Hileko artxiboak: apirila 2011

Sexua zutik, beste aukera bat

carr220Zutik gauden bitartean sexu harremanak izatea oso kitzikagarria izan daiteke. Baina zein jarrera aukeratu sexuaz %100ean gozatzeko?

Eskorgaren jarrera: “Karretila” izenarekin ezagunagoa den jarrera hau nahiko ohikoa da. Neskak ohe gainean jarri behar ditu besoak, sostengu gisa. Bitartean mutilak hanketatik eutsi behar dio eta zutik dagoela zakila sartzen dio.

Argi dago jarrera honetan mutilak agintzen duela. Berak eraman behar ditu erritmoa eta mugimenduak.

Otsoaren bat egitea: Ausartak diren bikoteak asko gozatuko dute jarrera honekin. Mutila neskaren atzean jarri behar da zutik. Neska eskuekin bere oinak ukitzen saiatuko da, hau da, aurrerantz makurtuko da, mutilak sarketa praktikatzen dion bitartean.

Bat egite esekia: Jarrera hau ez da egokia ahulak diren mutilentzat. Indarra eta kontzentrazioa beharrezkoak dira jarrera hau behar bezala praktikatzeko. Mutilak, zutik dagoela, neska altzoan hartuko du. Nahiko jarrera konplexua da.

“Mutil batek isurketa duenean orgasmora iritsi dela esan nahi du?”

orgasmoIrakurlearen zalantza:

“Mutil batek isurketa duenean orgasmora iritsi dela esan nahi du? Hau da, posible da isurtzea orgasmorik izan gabe?”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo,

Lehenik eta behin azaltzea, orgasmoa eta isurketa bi prozesu ezberdin direla. Honekin esan nahi dut, nahiz eta askotan elkarrekin joan, ez direla prozesu bakarra eta batek ez duela bestera eramaten. Horrela, gerta daiteke mutil batek orgasmoa edukitzea eta ondoren ez isurtzea, eta alderantziz isurketa izatea orgasmoa izan gabe.

Orgasmoa- eszitazio fasea bere puntu gorenera iristen denean ematen den prozesua da. Hau da, desio sexuala erantzun sexualaren lehenengo fasea izango litzateke, hau aurrera eraman ondoren, eszitazioa fasea dator. Fase honetan, estimulazioarekin aurrera eginez gorputzaren eszitazioa areagotzen doa, gorputzaren eszitazioa puntu goreneraino iritsi arte, gorputzean arnasa azkarrago dihoala somatu daiteke, eta zonalde pelbikoan kontrakzioak baita ere. Hori bai, eszitazioa eta orgasmoak sortzen dituen sentsazioak fisikoak izanik norberak sentitzen duena oso ezberdina da, pertsona batek orgasmo guztiak ez dituelako berdin bizitzen , eta pertsona batetik bestera ere sentsazioak aldatzen direlako.

Ondoren, eszitazioa fase gorenera iristen denean orgasmoa sentitzen da. Mutilen kasuan gehienetan isurketa dator, baina arestian aipatu dudanarekin erlazionatuta ( bi prozesu ezberdin izan da) gerta daiteke orgasmo ondoren ez isurtzea, eta isurketa izatea orgasmoa sentitu gabe.”

Potoloentzako sexu proposamenak

sexo-gordosGehiegizko pisua duten pertsonek askotan trabak izaten dituzte sexuaz behar bezala gozatzeko. Dena den, badira hainbat jarrera potolo daudenentzat oso aproposak direnak. Hona hemen proposamen batzuk:

Burkoa erabili: Kilo batzuk soberan duten pertsona askok burkoa erabiltzen dute sexu-harremanetan. Emakumearen aldaka azpian burkoa jarrita, sarketa angelua hobetzen da.

Misiolariaren jarrera: Gizona emakumearen gainean etzanda egotea jarrera erosoa izan ohi da, bietako bat lodi egon arren.

Fetu-jarrera: Neskak belaunak makurtu behar ditu, aldaken azpian burkoa jarrita. Hanka bat mutilaren sorbaldaren gainean jartzeko gai bada, sexu jarrera hau are gozagarriagoa izango da.

Emakumea gainean: Kasu honetan zakila nibelatzea da helburua. Horretarako, azpian burkoa jarri behar du mutilak. Gorantz begira etzan behar da, emakumea gainean jarrita dagoen bitartean. Jarrera honetan beharrezkoa da klitoria estimulatzea.

Txakurtxoa: Gehiegizko pisua duten neskentzako da egokia. Jarrera honekin bagina guztiz zabaltzen da eta horrek sarketa erraztem du.

Lady Gaga eta Coldplay gustuko duten gazteek ez dute lehenengo zitan sexurik izaten

musicaparatirarBadirudi musikak eta sexuak uste baino lotura estuagoa dutela. Tastebuds.fm-k ikerketa bat egin berri du lehenengo zitan sexua duten pertsonek zein musika entzuten duten jakiteko eta emaitza benetan bitxiak jaso ditu.

Lehenengo zitan ezezagun batekin sexu-harremanak izateko aukerei buruz galdetu ostean, erantzunak galdekatuen musika gustuekin parekatu zituen Tastebuds.fm-k eta hauxe izan zen ateratako ondorioa:

Lehenengo zitan sexua izaten ez duten pertsonen artean, Coldplay, Adele, Lady Gaga, Katy Perry eta Kings of Leon dira talde edo bakarlari gustukoenak. Sexu-harremanetan irekiagoak diren gazteek, berriz, Metallica, Linkin Park, Kanye West eta Gorillaz bezalako taldeak atsegin dituzte.

