Hileko artxiboak: abendua 2016

Zer xuxurlatu bikoteari sexua praktikatzerakoan?

imagesSexu-harremanak ditugunean berba gutxi egitea da ohikoena, baina behin edo beste bikoteari belarrira zerbait xuxurlatzea garrantzitsua izan daiteke.

Baina, zer esan ahal diogu harremana indartzeko?

Sentitzen duguna adieraztea da gakoa. Alegia, une horretan praktikatzen ari garena atsegin dugula esatea, ipurdia nola heltzen digun gustatzen zaigula gogoraraztea edota haren mingaina gure azalean sentitu nahi dugula erakustea, adibidez.

Hitz sentsualak erabiltzeak mesede egiten dio sexu-harremanari, are gehiago, kitzikagarria izan daiteke.

Halaber, lagungarria da bikoteari zer egingo diogun hitzez azaltzea: “Musu hau bukatutakoan, genitalak laztanduko dizkizut”. Mota horretako esaldiek harremana indartzeko ez ezik, bikotekideen artean “sua pizteko” ere balio dute.

 

Sexu gaitzak antzematean kolorez aldatzen diren kondoiak

condonesSexu-harremanetarako neurri eraginkorrenetakoa da kondoia; batik bat, sexu bidezko gaixotasunak saihesteko. Alabaina, gazteen artean gaitz horiek zabaldu direla ikusita, gazte talde batek kolorez aldatzen diren kondoiak asmatu dituzte, gaixotasun benereoak antzemateko.

Hain zuzen ere, Londreseko Isaac Newton akademian ikasten duten hiru gazte estatubatuarrek egin dute asmakuntza, eta Teen Tech Awards saria jaso dute horregatik. Baina nola da posible kondoi batek sexu bidezko gaitz bat duzun ohartaraztea?

Ideia sinplea bezain eraginkorra da. Kondoiak molekulaz osatuta daude, eta horiek gai dira gaitzak hautemateko, baita horietako bakoitza kolore jakin batekin erakusteko ere. Hala, berde, hori, urdin edo more jarri daiteke, erabiltzen duenak duen gaixotasunaren arabera.

Dena den, oraindik finantziazio zain dago asmakuntza.