Etiketaren artxiboa: musuak

Lehen musuaren indarra

besoMusu baten bidez, uste duguna baino askoz gehiago adierazten dugu. Musua gure harreman sexualen isla izan daiteke, eta, elkarren arteko lehen musuaren bidez, bi pertsona bateragarriak diren jakin daiteke.

Hainbat ikerketaren arabera, musuen esanahia ezberdina da emakumeentzat eta gizonentzat. Antza, neskek musuak behar eta nahi izaten dituzte sexua izan aurretik, izaten ari direla eta baita ondoren ere. Mutilek, berriz, musu bat bera ere eman gabe bukatu dezakete harreman sexuala.

Baina ez da hori ezberdintasun bakarra: musua emateko era ere ez da berdina. Gizonezkoek joera handiagoa dute musuak ahoa irekiz eta mingaina erabiliz ematera. Musuek gizonezkoengan oxitozina, lotura emozionalak ahalbidetzen dituen hormona, asko sortzen dituelako da hori.

Aditu askoren arabera, gainera, emakumeek datu base biokimiko bat prozesatzen dute, inkontzienteki, lehen musu bakoitzarekin, bere seme-alaben aita egokia aurkitzeko.

Musuen unibertsoa

Badakigu musuak plazera lortzeko baliabide apartak direla. Aitzitik, askok ezagutuko ez dituzten onurak ere eragiten dituzte. Ba al zenekiten, esaterako, kaloriak galtzen direla musu ematean? Horrez gain, zirkulazioa hobetu eta kolesterola gutxitzeko ere gomendagarriak dira.

Musuak

Musuak

Abantaila fisikoez gain, eragin lasaigarria omen dute, morfina dosi txiki batek sortzen duenaren antzerakoa. Era berean, gaur egun bizi dugun gehiegizko estresari aurre egiten laguntzen digute, erlaxagarriak baitira.

Jarraian, musu mota desberdinak aztertuko ditugu:

Musu lehorrak: ezpainak soilik erabilita emandakoak.
Musu xurgatzaileak: bietako batek bestearen beheko ezpainak ahora eraman ostean, mugimendu xurgatzailea hasten da martxan.
Musu frantsesa: ezagunena eta gehien bilatzen dena da. Mingainari dagokio kasu honetan lan egitea. Izan ere, bikotekidearen ahoaren barruan mingainari eraginda emandakoa da musu frantsesa. Zein duzue gustukoen?

Musuaren inguruko sekretuak

Musu laburra, goxoa, sakona, pasioz beterikoa… zein atsegin zaizu gehien? Arte horren inguruko analisia egingo dugu gure sexu-blogean.

Musuak

Musuak

Edozein harreman sexual musu batekin hasi ohi da. Plazer-iturria izateaz gain, joko sakonagoetara igarotzeko bidea da. Mota askotakoak izan daitezke musuak, baita horiek emateko teknikak ere. Sentsuala eta sutsua emateko, garrantzitsua da ahoa ondo ireki eta bikotearen mingainarekin jolas egitea, mugimentu borobilduak erabiliz.

Era berean, kontuan hartu ahoan baditugula sentikorragoak diren atalak. Jolastu ezpainekin eta egin koska txikiak! Ez izan beldurrik! Emaitza atseginagoa izango da bientzat.

Badira, halaber, musu ematerakoan kontuan beharreko hainbat aholku. Komenigarria izan ohi da ahoa garbituta izatea, usain txarrak ez duelako gehiegi laguntzen bikoteari plazerra eragiterakoan.

Azkenik, adi ibili beharra dago musukatzean jartzen diogun grinarekin, ez baita ona irrika edo presa gehiegi izatea. Hortaz, gomendagarria da goxotasun ukituak erakustea noiznahi.

Osasungarria al da musu ematea?

besosZientziaren arabera, musu ematea guztiz osasungarria da. Aurpegian ditugun 30 muskulu trebatzen ditugu eta maiz musu emanda autoestimua eta zirkulazioa hobetzen dira.

AEBetan egindako hainbat ikerketek erakusten dutenez, musu emateko ohitura duten pertsonak urte gehiago bizi dira eta gaitz gutxiago izaten dituzte. Izan ere, eraginkortasun analgesikoa duten hormona jariakinak mobilizatzeko gai dira musuak, baita organismoaren defentsak indartzeko ere.

“Morreo” izenez ezagutzen ditugun musuek bihotz-taupadak areagotzen dituzte eta odol-tentsioa igotzeko gaitasuna dute.

Mingainarekin musukatzeko teknikak

MUSUInork ezin du zalantzan jarri muxu ematea kitzikagarria denik eta gainera desioa pizteko praktika aproposa ere bada.

Musuei esker sekulako kimika sor daiteke maitaleen artean eta badira musu emanda orgasmora iristeko gai diren pertsonak ere.

Musukatzea artea da eta horretarako teknika izan behar da. Baina nola lortu mingainarekin musu onak ematea?

Hemen dituzu hainbat aholku:

-Musu apasionatuak mihiarekin eman behar dira eta horretarako garrantzitsua da maitalearen ezpainak mingainaren ertzekin laztantzea. Behin ahoa irekita, mihiarekin jolastu beharra dago korapilo bat egin arte.

-Komeni da maitalearen mingainaren behealdea zeharkatzea mihi-haria ukitu arte.

-Mihiaren eta ezpainen mugimendua koordinatu behar da, ezpainetan hozkadatxoak eginez, besteak beste.

-Kamasutraren arabera, nesken goiko ezpaina gorputzeko tokirik sentikorrenetakoa da, bertan nerbio ugari baitaude. Gainera, goiko ezpainaren estimulazioak sexu desioa areagotzen du.

-Musua bestelako laztanekin tartekatu behar da.

-Bikote askorentzat gozagarria izaten da mingaina sartu eta atera ibiltzea. Honek “penetrazio” edo sarketa itxura har dezakeelako eta horrek bero-bero jartzen dituelako asko eta asko.

Mingainarekin musu emateko aukerak asko dira, baina, zalantzarik gabe garrantzitsuena gogoa eta pasioa erakustea da.

Musuen garrantzia ukaezina da

Musuak gauza ga20070121235948-besorrantzitsua direla ukaezina da, izan ere, bizidunen %90ak ematen diogu musu elkarri: txoriek mokoa gurutzatzen dute, elefanteek tronpa hurbiltzen dute, gizakiok ezpainak elkartzen ditugu eta mingaina korapilatzen dugu. Meetic.com webguneak duela gutxi egindako inkesta baten arabera, musu ematerako garaian pertsona batek trebetasunik ez badu ukatu egingo dutela uste du espainiarren %25ak, eta horrek bikotearen haustura ekar dezake.

Eta egia esan ez dira horretarako arrazoiak falta. Izan ere, ikerketa batzuen arabera, musuaren bitartean hormona asko askatzen ditugu, eta horren konposizioaren arabera, hautagai baten potentziala ebaluatu dezakegu. Gizonezkoentzat, musu ematea estresaren aurkako irtenbidea da, eta egiten dugun bitartean, garuna kokainaren eraginpean bezala dago.