Ados al zaude ikerketa honen emaitzarekin? Zu nolakoa zara? Zuen iruzkinak nahi ditugu!

“Ez dut inoiz sexu harremanik eduki eta ez dut gogorik sexurik izateko”

el-arte-del-sexoIrakurlearen zalantza:

“20 urte ditut eta ez dut inoiz sexu harremanik izan. Egia esan ez dut gogorik. Gustuko dut mutilekin hitz egitea edo kafe bat hartzea, baina, ez nau batere erakartzen mutil batekin oheratzeak. Zergatik izan daiteke? Nahiz eta mutil hori gustuko izan ez daukat berarekin ezer egiteko gogorik, sexuarekin lotutako ezer esan nahi dut. Zergatik konformatzen naiz hain gutxirekin?”

Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo,

Lehenengo aipatuko dut, askotan esan ohi dudana, ezer ez egiteko gogoa aipatzen duzunean, hau da sexuarekin zerikusia duen ezer egiteko gogoa ez duzula esaten duzunean, zertaz ari zara? Sexu harreman genitalez soilik, kontaktuaz ere ari zara ( muxuak, laztanak, begiradak,…) hau da kontaktu grina, bere alboan egoteko gogoa, … Askotan, gogoaren fokua genitaletan jartzen dugu eta horrek beste guztia ikusteko zailtasunak sortzen ditu.

Beste gauza bat aipatzen duzuna da zure ustez gutxirekin konformatzen zarela. Nik esango nuke hemen beste norbaitekin konparatzen ari zarela eta honek ez du batere laguntzen, gutxi edo asko bezalako komentarioak konparatuz sortzen dira. Hemen garrantzitsua da, zuk aipatzen duzun “gogo eza” hau nola bizitzen ari zaren. Hau da, berdin du beste batentzat gutxi edo asko den, inportantea da norberak, guk geuk nola bizitzen ari garen sentitzen duguna.

Norberak duelako giltzarria, ikusteko sentitzen duen horrekin zer egin nahi duen, utzi dagoen bezala, berarentzat arazorik ez dagoelako edo eta konforme edo gustatzen ez bazaio, onartu, behatu beregan sortzen dituen ondorioak , eta honen arabera landu.
Hau da, zuk sentitu behar duzu niri aipatzen didazuna nola daramazun, eta horren arabera jokatu.

Zergatik gertatzen zaizun esaten didazu? Eta nik hori ez dakit. Lehenengo, agian zuk gaizki bizitzen ez duzulako, beraz kasu honetan zertarako bilatu zergatiak.Ez ditugu arazoak bilatu behar ez dauden tokian.Harreman sexualak, gogoa sexuala , bestearekiko gogoa, oso pertsonala da, eta bakoitzak bere ezaugarri eta intentsitatearekin bizitzen ditu.

Bestetik, egoera hau aldatu nahi duzun zerbait bada, lasai bizitzen ez duzun zerbait bada , puntu ezberdinak behatu ditzakezu:

Inguruko presioa- behatu zure inguruan harreman eta gogo sexualaren inguruko ideiak, zure bizipenetatik besteek egiten dizkizuten balorazioak… agian zuk egoera ondo bizi duzu eta ingurukoen komentarioak zerbait duzula pentsatzera eraman zaitu.

Kontuz!!!!!!!! besteen epaiketa eta komentarioak ezin gaituzte gure bizipenak epaitzera eraman

-Sexualitatearekiko zuk izan dituzun bizipenak, iritziak,…nola bizi izan duzu zure sexualitatea ( gogoak, desioak, beldurrak, lotsak…) nolakoak izan diren, eta nolakoak diren.

Honek guztiak, agian lagundu ahal dizu zure bizipenak kokatzen, eta zuretzat baliagarria den eredu bat sortzen.

Bueno espero dut erantzuna lagungarria suertatzea, bestela badakizu lasai idatzi,.

Ondo izan”

Deskubritu non dagoen mutilen G puntua

Mutilen G puntua prostatan aurkitzen da eta intxaur baten tamaina dauka. Organo honek nerbio-bukaera asko ditu eta ondo estimulatuz gero erekzioa eragin dezake.

sexoNola estimulatu G puntua?

Uzkian atzamarra sartuta uki dezakegu. Horretarako atzamarrean lubrifikatutako kondoi bat jarriko dugu eta lauzpabost zentimetroko sakoneran zentimetro bateko koskor bat aurkituko dugu; hori da prostata.

Laztanekin erekzioa lortzen bada kitzikatuta dagoela esan nahi du?

Bai eta ez. Erotismorik edo kitzikapenik gabe ere lor daiteke erekzioa. Erekzioa ekintza-erreflexua dela esan genezake. Hori dela eta, bikotea momentu goxo batean dagoenean G puntua estimulatzeak erekzioa areagotzea ekar dezake.

Zer da kitzikagarriagoa: orgasmo bat edo G puntuaren estimulazioa?

Bi egoerak dira kitzikagarriak, baina, ezberdinak ere badira: Gizonezkoen G puntuaren estimulazioak ez du sekula orgasmoa ekarriko, dena den, plazer handia lortu daiteke hau ukituta. Egia da mutilak isurketa izan dezakeela G puntua ukituta, baina, horrek ez du orgasmora iritsi denik esan nahi.