Hileko artxiboak: uztaila 2014

Egunean zenbat aldiz pentsatzen dugu sexuan?

SEXOGizonezkoek, egunean, sexuan 7.200 aldiz pentsatzen dutela zioen albiste faltsua zabaldu zen Internet bidez duela urte batzuk. Horrekin lotuta, hainbat zientzialarik ikerketak egin dituzte, benetako maiztasuna zein den argitzeko.

2011n adibidez, Ohioko Unibertsitateko ikertzaile talde batek aztertu eta Journal of Sex Researchek argitaratu zuenez, gizonezkoek egunean 19 aldiz pentsatzen dute sexuan; emakumeek, aldiz, 10 bider.

Guztira, 18 eta 25 urte bitarteko 283 pertsonek parte hartu zuten ikerketan. Horretarako, hiru botoi (sexua, jatekoa eta lo egitea) zituen zenbatzaile bat erabili zuten, eta emaitza garbia izan zen: gizonezkoek gehiagotan pentsatzen duten sexuan emakumezkoen baino, baina baita jatean edota lo egitean ere.

Dena den, adituek diote zaila dela neurketa egitea, batez ere, sexuan zenbatero pentsatzen dugun neurtzen duen aparailu bat aurrean dugula jakinda, kopurua nabarmen alda daitekeelako.

Beste ikerketa bat

Ohiko ikertzaileak ez dira afera honetan interesa jarri duten bakarrak. 2012an Wilhelm Hoffman psikologoak eta Booth School of Businesseko haren lankideek, teléfono mugikorretarako aplikazio bat erabilita aztertu zuten zenbatero pentsatzen duten mutilek sexuan. Aplikazio honek, eguneko edozein unetan, burutik pasatutako azken pentsamenduei buruz galdetzen zien erabiltzaileei. Kasu honetan, lo egitea, lagunekin ateratzea, aisialdia edota kafe bat hartzea pentsamendu askoz ohikoagoak direla ondorioztatu zuten ikertzaileek. Izan ere, sexua egun amaierarako gordetzen zuten gogoeta baino ez zen, eta hala ere, parte hartzaile askoren artean, gauetan normalagoa zen lo egitean pentsatzea.

Hortaz, zein ikerketa hartu beharko genuke kontutan? Egia esan, oso zaila da ikerketa hau egitea, kontu batean ala bestean pentsatzera baldintzatuta gauden bitartean. Horrenbestez, ezinezkoa da sexuan gehien pentsatzen dutenak nortzuk diren ezagutzea.

Sexua ona da futbolarientzat

FUTBOLjpgMunduko Futbol Txapelketa hasi aurretik, sexuak kirolariengan eragina izan dezakeen ala ez aztertu genuen, eta aste batzuk geroago, erantzuna inoiz baino argiago dugula esan dezakegu.

“Mundialak” argi utzi du sexua ona dela futbol-jokalarientzat. Izan ere, final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeek baimenduta zeukaten, txapelketak irauten duen bitartean, sexu-harremanak edukitzea. Aitzitik, sexua debekatuta zuten talde denak, kalean daude dagoeneko.

Horrekin lotura, norgehiagoka jokatu baino bi ordu lehenago sexua izateak ez duela inolako eraginik erakusten duten hainbat ikerketa daude.

Sexua debekatu zuten selekzioak

Bosniako, Txileko eta Mexikoko entrenatzaileek adibidez, ez zieten jokalariei sexua praktikatzeko baimenik eman. Alemaniak eta Holandak, aldiz, aisialdirako denbora eskaini diete futbolariei, neska-lagunekin zein emazteekin egoteko aukera emanez. Brasileko jokalariek ere sexu harremanak izan ditzakete jai egunetan.