Kategoriaren artxiboa: Bitxikeriak

Orgasmorik onenak, 36 urterekin

Espainiako Estatuko emakumeek gogobeteko sexu harremanak dituzte munduko gainerako herrialdeekin alderatuta. Izan ere, hainbat adituk zoriontasunari buruz egindako txosten batek erakusten duenez, sexua praktikatzen duten bi alditik behin orgasmora iristen dira; beste herrialde askotan, berriz, hiru alditik behin soilik lortzen dute klimaxera heltzea.

Gizonezkoei dagokienez, 50 urterekin sexu harrean hobeak dituzte 30ekin baino. Hain zuzen ere, adituen arabera, gezurra da urteek aurrera egin ahala sexu-harreman gutxiago edukitzen direla.

Horrekin lotuta, Texaseko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu du 36 urterekin izaten direla harreman gogobetegarrienak. Oraindik zahar sentitzetik urruti gaude adin horrekin, baina, aldi berean, lotsa galduta dugu. Hori horrela, sexuaz gozatzeko aukera zabalagoa dugu.

Nolako sexua izango duzu, zodiakoko zeinuaren arabera?

indiceHoroskopoan adituak direnek, 2017an zodiakoko zeinu bakoitzak izango dituen sexu harremanen nondik norakoak argitu dituzte, eta hauxe da emaitza:

ARIES

Sexu kontuetan Garai onak datozkie Aries direnei, fantasia erotikoak betetzen urtea izango delako. Lotsa alde batera utzi eta, sedukzioaren bideari ekingo diote.

TAURUS

Inoiz baino prestuago egongo da esperientzia berriri aurre egiteko, bai emozionalki, bai sexualki. Harreman batean daudenek monotoniatik alde egiteko trikimailuak bilatu beharko dituzte.

GEMINI

Sexy sentituko dira Gemini direnak, eta argi jakingo dute zer den haien bikoteak nahi duena. Plazera eta erotismoa jaun eta jabe egongo dira harremanean.

CANCER

Modu irekikoagoan biziko dute sexualitatea, bikotearekin hitz gehiago eginda. Sexuak lehentasuna hartuko du Cancer direnen bizitzan.

LEO

Ausardia eta askatasuna indartuko dute, nahi dutena adieraziz eta egoera berrien aurrean aurrea hartuz.

VIRGO

Maitasunean zein sexuan zorrotzagoak izango dira. Haien bikoteak erritmo bera jarraitzen ez badu, litekeena da urruntzeko joera hartzea.

LIBRA

Samurtasuna eta konplizitatea izango ditu ardatz urte berrian. Libra direnek bikotearen fideltasuna eta babesa bilatuko dute.

SCORPIUS

Uda garaian, batik bat, alde batera utzi beharko dituzte finantza-kontuak, bestela horrek eragina izango du sexu harremanetan.

SAGITARIUS

Urtarriletik aurrera sexu-energia ikaragarria izango da. Ordura arte, aitzitik, Garai ez hain onak biziko dituzte.

CAPRICORNUS

Maitasuna eta sexua barrenak askatzeko modu ezin hobea izango dira.

AQUARIUS

Ausart eta liluragarri sentituko dira.

PISCIS

Desinhibituta egongo dira, sexua % 100ean bizitzeko gogoz.

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

imagesSexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea garrantzitsua izan daiteke.

Baina, zer esan ahal diogu harremana indartzeko?

Sentitzen duguna adieraztea da gakoa. Alegia, une horretan praktikatzen ari garena atsegin dugula esatea, ipurdia nola heltzen digun gustatzen zaigula gogoraraztea edota haren mingaina gure azalean sentitu nahi dugula erakustea, adibidez.

Hitz sentsualak erabiltzeak mesede egiten dio sexu-harremanari, are gehiago, kitzikagarria izan daiteke.

