzen dituzte, konpromisorik gabekoak eta sexua praktikatzen duten bitartean umoreari garrantzia ematen diote, bestela aspertu egiten dira eta bikotez aldatzen dute.

Aquarius zeinua duten pertsonak oso bihozberak dira; ez zaie presioa gustatzen eta inguruko guztiak zoriontsu izatea bilatzen dute. Konkistatzeko orduan, gai dira edozein txorakeria egiteko gustuko duten pertsona lortu arte.

Neskak, zodiakoko gainerako zeinuak dituzten emakume guztietatik ezberdinak dira. Ez dira oso sutsuak eta familia-bizitzaz erraz aspertzen dira. Sexuaz gozatzeko orduan ez dute aurreiritzirik. Lagunak gertu izatea gustatzen zaie eta horrek askotan bikotearengan jeloskortasuna eragiten du.

“Noiz joan behar da lehenengoz ginekologoarengana?”

GINEAste honetan irakurle batek ondorengo galdera luzatu dio Olatz Berastegi sexologoari: Noiz joan behar naiz lehenengoz ginekologoarengana:

Irakurlearen zalantza:

“22 urte ditut eta hilerokoa lehenbiziko aldiz 12 urtekin izan nuen. Oraindik ez dut erlazio sexualik izan. Hilerokoa oraindik ez zait erregulatu, batzuetan 28-29 egunetik behin etortzen zait, beste batzuetan, 30-36 egun pasa ondoren.

Lehenbiziko bi egunetan kantitate handia izaten dut eta hurrengo hiru egunetan kantitate gutxi izaten dut. Mina aldetik, hilabete batzuetan mina izaten dut lehenbiziko egunean, eta gehienez jota bigarren egunean. Beste hilabete batzuetan, ez dut inolako minik izaten eta askotan ahazten zait hilerokoa dudala. Nire egoera dela eta, ginekologoarengana joan beharko nuke?”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, lehenengo ginekologoarekiko emakumeik dugun mamua kendu beharko genuke. Ginekologoa beste mediku bat bezala da eta dentistara joaten garen moduan, ginekologoarengana errebisioak egitera joatea ere komenigarria litzateke.

Noiz joan? norberak hartu beharreko erabakia da, beste medikuetara joatea erabakitzen dugun moduan. Badaude dentistarengana urtero joaten direnak, eta beste batzuk, aldiz beharra sentitzen dutenean joaten dira.

Ginekologoak gure organo genitalen errebisioa egiten digu eta noski nola ditugun jakitea garrantzitsua da. Eta harreman sexualak genitalak baldin baditugu zer esanik ez.
Zure kasuan, hilerokoaren gora beherak aipatzen dizkidazu, eta askotan erregularra ez edukitzea, bizitzan ditugun gora beherekin erlazionatuta egoten da, minarena ere hilabetero alda daiteke ( hilabete horretan lanean ibili den obuluaren arabera), eta fluxu kantitatea ere emakume batzuetatik beste batzuetara aldatzen da.

Hori bai, zure genitalak nola dauden jakin nahi baduzu, ba noski ginekologoarengana joatea ezinbestekoa da.”

Eta nola bizi dute sexua Piscis zeinua duten pertsonek?

Signos del Zodiaco : PiscisPiscis zeinua duten pertsonak oso sentimentalak eta emozionalak dira eta sexua praktikatzen dauden bitartean maitasuna adieraztea gustatzen zaie. Intuitiboak dira eta beraien bikotea berezi sentiarazten saiatzen diren horietakoak dira.

Ohean ere emozio guztiak adieraztea atsegin dute: bihozberak dira, maitekorrak eta bikotea babesteko joera dute.

Piscis zeinua duten mutil askok maitasun istorio debekatuen aldeko apustua egiten dute. Gainera, ohean sentimendu guztiak adierazten dituzte, halere, ez dira maitale oso sutsuak, emozioak eta sentimenduak beti pasioaren aurretik kokatzen baitituzte.

Neskak gozoak eta eztiak dira. Edertasun izugarria eta mutilak erakartzeko gaitasun ikaragarria dute. Oheratzeko orduan, mutil adeitsuak nahi dituzte, ulertzen saiatzen diren gizonak alegia.

