Etiketaren artxiboa: proposamena

Oihuak, sexu-harremanak hobetzeko modua

getSexu-harremanak izatean, pertsona bakoitzak duen jokabidea oso lotuta dago norberaren izaerarekin; lotsatiak isilagoak izaten dira sexu-harremanak praktikatzean, eta izaera irekiagoa dutenek, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute euren sentipenak konpartitzeko.

Horren harira, sexu-harremanak izan bitartean emakume zein gizonezkoek egiten dituzten oihuak aztertuko ditugu gaur Gazteako sexu-blogean; izan ere, ikerketa ugarik diotenez, plazera sentitzean oihukatzeak sexu-harremanak nabari hobetu ditzake.

Kasu gehienetan, sexu-harremanekin plazera sentitzean oihukatzea berezko erreakzioa izaten da; horregatik, emakume eta gizon askok egiten dute oihu orgasmora iristean. Beste kasu batzuetan, lotsagatik agian, plazer hori beste modu disimulatuago batzuetan adierazteko ohitura hartzen dute beste batzuek.

Plazera adierazten duen oihu batek bikotekideari sexu-harremanak izan bitartean bide egokia hartu duela adierazteko modu bat izan daiteke, harremanak izatean gustukoen duguna adieraztekoa. Gainera, giza entzumenari esker, bikotekidearen plazer oihuak afrodisiako baten antzera funtzionatzen dute. Hala ere, kontuz ibili beharra dago, zenbait pertsonarentzat oihuak arreta galtzeko modua baino ez direlako.

Amaitzeko, sexu-harremanak izatean oihukatzeko lotsa gainditu nahi izanez gero, bide egokiena masturbatzean praktikatzen hastea da.

Ipini musika zure sexu-harremanei

Musikoterapia musika modu terapeutikoan erabiltzean datza. Horren arabera, soinu bakoitzak eragin ezberdina dauka pertsona batengan. Naturaren soinuek adibidez, lasaitasuna iradokitzen dute.

Teknika honi esker osasuna, autoestimua, gogo-aldartea eta norberaren segurtasuna hobetu daitezke. Beraz, zure bikotekidea estresatuta badago eta erlaxatzeko modu baten bila bazabiltza, musika aukera paregabea izan daiteke.

Halaber, musikaren propietate guzti horiek oso erabilgarriak izan daitezke sexu-harremanak izateko orduan. Bikotekidearen sentipenak eta baita zureak ere, askoz atseginagoak izango dira; eta aukeratzen duzun musika estiloaren arabera, erritmo ezberdina izango dute zure sexu-harremanek.

Gau erromantikoa bizi nahi baduzu aukeratu maitasun abesti sorta bat. Aldiz, harreman sentsualagoak disfrutatu nahi badituzu aukeratu erritmo biziko musika. Azken batean, musikaren aukeraketa zure gustuen araberakoa izan behar da, eta baita irudimen kontua.

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

26f68e75b98f27e0fb955e45474152aaBeti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.

Sexu-harremanak urrutitik

DibujoBikotekide asko bata bestearengandik bizi behar izatean dute lanagatik, ikasketak direla eta, edo beste hainbat arrazoirengatik, baina horrek ez du esan nahi bien arteko pasioa galdu behar denik. Gaur, Gazteako sexu blogean, urruti egon arren sexu grinari eusteko zenbait aholku eta teknikaren berri emango dizuegu.

Hasteko, teknologiak eta batez ere Internetek urruti egon arren sexu-harremanak disfrutatzea ahalbidetzen dute. “Skype” ezagunak adibidez, ordenagailuaren bideo kameraren eta mikrofonoaren bitartez zuzenean eta doan hitz egiteko aukera ematen du. Gizon eta emakume askorentzat oso pizgarria da bikotekidea masturbatzen ikustea eta programa honek hori egiteko aukera ematen du.
Halaber, sexting-a oso ezaguna da. Teknika hau telefono mugikorraren bitartez mezu erotikoak bidaltzean datza. Horrela, bikotekideari berarengan pentsatzen ari garela gogoratzen diogu eta bion sexu grina handitzen da.

Azkenik, dei erotikoak aipatu behar dira. Telefono bidezko sexu-harremanak oso ohikoak dira elkarrengandik urruti bizi direnen artean; bakoitzaren fantasia sexualak ahots iradokitzailea erabiliz kontatzen dizkiote elkarri, esaterako.

Azken batean, irudimen kontua dira teknika hauek guztiak eta bikotekideen arteko komunikazioa areagotzeko bidea. Dena dela, zuen kasuan, mutil edo neska lagunarekin praktikatzeko modukoak iruditzen zaizkizue?

Gau erromantikoetarako marinel mozorroa proposatu digu Manex Rekartek

Atsedenaldi labur baten ostean, berriro ere bueltan gara Manex Rekarte sexu hezitzailearen proposamen eta gomendioekin.

Oraingoan bere sexo shopean (La Jugueteria, Donostia) aurki dezakegun mozorro bat aurkeztuko digu gazte honek.

Garu erromantikoetarako aproposa eta erakargarria omen da mozorro hau. Ausartuko zinatekete zuen maitalea liluratzeko horrela mozorrotzen?