Euskal gazteak eta sexua

sexo_playaControl kondoien enpresak egindako azken sexu-ikerketak erakusten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak dira sexu gutxien praktikatzen dutenak.

Gazteen artean egindako inkestaren arabera, Espainiako Estatuan, bataz beste, urtean 84 sexu-saio izaten dituzte; EAEn, aldiz, 70. Balear Irletakoak omen dira sexu-harreman gehien dituztenak (urtean 95 inguru). Nafarren kasuan, EAEko gazteen aurretik kokatzen dira; zerrendako 12. tokian, hain zuzen.

Zer nolako garrantzia dauka sexuak gazteentzat?

Galdera horri erantzuna emanez, euskaldunen % 58k garrantzia handia ematen dio. Espainiako Estatuan % 68koa da batezbestekoa.

Fideltasuna

Fideltasun-mailari dagokionez, % 83k aitortzen du leiala dela; gainerakoek, berriz, kontrakoa diote. Murtziakoak omen dira fidelenak, eta kanariarrak, aldiz, fideltasun gutxien dutenak.

Internet eta sexua

Teknologia berriek bide berriak zabaldu dizkiete gazteei. Hala, galdekatutako euskaldunen % 30aren esanetan, Internet bidez ezagututako norbaitekin oheratu dira azken urtean. Zibersexua praktikatzen, ordea, ez daude oso ohituak. Izan ere, horretan ere, zerrendako azken tokian azaltzen dira.

Fantasiak

Galdekatuen artean “trio2 bat egitea da fantasiarik komunena. Halaber, askok aho bidezko sexua probatzeko kuriositatea dutela erakusten dute datuek.

Antisorgailuak

Kondoia da euskaldunen artean arrakasta gehien duen antisorgailua (10etik 7k erabiltzen dute). Harritzekoa da oraindik ere % 11k “txapapera botatzeko” ohitura duela eta % 5ak ez duela antisorgailurik erabiltzen.

 

 

1 thought on “Euskal gazteak eta sexua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude