Hileko artxiboak: martxoa 2012

Osteguna, sexu-harremanak izateko egunik onena

egutegiaNoizbait galdetu diozu zeure buruari asteko zein egunetan diren atseginago sexu-harremanak? Bada London School of Economics and Political Science ikastegiak egindako ikerketa baten arabera, osteguna da sexu-harremanak izateko egunik egokiena.

Ikerketaren arabera, gure gorputzak asteko beste egunetan baino sexu-hormona gehiago produzitzen ditu ostegunetan, eta horregatik bikotekideen arteko sexu-harremanak askoz atseginagoak dira egun horretan. Gizonezkoen kasuan, testosterona maila puntu gorenean dago ostegunetan, eta emakumezkoen kasuan, estrogeno maila bost aldiz handiagoa da.

Baina zergatik gertatzen da hori? Ikerketa egin zuten zientzialariek azaldu dutenez, giza gorputzak barneko erloju moduko bat dauka eta horri esker daki asteko zein egun den. Osteguna asteburutik hurbil dagoenez, egun zoriontsua izaten da jende gehienarentzat. Horren ondorioz, egun emankorra izaten da sexu-harremanak izateko zein bizitzako gainerako alor guztietan.

Orgasmoa kirola praktikatzean

gymJakina da emakumeek orgasmoak izateko gaitasun handia daukatela. Orgasmora iristeko ohiko bidea genitalen estimulazioa eta  fantasiak izan arren, Indianako Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) egindako ikerketa batek kirola praktikatzeak ere horretan laguntzen duela frogatu du.

Debby Herbenickek (ikerketaren arduraduna) azaldu duenez, orgasmora iristea ahalbidetzen duten ariketa fisiko ohikoenak abdominalak egitea, soka batetik gora igotzea, bizikletan ibiltzea, yoga praktikatzea eta pisua jasotzea dira. Horren ustez, ikerketatik ondorioztatutako datuak oso interesgarriak dira: “Emakumeen gorputz esperientzien inguruan gauza gehiago ezagutzen lagundu dute”.

Ikerketa gauzatzeko, 370 emakumek egindako inkestak kontuan hartu dituzte. Emaitzen arabera, hamar emakumetik lauk izan dituzte orgasmoak behin baino gehiagotan kirola egin bitartean; horien erdiak, abdominalak egitean.

Ikerketa honen berri izan ondoren, erakargarriago egiten al zaizu gimnasiora joatea?

Gorputz hizkuntza sexu-harremanetan

plazerraAskotan, zaila da beste pertsona batek pentsatzen edo sentitzen duena jakitea. Zenbatetan galdetu diozu zeure buruari, sexu-harremanak izan bitartean, bikotekideak zuk bezainbeste plazer sentitzen duen? Gaurkoan, giza gorputzak gozamena sentitzen duela erakusteko dituen erak aztertuko ditugu, batez ere emakumezkoenak.

  • Hasteko, jakin beharra dago orgasmora heltzeko zorian gaudenean geure arnasketa aldatu eta irregular bihurtzen dela. Era berean, bihotz frekuentzia bizkortu egiten zaigu eta gorputz osoa normalean baino azkarrago mugitzen da.
  • Horrez gain, emakumeen kasuan, behatzetan tentsioa nabaritzea eta aldakak sarketaren bultzadekin batera mugitzea ere, gozamenaren adierazgarri dira. Gainera, besoen kokapenak ere esanahi handia dauka. Luzatuta izatea sexu-harremana atsegin duenaren erakusgarri da; bere gorputzetik hurbil izatea, aldiz, seinale txarra.

Gorputz hizkuntza ezagutzea oso lagungarria da sexu-harreman hobeak izateko; izan ere, bikotekidearen gorputzak bidaltzen dituen seinaleak interpretatuz gero, horren nahiak asetzea errazago egingo zaigu.

’69’ jarrera praktikatzeko aholkuak

sexo”69” izenarekin ezaguna den jarrera gozamen iturri izan ohi da neskentzako zein mutilentzako. Jarrera honen bidez, plazerra hartzeko eta emateko aukera dute bikoteek.

Horretarako garrantzitsua da ahoarekin masturbatzen ari garenean norbere gozamenean kontzentratzeko gai ere izatea. Halere, aho bidezko sexua ganoraz praktikatzeko badira jarraitu beharreko beste hainbat pausu:

-Hasteko, higieneak berebiziko garrantzia dauka. Jarrera hau probatu nahi duten bikoteek dutxa batean has dezakete jolasa, horrekin usain desatseginak saihestuko baitira.

-Erosoago egoteko, gomendagarriena neska gainean jartzea da.

-Kontutan izan behar dugu jolas honetan bi pertsonek parte hartzen dutela eta plazerra hartzea bezain garrantzitsua dela plazerra emateko gai izatea.

-69 jarrera praktikatzen duten pertsona askok, genitalak ahoarekin laztantzen dituzten bitartean, ohitura dute bikotearen uzkia estimulatzeko. Laztan mota hau egiteko komeni da argi izatea bikoteak gustuko duen ala ez, bestela, momentuko sexu harremana zapuztu baitaiteke.

Hortik aurrera, zuen esku dago beste guztia! Beraz, badakizue… probatu eta gozatu!

“Zer egin dezakegu sexu harremanetan kondoia hainbeste ez mugitzeko?

Manex Rekarte sexu hezitzaileak gure irakurle baten galderari erantzun dio. Hau da hain zuzen ere Galdakaoko gazte batek helarazi dion zalantza:

“Nire mutilak oso zakil handia dauka eta kondoia mugitu egiten zaigu beti. Zer egin dezakegu?”

Hona hemen Manexek emandako aholkuak:

Mutilak ohean txora-txora eginda uzteko aholkuak

SEXO“Eingo al deu” sexu bloga aholkuak ematera dator gaurkoan. Hain zuzen ere, ohean mutilak txora-txora eginda uzteko gomendioak ditugu gaur zuentzat.

Sexuaren munduan trikimailu berriak ikastea oso baliagarria izan daiteke, batez ere, bikotea pozik egotea nahi badugu. Horretarako, garrantzitsua da ideia berriekin jolastea. Norbere buruarengan konfiantza eduki behar dugu; konplexu fisikoak ahaztu eta ohean “errege-erreginak” garela pentsatu behar dugu.

Era berean, sexua praktikatzerakoan dibertitzen ikasi behar dugu; mutila erakartzeko armak bilatu eta egoera kontrolpean hartu.

Emakume askok jarrera pasiboa hartzen dute ohean eta horrek ez du sexu-harremanetan asko laguntzen.
Hasteko jolas suabe eta geldoekin abiatuko dugu harremana eta jarrera sentsuala, ausarta eta agintzailea erakutsi behar dugu. Horrekin, koitoa praktikatu aurretik, mutila txora-txora eginda utziko dugu.

Horrez gain, beti bezala, komunikazioak paper garrantzitsua bete behar du. Bakoitzak gustuko duena adierazi behar du, horrek harremana asko hobetuko baitu.

Beraz, erabili irudimena, saihestu monotonia eta hautsi muga guztiak: mozorrotu, aukeratu parpailadun barruko-arropa edota eman zure bikoteari masaje sentsualak.

Maitemintzea = Lagunak galtzea?

amigos-parejaOso arrunta da maitemintzean bikotekidearekin gehiago egotea lagunekin baino. Denborak aurrera egiten duen heinean, lagunekin izandako harremana gero eta txikiagoa da eta askotan, adiskidetasuna galdu egiten da. Oxford Unibertsitateko (Ingalaterra) ikertzaile talde batek ohitura honen inguruko ikerketa egin du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Robin Dunbarek, ikerketa lanaren arduradunak, azaldu duenez, pertsona batek normalean hurbileko bost lagun ditu. Bikotekidearekin harremana hastean, lagun kopurua murriztu egiten da eta batez beste bi lagun galtzen dira haiekiko harremana kaltetzen delako.

Ondorio horietara heltzeko, ikertzaile talde honek sare sozial batzuk aukeratu eta erabiltzaileek adiskideekin dituzten harremanak aztertu ditu. Emaitzen arabera, maitasun harremanak dituzten pertsonek batez beste hurbileko bi lagunekin zuten harremana galdu dute. Dunbarren esanetan, horren arrazoia argia da: bikotekidearekin zenbat eta denbora gehiago pasatu, duzunean, lagunei  arreta txikiagoa eskaintzen zaie eta harremana azkar kaltetzen da.

Lotsatientzako jarrera sexualak

1101128sexo-16_409x611

Pertsona lotsatiek urduritasuna eta estutasuna senti ditzakete sexu harremanak izaterako orduan. Arazo horri aurre egiteko, badaude egokiagoak izan daitezkeen zenbait postura eta horiei buruz arituko gara oraingoan.

Hasteko, misiolariaren jarrera aipatu beharra dago. Sexu jarreren artean ezagunena da eta horrek segurtasuna ematen du harremanak izaterako orduan. Gainera, bikotekideak aurrez aurre daudenez, ez dute zertan hitz egin. Begirada eta laztanak izan daitezke protagonista.

Pertsona batzuentzat sexu harremanak izan bitartean ahoz komunikatzea konplikatua izan daitekeen bitartean, beste batzuentzat are zailagoa da bikotekidearen begiradarekin aurrez aurre egitea. Ondorengo jarrera hauetan, bigarren hori ekiditen da:

  • Balantza: emakumezkoa gizonezkoari bizkarra ematen jartzen denez, bikotekideek ez diote elkarri begiratzen, eta, ostera, laztanak eta sentsualtasuna areagotzen dira.
  • Koilara: bikotekideak alderatuta etzanda daude. Oso jarrera erosoa denez, segurtasun sentsazioa handitzen da.
  • Eskorga: jarrera hau bereziki egokia da neska lotsatientzat, gizona baita aurrea hartzen duena.
  • Txakurtxoa: gizona emakumearen atzean kokatzen denez, bikotekideek ez dute begiradarik gurutzatzen. Gainera, jarrera hau oso atsegina da emakumeentzat orgasmora heltzen laguntzen dielako.

Zer da ‘sexu zikina’?

szSexu-harremanak izateko orduan, emakumeak erromantikoagoak direlako ustea oso hedatuta dago. ‘Sexu zikina’, aldiz, gizonezkoekin erlazionatzen da gehienbat.

Hala ere, errealitatea topiko honetatik oso urruti dago emakume askorentzat ere, ‘sexu zikina’ oso erakargarria delako.

Baina, zeintzuk dira ‘sexu zikina’ izateko erabiltzen diren praktikak? Sex shop delakoetan saltzen dituzten joko ugari abiapuntu aproposak izan daitezke. Esaterako, karta-joko sexualak. Horrekin batera, oso arrunta izaten da argot sexuala erabiltzea eta bikotekideari gauza gordinak esatea. Geroago ohean egingo dioguna zehazki deskribatzea gure bikotekidea berotzeko modu bat izan daiteke, beti ere, era iradokitzaile batean egiten dugunean.

Horrelako praktika sexualak izan aurretik, beharrezkoa da bikotekideen arteko komunikazioa. Azken finean, biek egon behar dute eroso egoerarekin. Gainera, gerta daiteke bikotekideek ‘sexu zikintzat’ ulertzen dutena ezberdina izatea eta komeni da edozer probatu aurretik bestearen iritzia jakitea. Halaber, oso mesedegarria izan daiteke bion fantasiak partekatzea harreman sexual atsegingarriagoak izateko.