Halaber, lagungarria da bikoteari zer egingo diogun hitzez azaltzea: “Musu hau bukatutakoan, genitalak laztanduko dizkizut”. Mota horretako esaldiek harremana indartzeko ez ezik, bikotekideen artean “sua pizteko” ere balio dute.

 

Sexu gaitzak antzematean kolorez aldatzen diren kondoiak

condonesSexu-harremanetarako neurri eraginkorrenetakoa da kondoia; batik bat, sexu bidezko gaixotasunak saihesteko. Alabaina, gazteen artean gaitz horiek zabaldu direla ikusita, gazte talde batek kolorez aldatzen diren kondoiak asmatu dituzte, gaixotasun benereoak antzemateko.

Hain zuzen ere, Londreseko Isaac Newton akademian ikasten duten hiru gazte estatubatuarrek egin dute asmakuntza, eta Teen Tech Awards saria jaso dute horregatik. Baina nola da posible kondoi batek sexu bidezko gaitz bat duzun ohartaraztea?

Ideia sinplea bezain eraginkorra da. Kondoiak molekulaz osatuta daude, eta horiek gai dira gaitzak hautemateko, baita horietako bakoitza kolore jakin batekin erakusteko ere. Hala, berde, hori, urdin edo more jarri daiteke, erabiltzen duenak duen gaixotasunaren arabera.

Dena den, oraindik finantziazio zain dago asmakuntza.

Sexu robotek ahozko sexua eskainiko dute Londreseko kafetegi batean

The Mirron egunkariak zabaldu duen informazioaren arabera, Londreseko biztanleek felazio batekin lagundutako kafea hartu ahal izango dute aurki. Izan ere, Bradley Chavet enpresariak Fellatio Cafe kafetegia zabaltzeko asmoa du Erresuma Batuko hiriburuan, urte bukaerarako. Horretarako, gizaki baten itxurako robotak erabiliko dituzte.

Björk_AIFOL_MoMAEz da mota horretako zerbitzuak eskaintzen dituen lehendabiziko lekua. Ginebran (Suitza), adibidez, horixe bera egiten zuten, baina benetako pertsonekin.

15 minutuko saio baten eta kafe baten truke 60 libra ordaindu beharko dute bezeroek Fellatio Café kafetegian. Gainera kruasanak, gailetak edo madalenak eskatzeko aukera izango dute.

Charveten arabera, “sexu-robotek plazera ematea dute helburu, eta teknikak hobetzeko gaitasuna edukiko dute, bezero bakoitzari egokitzeko gai direlako, haien beharrak ase eta betetze aldera”.

Guztira, zortzi robot egongo dira; horietako bi polizia jantziekin, beste bi erizain jantzita, bi ikasle itxurarekin eta gainerakoak idazkari tankera hartuta.

Unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien?

índiceIkasleen ezagutzak gehitzeko ez ezik, ligatzeko aukera ere ematen du unibertsitateak kasu askotan. Jende berria ezagutzen dute gazteek, eta, zalantzarik gabe, harremanak garatzeko toki ezin hobea da.

Baina unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien? Meetic aplikazio ezagunak egindako ikerketak erakusten du mutilen eta nesken kasuan fakultate arrakastatsuena ez dela berbera.

Hala, emakumeek Zuzenbide ikasketetan ligatzen dute gehien, eta ondotik jarraitzen diete Irakasle-ikasketek. Hirugarren tokian Medikuntza dago, eta laugarren eta bosgarren lekuetan kokatu dira, hurrenez hurren, Arkitektura eta Erizaintza.

Mutiletan, berriz, Enpresa Zientziak edo Ekonomikak aukeratzen dituztenek errazago ligatzen omen dute. Ingeniariek jarraitzen diete aipatu bi karrerei, eta zerrendan ondoren datozen ikasketak errepikatu egiten dira: Medikuntza, Arkitektura eta Irakasle-ikasketak.

Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

índiceSexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.

Aho bidezko sexurako zenbait proposamen

wikiAskotan hitz egiten da koitoa praktikatzeko jarrera egokienei buruz, baina gutxitan entzuten dira aho bidezko sexurako aholkuak.

