Etiketaren artxiboa: Gaixotasunak

Sexu-erruleta, hedatuz doan jolas arriskutsua

sex-symbols-coupleOrain arte, batik bat, Hego Amerikan praktikatzen zen sexu-erruletaren jolasa, baina azkenaldian Espainiako Estatura iritsi da.

Barruko arroparik gabe, biribilean esertzen da mutil talde bat. Parte-hartzaile guztiek zakila tente dute, eta bitartean neskak haien gainean jartzen dira 30 segundoko “sarketa” praktikatzeko. Txandaka, mutil batetik bestera aldatzen doaz jolasean parte hartzen ari diren neskak. Isurketa gertatzen denean, jolasetik kanpo geratzen da mutil hori.

Helburua da jolas horretan mutil bakarra geratzea, eta berorrek irabaztea.
Oraindik “modatzat” hartzen ez bada ere, geroz eta hedatuago dago sexu-erruleta, eta, arriskuak arrisku, Espainiako Estatuan izan da talderen bat edo beste jolas hori praktikatu izan duena.

Argi dago oso arriskutsua dela, sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko bide izan daitekeelako, eta nahigabeko haurdunaldiak gerta daitezkeelako.

Askotan, kondoirik gabe egiten dute jolasa, are arriskutsuagoa eginez. Nolanahi dela, kondoia erabili arren, gaixotasunak kutsatzeko arriskua ez da salbuesten; batez ere, nesken kasuan. Izan ere, kondoi bera erabilita, mutil batetik bestera aldatzen doaz neskak.

Horretaz jabetuta eta azkenaldian sexu bidezko gaixotasunak areagotu egin direla ikusita, alarma piztu da sexu adituen artean.

Aipatzekoa da halaber, praktika honekin “baginismoa” ere eman daitekeela, eta horrek sexu-harremanak oso mingarri bihurtzen dituela.

Kontuan izanda sexu-erruletan emakumeak ez duela “sarketa” aurretik estimulurik izaten, gerta liteke baginan lesioak eragitea.

Sexu gaitzak antzematean kolorez aldatzen diren kondoiak

condonesSexu-harremanetarako neurri eraginkorrenetakoa da kondoia; batik bat, sexu bidezko gaixotasunak saihesteko. Alabaina, gazteen artean gaitz horiek zabaldu direla ikusita, gazte talde batek kolorez aldatzen diren kondoiak asmatu dituzte, gaixotasun benereoak antzemateko.

Hain zuzen ere, Londreseko Isaac Newton akademian ikasten duten hiru gazte estatubatuarrek egin dute asmakuntza, eta Teen Tech Awards saria jaso dute horregatik. Baina nola da posible kondoi batek sexu bidezko gaitz bat duzun ohartaraztea?

Ideia sinplea bezain eraginkorra da. Kondoiak molekulaz osatuta daude, eta horiek gai dira gaitzak hautemateko, baita horietako bakoitza kolore jakin batekin erakusteko ere. Hala, berde, hori, urdin edo more jarri daiteke, erabiltzen duenak duen gaixotasunaren arabera.

Dena den, oraindik finantziazio zain dago asmakuntza.

Sexua, sendagai naturala

sexuBadira hainbat gaixotasun sexu-harremanen bidez senda edo arindu daitezkeenak. Inork baino hobeto azaldu zuen Luziak zein diren gaitz horiek astearteko “Akabo Bakea” saioan.

Depresioaren aurkako sendagai naturala da sexua. Gainera, zahartzea atzeratzen du, eta inkontinentzia gelditzeko ere balio omen du.

Hori gutxi ez eta, larruazalerako, giharretarako eta bihotza indartsu edukitzeko ere gomendagarria da astean gutxienez birritan sexua praktikatzea.

Aipatu gaitzak sendatzeaz edota arintzeaz gain, zoriontsuago izaten laguntzen digu.

Beraz, ez duzue aitzakiarik! Gozatu eta osatu!

Entzun saio osoa hemen.

Zergatik okertzen da zakila?

curva-peneZakilaren okertzea edo makurtzea (recurvatum penis izenaz ezagutzen da) jaiotzetiko akats bat da, eta zakila tentetzen eta gogortzen hasten den adinetik ikus daiteke, orduan ikusten baita horren kurbadura (beheranzkoa, normalean).

Peyronie gaixotasunak ere eragin dezake okertze hori,  normalean 40 urtetik gorako gizonei erasaten diena. Larrua jotzean zein zakila sartzean mina sor dezake; beraz, horren tratamenduak mina kentzea eta kurbadura handitzea saihestea du helburu. E bitamina eta inflamazioa ekiditeko produktuak gomendatzen dituzte medikuek arazo honi aurre egiteko, eta erradioterapia eta kortikosteroideak ere oso erabilgarriak dira.