Nolakoak dira sexua praktikatzerakoan Sagittarius zeinua duten pertsonak?

sagitarioEingo al deu sexu bloga nobedade batekin dator. Datozen egunotan sexua praktikatzeko orduan zodiakoko zeinu bakoitza nolakoa den argituko dizuegu.

Gaurkoan Sagittarius aztertuko dugu. Nolakoak dira Sagittarius zeinua duten pertsonak?

Sexurako bikote bat hautatzeko orduan aukeraz beteta dauden pertsonak dira. Hau da, neskek zein mutilek gaitasun izugarria dute jendea erakartzeko. Gainera, suarekin lotuta dagoen zeinu bat denez, Sagittariusak oso pertsona sentsualak eta sexualak dira.

Mutilek harro itxura izaten dute askotan eta sexua kirol bat bezala ikusten dute. Ez dira konpromisoen aldekoak, bizikidetzari beldurra diote eta ezin dituzte jasan uneoro zelatatzen dabiltzan neskak.

Sagittariusek (neskek eta mutilek) ez dituzte harreman errazak atsegin, seduzitzen saiatzen dira, erakargarriak izaten… Eta maitemintzea lortzen dutenean, den-dena ematen dute bikotea zaintzeagatik. Adeitsuak izan ohi dira eta sexuari garrantzia handia ematen diote.

Neskak ere oso sentsualak dira, baita espontaneoak ere. Gezurra gorrotatzen dute eta oso sutsuak dira. Dena den, ohera eramateko orduan ez dira errez konbentzitzen diren horietakoak eta askatasuna gogoko duten arren, gustuko dute uneoro beraien gainean egotea.

Zakilak izan ditzaken lesioak

Zakila organo malgua eta sendoa denez, oso zaila da lesionatzea. Dena den, askotan sexu harremanak edukitzerakoan gerta daiteke hausturaren bat sortzea.

penes

Zutik dagoela, zakilak jarrera edo mugimendu arraroak izaten dituenean gertatzen dira haustura horiek: hankak oso makurtuta daudenean, adibidez.

Lesioak gehienetan nahiko arinak izaten dira, dena den, gerta daiteke haustura uretrara arte hedatzea.

Sintoma argiena zakila haustean entzuten den zarata da, gainera, mutilak erekzioa galtzen du, min handia sentitzen du eta zakilaren inguruan ubeldurak sortzen dira.

Horregatik, beharrezkoa da sendagilearengana joatea eta ekografia batekin zakilak duen lesio mota ikusiko da. Kasu guztietan beharrezkoa da ebaketa egitea, haustura osatzeko.

Zure bikotearekin gozatzeko aholkuak nahi dituzu? Adi!

parejaMonotoniarekin aspertuta al zaude? Zure bikotea aho zabalik utzi nahi duzu? “Eingo al deu” sexu blogak hainbat aholku emango dizkizu asteburu honetan zure bikotearekin sexuaz topera gozatzeko.

Sedukzioa ezinbesteko tresna da, batez ere, ohikerian sartuta gaudenean. Baina nola lortu sedukzio puntu hori? Arropak garrantzia du honetan. Jantzi erakargarriek fantasia piztu eta probokazioaren bidea zabaltzen dute. Era berean, gorputz biluztuek sexu grina areagotzen dute. Hori dela eta, strip-teasek ohikeriatik alde egiten eta sexuaz gehiago gozatzen lagunduko digute.

Oro har, proposamen ezberdinak hautatzea da inportanteena. Ez dira beti joko berdinak egin behar, horrek pasioa hiltzen baitu. Limurtu nahian ibiltzeak, ihesaldi erromantikoek zein bikoteari barruko arroparik jantzi ez dugula esateak “gogoa” piztu dezakete.

Gainera, nesken kasuan garrantzitsua da lotsa galdu eta noiz edo noiz iniziatiba hartzea (gehienetan mutilei baino gehiago kostatzen zaigu eta). Iradokizunak, pizgarriak edota sexu harremanak edukitzeko gogoa erakustea, hutsik egiten ez duten bitartekoak dira.