Horregatik, hainbat proposamen ditugu:

-Jantzita eta eserita

Jarrera “beroenetakoa” dela diote adituek. Bikotea jantzita dagoela ahozko sexua praktikatzean oinarritzen da; adibidez, emakumearen gona azpian muturra sartuta, edota gionari brageta zabalduta.

Belaunikatu eta lanean hastea besterik ez da. Oso kitzikagarria izan daiteke, bai egiten duenarentzat eta baita jasotzen duenarentzat ere.

-69, baina alde batera

Ohiko 69 jarrerari itxura berria emateak ere badu bere xarma. Albo batera etzanda errazagoa omen da genitalak miazkatzea.

-Zutik

Gizona zutik dagoen bitartean, emakumea belauniko jarri eta aho bidezko sexua egitea. Eskuekin gorputzeko beste atalak ukitzeak ere lagun dezake esperientzia gozotzen.

Amets erotiko ohikoenak eta horien esanahia

woman-506120_960_7201.Bikote ohiarekin sexua izatea

Bikote ohiarekin amesten badugu, konpondu gabeko arazoak ditugula esan nahi du. Baliteke pertsona horrekin geneukan sexua faltan botatzea, edo, kontrara, bikote ohiarekin egin genituen akatsak errepikatu nahi ez izatea. Halaber, bikote berri batek eragiten digun urduritasunaren isla izan daiteke.

2.Pertsonaia ezagun batekin sexua edukitzea

Bikotez aldatzeko ordua dela adierazten du. Arrakastaren eta errekonozimenduaren zantzu da. Dena den, une horretan daukagun bizitza sexualarekin pozik ez egotea ere izan liteke.

3.Ezezagun batekin sexua praktikatzea

Gure sexu-harremanekin gogaituta gaudenean gertatzen da, alegia, errutinak harrapatu gaituenean.

4.Bikoteari adarrak jartzea

Bikotea behar beste kasu egiten ez digula esan nahi du. Halaber, bakarrik geratzeko beldur garenean ere gerta daiteke, edota autoestimua baxu dugunean.

5.Sexu bereko norbaitekin harremanak edukitzea

Heterosexuala izanda sexu bereko norbaitekin amets egiteak ez du homosexual “bihurtu” garenik esan nahi. Maitatua izateko gogoa adierazten du, besterik ez.

6.Nagusiarekin sexua izatea

Kontrola, boterea eta agintea edukitzeko gogoa erakusten du.

7.Lagun baten bikotearekin oheratzea

Pertsona horrek dituen dohainak barneratzeko gogoa adierazten du.

Sexu-harremanak, telefono mugikorrari begira

3759375253_2de9c1992e_bNomofobia izenarekin da ezaguna pertsona askok telefono mugikorrarekiko duten mendetasuna. Arazo larria da aipatutakoa, batez ere, beste eginkizun batzuk burutzeko orduan mugak jartzen dituenean; adibidez, sexu-harremanak izaterakoan.

Haatik,kontu hori hartu dute aztergai Virginiako Unibertsitatean, eta emaitzek erakutsi dute hamar lagunetik batek telefonoa begiratzen duela sexua praktikatzen ari den bitartean; batik bat, gazteek.

Horretarako, 221 ikasleren jokabidea aztertu dute. Horietatik % 10ak onartu du sexua-harremanak dituenean mugikorra kontsultatzeko ohitura duela. Horixe bera gertatzen da lanean gaudenean, baina kasu horretan portzentajea nabarmen hazten da. Izan ere, %70ak begiratzen du telefonoa beharrean, eta %95ak bileraren batean dagoenean.

Zergatik?

Sexua praktikatzerakoan sakelako telefonoa kontsultatzea antsietarekin du zerikusia. Hau da, mugikorra gehiegi erabiltzen dutenengan antsietatea sortzen da une batez telefonoari jaramonik egiten ez badiote.