Horrez gain, arin jardun behar da, gaixotasun horrek okerrera egiteak ondorio larriagoak sor baititzake.
Adituen aburuz, ebakuntza egitea azken aukera izan beharko litzateke. Soilik sartzeko arazo larriak izanez gero egin beharko litzateke; gaitz hori ez tratatzeak inpotentzia ekar baitezake. Ondorioz, okertze hori nabarituz gero, andrologo batengana joatea da onena.

Orgasmoaren ondorengo sindromea gizonezkoetan

Gizonezkoek batzuetansindrome-post-orgasmico240 sindrome misteriotsu bat bizi behar izaten dute orgasmoaren ondoren. Zientzialari talde batek frogatu duenez, gizonezko batzuk orgasmoaren ondoren gripearen sintomak izaten dituzte: sukarra, ondoez orokorra, azkura begietan eta sudurrean…

Sindrome honek POIS edo orgasmoaren ondorengo sindromea izena du, eta eragileak azaltzen dituzten hainbat azterketa argitaratu dituzte dagoeneko. Batzuek eragile psikologikoa aipatzen dute, baina Utrechteko (Holanda) unibertsitateko irakaslea den Marcen Waldingerrek alergia bat dela dio.

Waldingerrek 2002tik dokumentatutako gaixotasun bat dela dio, baina denbora askoan gaixotasun erabat ezezaguna izan da. Arrazoiak nabarmenak dira: jasaten zuten gizonak nahasiak sentitzen ziren eta ez ziren medikuarengana joaten. Eta medikuarengana joaten zirenak, berriz, ez zuten esaten hau orgasmoaren ondoren gertatzen zitzaiela.

Waldinger izan zen gaixotasuna diagnostikatu zuena. Azterketan alergiazko test bat egiten zuen, disolbatutako semenarekin, eta azterketa horrek egia jakitera eraman du.

Bigarren azterketa batek arazoari konponbidea bilatu nahi zion, eta adituak hipersentsibilizazio terapia bat ezarri zion bi boluntariori.

Tratamentuak sintomaren murriztapenak eman ditu, baina terapia oso mantsoa da, bost urtekoa gutxi gorabehera.

“Nire ezpain txikiak, moreak oso handiak eta elastikoak dira. Normala ote?”

Osteguna denez, Olatz Berastegik Gazteako irakurle gazte bati sexu-zalantza baten inguruan emandako erantzuna argitaratuko dugu. Hona hemen aste honetako zalantza:

Irakurlearen galdera:

“Kaixo

Begira, aspaldi, orain dela urte bete ia, nire baginaren ezpan txikiak handitzen hasi ziren. Orain normala baino askoz handiago daude, kolore more antzeko bat dute eta elastikoak dira. Prakak jartzen ditudanean molestatu egiten dit, nire ezpan handietatik kanpo egiten dutelako. Ni oso larrituta nago zer edo zer garrantzitsua izan ahal delako.

Gaztea nahiz oraindik, baina oraindik ez zait hilerokoa bajatu, zer izan leike gertatzen zaidana? Ginekologo batengana jotzea pentsatu dut baina lotsa ematen dit eta ez diot inori esan zer gertatzen zaidan lotsa handia dudalako ere. Larria izan ahal den jakin nahi dut edota zer egin ahal dudan.”

foto_28054_CAS

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo, ziur askotan entzun duzula pubertaroan zaudela eta zure gorputza aldatzen ari dela, baina askotan gure galderak hauek izaten dira:

Baina nire gorputzeko atal guztiak aldatzen dira? Eta nola aldatzen dira? Zein tamaina hartu behar dute? Nirea normala izango da?

Lehenengo normala zer den adieraziko dizut, normala bakoitzari gertatzen zaiona izaten da, ezin baikara besteekin konparatu, hau da zure gorputza aldatuko da, eta hori funtsezkoa da, eta inondik inora ezin zara inorekin konparatu, besteen erritmoa eta zurea ezberdina izan daitekeelako, eta bakoitzaren ezaugarriak errepika ezinak direlako.

Ondoren, bulbaren ezpainen aldaketari buruz galdetzen didazu, eta nik lasaitzeko esango nizuke, pubertaroan gure bulbaren tamaina eta kolorea ere aldatzen delako. Hau da, gure gorputzako atala dira genitalak, eta noski hauek ere aldatu beharko.

Zuk aipatzen duzu ezpain txikiak handitu zaizkizula eta hori neska askori gertatzen zaio, hau da neska batzuk ezpain txikiak, ezpain handiak baino handiagoak dituzte eta hori ez da ezer txarra, neska guztien bulba ezberdina baita. Honetaz gain, gure ezpainen kolorea ere ezberdina da, eta zuk aipatzen duzun kolorea izan dezaketen kolore bat da.

Beraz, ez kezkatu eta asko maitatu zure burua, zu bezalakorik munduan ez dagoelako.”