Masaje erotikoak eta laztanak, sexuaz gozatzeko sekretuak

cariciasMasaje erotikoek izugarrizko boterea dute bikote erlazioetan. Orokorrean, masajeez hitz egiten dugunean, masaje lasaigarrietan pentsatzen dugu denok, eta estresarekin lotzen dugu, baina masajeek ez dute soilik betebehar hori. Izan ere, ohera joateko garaian sua pizteko baliabide ezin hobea izan daitezke.

Laztanak bikotearen komunikazioan elementu oinarrizkoa dira. Horregatik, inoiz falta behar ez diren zerbait dira. Izan ere, konfiantza indartu, desioa areagotu eta maitasunezko errutinarekin hausten dute. Azken finean, bikote batean intimitate emozionalaren osagai paregabea dira.

Masaje erotikoa oso hunkigarria izaten da bi kideentzat, masajea jasotzen duenarentzat, eta baita masajea egiten duenarentzat ere. Batek gorputzeko toki jakin batzuetan estimulazio zuzena sentitzen du, eta bitartean, masajea ematen duenak, ikusmenaren eta ukimenaren zentzumena estimulatzen ditu, modu horretan, bikotearen ahalmen sentsorialaz jabetuz.

Honek guztiak modu zuzenean eragiten du desio sexualean, bestearen gorputzarekiko ezagutza hobetu egiten da eta bikoteak estimulu jakin batzuei nola erantzuten dion jakiteko ere baliagarria da. Masaje terapeutiko eta erotikoen arteko desberdintasuna bat dela esan dezakegu. Masaje erotikoetan, pertsonak biluzik daude, eta horrek zentzumen guztiak eta gorputza erabat ematea suposatzen du. Masaje terapeutikoetan, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen.

Zergatik ez dira orgasmo itxurak egin behar?

orgasm_bDenok egin dugu behin edo behin orgasmora iristearen itxura, batzuek gehiagotan eta beste batzuek gutxiagotan. Eta normalean, ez dugu guregatik egiten, gure kidearengatik baizik. Denok egiten dugun zerbait da, baina, ez da jarraitu beharreko jarrera bat.

Gure bikotekideak zerbait pertsonala bezala har ez dezan, eta berak nolabaiteko ukatze bat ez sentitzeko egiten dugu normalean orgasmo baten itxura. Agian ez du inolako zerikusirik gure sentimenduekin, baina itxura egitea erabat kaltegarria izan daiteke biontzat, eta bereziki bikote harremanarentzat.

Kontutan izan behar dugu beti plantak egiten baditugu gure bikoteak gauzak modu zuzenean egiten ari dela sentituko duela. Guk horrela ez dela dakigu, eta hori da orgasmoaren plantak egin ez beharraren arrazoia. Gure bikoteak gure erritmoa ondo ezagutu behar dugu, eta klimaxera iristea zerk eragiten dugun ere jakin behar du, hori praktikan jar dezazuen.

Orgasmoen falta dagoenean komunikazioa oinarrizkoa da. Itxura eginez gero, iritsiko da bera konturatuko den garaia eta ez da inolaz ere ondo sentituko, eta gu ere ez gara asetuta sentituko. Beraz, bikotekidearekin hitz egin behar da, eta biok elkarrekin irtenbide bat aurkitzen saiatzea da hoberena. Modu honetan, bion bizitza sexuala egoki elikatu ahal izango duzue eta.

Nola aukeratu gure lehengo sexu jostailua?

VIOBRADORESGaurkoan zuen lehenengo sexu jostailua hautatzeko pare bat aholku emango dizkizuegu. Gazte asko jostailu erotikoak erosteko irrikatan egoten dira, baina, batzuetan ez dute argi izaten beraien bikoteak onartuko duen edo ez.

Hori dela eta, bikotean gozatzeko jostailu bat erosi nahi badugu, garrantzitsua da lehenik eta behin elkarrekin hitz egin eta zein motatako jostailua nahi dugun erabakitzea.

Jostailu gehienak orgasmora iristeko erabiltzen dira, dena den, sarketa praktikatu orduko egiten ditugun laztanetan ere erabil daitezke. Muxuekin zein bestelako estimuluekin partekatuta, jostailuek esperientzia paregabeak izaten lagunduko digute. Izan ere, jostailuak plazerra areagotzeko tresna ezin hobea dira.