Hileko artxiboak: abuztua 2015

Zakil polit baten ezaugarriak

PENIIISSJournal of Sexual Medicine aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, sexuan kalitateak kantitateak baino gehiago balio du. Hori horrela, gizonezkoek ez dute tamainarekin kezkatu beharrik, aipatu ikerketak baitio emakumeek ez diotela horri garrantzirik ematen.

Datu horiek lortzeko, emakumeek zakiletatik zer baloratzen duten aztertu dute: lodiera, glandearen forma, eskrotoa, luzera, azalaren itxura, pubiseko ileak…

Baina nolako zakilak dituzte gustuko? Zakila bere osotasunean hartzen omen dute neskek kontuan, eta horren arabera “zakil politak” eta “zakil itsusiak” definitzen dituzte. Halaber, atsegin dute ingurua depilatuta eta hidratatuta izatea. Hirugarren ezaugarria lodiera litzateke. Ikerketa gehienak zakilen luzeran oinarritzen dira. Alabaina, dirudienez, emakumeei arreta jotzen diena lodiera da. Luzera, berriz, seigarren ezaugarri garrantzitsuena omen da.

Bukatzeko, uretraren hasierak eta zakilaren posizioak hartzen duten itxuraz galdetuta, ez dute lehentasunik erakutsi.

Euskal gazteak eta sexua

sexo_playaControl kondoien enpresak egindako azken sexu-ikerketak erakusten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak dira sexu gutxien praktikatzen dutenak.

Gazteen artean egindako inkestaren arabera, Espainiako Estatuan, bataz beste, urtean 84 sexu-saio izaten dituzte; EAEn, aldiz, 70. Balear Irletakoak omen dira sexu-harreman gehien dituztenak (urtean 95 inguru). Nafarren kasuan, EAEko gazteen aurretik kokatzen dira; zerrendako 12. tokian, hain zuzen.

Zer nolako garrantzia dauka sexuak gazteentzat?

Galdera horri erantzuna emanez, euskaldunen % 58k garrantzia handia ematen dio. Espainiako Estatuan % 68koa da batezbestekoa.

Fideltasuna

Fideltasun-mailari dagokionez, % 83k aitortzen du leiala dela; gainerakoek, berriz, kontrakoa diote. Murtziakoak omen dira fidelenak, eta kanariarrak, aldiz, fideltasun gutxien dutenak.

Internet eta sexua

Teknologia berriek bide berriak zabaldu dizkiete gazteei. Hala, galdekatutako euskaldunen % 30aren esanetan, Internet bidez ezagututako norbaitekin oheratu dira azken urtean. Zibersexua praktikatzen, ordea, ez daude oso ohituak. Izan ere, horretan ere, zerrendako azken tokian azaltzen dira.

Fantasiak

Galdekatuen artean “trio2 bat egitea da fantasiarik komunena. Halaber, askok aho bidezko sexua probatzeko kuriositatea dutela erakusten dute datuek.

Antisorgailuak

Kondoia da euskaldunen artean arrakasta gehien duen antisorgailua (10etik 7k erabiltzen dute). Harritzekoa da oraindik ere % 11k “txapapera botatzeko” ohitura duela eta % 5ak ez duela antisorgailurik erabiltzen.

 

 

Kondoiei buruzko zenbait datu interesgarri

condones1. Gizonezkoen % 5ak soilik erabiltzen dute kondoia. Datu honek herrialde garatuak zein azpigaratuak hartzen ditu kontuan.

2. Lau motako kondoiak daude:

Gehienak latexkoak dira, baina poliuretanozkoak ere badaude; pertsona alergikoei zuzenduta daude horiek.

Halaber, arkumeen larruarekin egindakoak daude, baita emakumeentzako kondoiak ere.

3. Ez dute aldaketarik izan

1920an asmatu zituztenetik, ez dute aparteko aldaketarik edo berrikuntzarik izan.

4. Kondoiaren erabilerak ez du sexu-kalitatean eraginik

Inkestek, behintzat, horixe diote.

5. % 98ko eraginkortasuna dute

Eraginkortasun handienetakoa duen antisorgailua da. Gainera, sexu bidezko gaixotasunetatik babesten gaitu.

6. Emakumezkoak dira kondoiak erosten dituztenen erdiak

Kondoi erosleen artean ia erdia emakumezkoak dira.

7. Institutuko ikasleen herenak soilik daki nola erabili

8. Bill Gatesek kondoi “hobeak” ekoitzi nahi ditu

Bill and Melinda Gates Foundation elkarteak 100.000 dolar eskaini ditu kondoi berrien ikerketarako. Etorkizuneko kondoien artean egon litezke zakilaren tamainara eta formara egokitzen direnak.