Etiketaren artxiboa: isurketa

Emakumeen isurketaren gakoak

Askok pentsatzen dute gizonek bakarrik eiakulatzen dutela harreman sexualetan, baina uste okerra da, emakumeek ere izan dezaketelako isurketa. Gai horren inguruko nondik-norakoak argitu dizkigu Luziak Gazteako ‘Akabo bakea‘ saioan, eta ‘Ingo al deu’ sexu blogean laburpena egingo dugu.

Ingelesez, ‘squirt’ hitza erabiltzen da eiakulazioaz hitz egiteko, eta geroz eta gehiago hedatzen ari da termino hori. Eiakulazioa emakumeen glandula batek sortzen duen likidoa isurtzean gertatzen da, eta oso lotuta dago orgasmoarekin, nahiz eta gerta litekeen biak batera ez sentitzea.

Isurketa bideratzen duten teknikari dagokionez, honako urrats hauek dira gomendagarrienak: lehenik eta behin, behatzetan lubrikantea jarri eta klitoria kanpotik ukitzen has gaitezke, gogortu arte. Ondoren, behatza baginan sartu ostean, aurrera eta atzera mugituz G puntua aurkitzen ahaleginduko gara, pixa egiteko gogoaren antzeko sentsazioa lortuz.

Azkenik, entzule batek pornoaren erabilerari buruz gure blogean utzitako zalantza argitzen
saiatu da Luzia. Entzun emandako aholkuak, eta isurketaren inguruan azaldutako guztia.

Emakumeen isurketa

Emakumeen isurketa

Emakumezkoen orgasmoaren oztopoak

mujer-placer-300x168Emakumeari orgasmora iristea eragozten dioten arrazoi ugari existitzen dira, eta horien inguruan arituko gara gaurkoan, Gazteako sexu-blogean.

Kasu gehienetan, emakumeek orgasmora iristeko duten oztopo nagusia kognitiboa izaten da; hau da, sexu-harremanetan arreta jarri beharrean, beste gauza batzuetan pentsatzen jartzen direla.

Orgasmoa izateko zorian pentsamendu batek euren burua gurutzatzen duenean, eta, batez ere, negatiboa denean, plazera sentitzeko aukerak izugarri murrizten dira.

Une horretan emakumezkoek izaten dituzten pentsamendu ohikoenak egiteke dituzten gauzak izaten dira; hurrengo egunean egin beharrekoak edota laneko zereginak, adibidez.

Sexu-harremanen iraupena orgasmora iristea oztopatzen duen beste faktore bat da. Batzuetan, emakumezkoa isurtzeko prest dago, baina bikotekideak unea luzatzen du. Horrelakoetan, sakonki arnastea komenigarria da, orgasmoa apur bat eteteko.

Azkenik, sexu-jarrerak ere garrantzia izaten du emakumezkoen isurketari dagokionean. Gizonezkoaren gainean kokatzean, emakumezkoak mugimenduen kontrol handiagoa dauka, eta horri esker, orgasmora iristen den unea bere menpe geratzen da.

Squirting: emakumearen isurketa

sexoSexuaren munduan nahiko arrotza den hitz baten esanahia azaltzera gatoz gaur. Squirting hitza emakumearen isurketa definitzeko erabiltzen da.

Orgasmora iristean emakumeek ere isurketa izaten dute eta squirt out (zorrotadan atera) esaten zaio horri. Gehienetan hezetasun sentsazioa izaten dute neskek orgasmora heltzean eta isurketa gertatzen bada likido nahikoa bota dezakete. Presioan ateratzen den likido hori gardena da eta ez dauka usainik. Emakumearen arabera, aldatu egiten da isurketa modua.

Ezerosoa eta lotsagarria

Emakume askontzat nahiko ezerosoa izan ohi da isurketa. Hori dela eta, sexologoek bikoteen arteko konfiantza indartzea aholkatzen dute mota honetako egoerek eragin negatiborik izan ez ditzaten. Likido isurketak plazerrarekin lotuta egon ohi dira, beraz, beharrezkoa da aurreiritziak ezabatzea eta orgasmoez behar bezala disfrutatzea.

“Mutil batek isurketa duenean orgasmora iritsi dela esan nahi du?”

orgasmoIrakurlearen zalantza:

“Mutil batek isurketa duenean orgasmora iritsi dela esan nahi du? Hau da, posible da isurtzea orgasmorik izan gabe?”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo,

Lehenik eta behin azaltzea, orgasmoa eta isurketa bi prozesu ezberdin direla. Honekin esan nahi dut, nahiz eta askotan elkarrekin joan, ez direla prozesu bakarra eta batek ez duela bestera eramaten. Horrela, gerta daiteke mutil batek orgasmoa edukitzea eta ondoren ez isurtzea, eta alderantziz isurketa izatea orgasmoa izan gabe.

Orgasmoa- eszitazio fasea bere puntu gorenera iristen denean ematen den prozesua da. Hau da, desio sexuala erantzun sexualaren lehenengo fasea izango litzateke, hau aurrera eraman ondoren, eszitazioa fasea dator. Fase honetan, estimulazioarekin aurrera eginez gorputzaren eszitazioa areagotzen doa, gorputzaren eszitazioa puntu goreneraino iritsi arte, gorputzean arnasa azkarrago dihoala somatu daiteke, eta zonalde pelbikoan kontrakzioak baita ere. Hori bai, eszitazioa eta orgasmoak sortzen dituen sentsazioak fisikoak izanik norberak sentitzen duena oso ezberdina da, pertsona batek orgasmo guztiak ez dituelako berdin bizitzen , eta pertsona batetik bestera ere sentsazioak aldatzen direlako.

Ondoren, eszitazioa fase gorenera iristen denean orgasmoa sentitzen da. Mutilen kasuan gehienetan isurketa dator, baina arestian aipatu dudanarekin erlazionatuta ( bi prozesu ezberdin izan da) gerta daiteke orgasmo ondoren ez isurtzea, eta isurketa izatea orgasmoa sentitu gabe.”

“Hiru minututan korritzen naiz”

Aspaldiko partez, Olatz Berastegiri irakurle baten zalantza luzatu diogu eta hona hemen erantzun diona:

hombre_sexo_huevosIrakurlearen zalantza:

“Sexu harremanak ditudanean azkar korritzen naz. 3-4 minutu baino gehiago ez dot agoantaten. Lehen nirekin oheratzen zen neskari ez zitzaion inporta, baina orain, beldur diot beste neska batzuekin harremanak izateari. Ez dakit ulertuko nauten… zer egin dezaket ‘arazo’ hori konpontzeko?”

Hemen Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo,

Lehenengo esango dizut denborarena oso erlatiboa dela, eta azkar edo berandu aipatzen dugunean beti konparatzen gabiltzala. Mutil eta neska bakoitzak bere erritmoa dauka, eta hau gainera aldatu daiteke, bikotea aldatzen dugunean, edo aldagai pertsonalak direla medio (estresa, momentu pertsonala…).

Honetaz gain, harreman baten kalitatea ez da neurtzen sarketa praktikatzerakoan tardatzen dugun denboragatik, hau da harreman batean baita daude bi pertsonen arteko komunikazioa, konplizitatea, sarketa ez diren praktika sexualak…

Beraz, ez jarri hainbesteko indarra, sarketan irauten duzun denboran, beste pertsona batekin zaudenean biok elkarrekin gustora sentitzeko, gozatzeko, sarketan irauten den denbora ez da gauzarik garrantzitsuena.

Badakizu, zure buruaz disfrutatu, bestearekin gozatu, eta ez zentratu hainbeste denboran, ondo pasatzean baizik.

Ondo ondo izan”

Semenik isurtzen ez duen gazteari erantzun dio gure sexologoak

Irakurlearen zalantza:

“20 urte ditut eta duela pare bat urte galdu nuen birjintasuna. Sexu harremanetan oso gustura egoten naiz nire neskarekin eta egia esan ez dut arazorik orgasmora iristeko, dena den, badut beste arazotxo bat. Kontua da orgasmora iristen naizenean ez dudala semenik isurtzen, hau da, isurketarik gabeko orgasmoak izaten ditut.

Momentuz ez dit axola ez dudalako umerik izan nahi, baina, aurrera begira arazo bat izan daitekeela uste dut. Zuei gertatu izan zaizue halakorik? Erantzun mesedez, lasaiago geratzeko bada ere. Eskerrik asko”.

grupo_prisa_-_sexo_en_la_empresa_488495

Olatz Berastegi sexologoaren erantzuna:

“Kaixo,

Nondik etorri daitekeen? Zer gertatzen zaizun jakiteko nik urologoari bisita bat egitea aholkatzen dizut.

Zure kasuan ohikoa ez den gauza bat gertatzen zaizu, orgasmoarekin isurketarik ez edukitzea, ez duzu kezkatu behar baina bai arduratu. Hau da, nondik etorri daitekeen ikusi, jakiteko zure genitalen funtzionamendua egokia den ala ez.

Isurketaren oztopa arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke:

– Batzuetan. prostatatik uretrara doazen konduktuak oztopoak izaten dituzte.

– Beste batzuetan semena uretrara beharrean puxikara bideratzen da, eta semena
pixarekin batera ateratzen da.

Zure kasuan zein izan daitekeen jakiteko, beldurrik gabe urologoarengana jo.
Gure genitalek ere, gure gorputzeko beste atalek bezala, noizbehinka errebisioa pasatzea ere ez dago gaizki.”

“Orgasmoak ditut, baina, ez dut hazirik isurtzen”

Irakurle gazte honek zuen laguntza eske idatzi digu. Kontatu zuen esperientziak eta datorren astean Olatz Berastegi sexologoak emandako erantzuna irakurtzeko aukera izango duzue.

“20 urte ditut eta duela pare bat urte galdu nuen birjintasuna. Sexu harremanetan oso gustura egoten naiz nire neskarekin eta egia esan ez dut arazorik orgasmora iristeko, dena den, badut beste arazotxo bat. Kontua da orgasmora iristen naizenean ez dudala semenik isurtzen, hau da, isurketarik gabeko orgasmoak izaten ditut.

condongrande

Momentuz ez dit axola ez dudalako umerik izan nahi, baina, aurrera begira arazo bat izan daitekeela uste dut. Zuei gertatu izan zaizue halakorik? Erantzun mesedez, lasaiago geratzeko bada ere. Eskerrik asko”