Egilearen artxiboa: Alaitz Artozabal

Arazoak ohean? Bizitza sexuala hobetzeko aholkuak

13-234x300Zure sexu-harremanak aspergarri bilakatu dira? Errutinan erori eta zure bikotekidearekin disfrutatzeko gogoa galdu duzu? Ez kezkatu, Gazteako sexu blogean arazo horiei aurre egiteko bideak aurkeztuko dizkizugu gaurkoan.

Hasteko, ezinbestekoa da zure fantasia sexualak aurrera eramateko ahalegina egitea. Alde batera utzi lotsa eta esaiozu zure bikotekideari gustuko duzuna ohean. Izan ere, gauza berriak probatzeak erakargarriago egiten ditu harremanak.

Hona hemen sexu-harremanak izatean probatu ditzakezun zenbait gauza:

  • Alde batera utzi sarketa: esaiozu bikotekideari sarketa debekatuta dagoela eta plazera emateko eta jasotzeko bide berriak bilatu behar dituela. Era horretan, musuek eta laztanek garrantzi handia eskuratuko dute.
  • Teknika berriak probatu: “Foot job”  izenekoa, adibidez, bikotekideari oinekin masaje erotikoa ematean datza eta “Ticking” delakoa, era erotikoan bikotekidearen gorputza kilikatzean.
  • Masturbazioa barneratu zure sexu-harremanetan. Ohikoa da sexua praktikatu bitartean bikotekidea masturbatzea, baina horrez gain, emakume zein gizon askorentzat pizgarria da bikotekideak bere burua masturbatzen duen bitartean begiratzen egotea.

Aholku horien guztien gainetik, berebiziko garrantzia daukaten bi kontu azpimarratu behar dira. Alde batetik, kondoia erabili behar da kasu guztietan. Berdin du konpromisorik gabeko harremana izatea edo bikotekide finkoa izatea. Gainera, sexu-harremanen inguruan ditugun kezkak bikotekideari jakinarazi behar zaizkio. Azken batean, komunikazioa da bikotekideen arteko ezaugarririk indartsuena.

Autoan sexua praktikatzen duzu?

sexoHorietariko bat baldin bazara, gomendio batzuk emango dizkizugu leku murriztu honetan behar bezalako harremanak izan ditzazun.

Hasteko, kotxean sexu eraginkorra izateko espazioari aurre egin beharko diozu. Gomendatzen dizuegu atzeko eserlekuan ipintzea, neskarekin gainean eta ahoz gora. Esperientzia bereziagoak gustatzen zaizkien bikoteentzat, ideia ona da mutila eserlekuan zehar etzanda egotea, neskarekin “sentadilla” moduko baten posturan.

Aurreko eserlekuan, ostera, jarrerarik gomendagarriena beste bat da. Neska gainean ipintzea, euskarri sendoago bat lortzeko heldulekura eutsiz. Gidariaren eserlekuan baldin bazaudete, bolantean heldu daiteke.
Kanpoaldean, kapota sexu harremanetarako primerako oinarria bihurtzen da. Onena mutila kapotan etzatea da, neskak zamalkatzen duen bitartean.

Gogoratu leku lasai bat bilatzea oso garrantzitsua dela, herrialde gehienetan erakustaldi publiko hauek legearen kontra daudelako. Horregatik seguritateak lehentasuna dauka, eta oso arriskutsua izan daiteke gizon asko daukaten fantasia batzuk aurrera eramatea, adibidez: gidatzen duten bitartean felazio bat egitea.

Hirukotea: kontuan izatekoak

trios-sexualesHirukotea sexu fantasiarik ohikoena da gizonezko zein emakumezkoen artean, baina zeintzuk dira fantasia hori gauzatzearen ondorioak? Horren inguruan arituko gara gaurkoan.

Argi dago hirukotea izatea erabakitzeko orduan, komunikazio gaitasun handia izan behar dutela bikotekideek. Biek eroso egon behar dute beste pertsona bat euren sexu-harremanetara gonbidatzeko, eta zenbait gauza oso ondo zehaztu behar dira ezer baino lehen.

Alde batetik, bikotekide biek kontuan izan behar dute hirukotea ez dela amodio kontua, sexu kontua baizik. Ondorioz, soberan daude hirugarren pertsona hori konkistatzeko ahalegin guztiak. Gainera, ohikoa da horrelako sexu-harremanetan jeloskor sentitzea. Horregatik, ez dugu ahaztu behar benetan garrantzitsua dena gure bikotekideari atsegina ematea dela.

Beste alde batetik, oso garrantzitsua da hirukotea osatuz gero kondoiak erabiltzea, etorkizunean edozein arazo ekiditeko.

Osteguna, sexu-harremanak izateko egunik onena

egutegiaNoizbait galdetu diozu zeure buruari asteko zein egunetan diren atseginago sexu-harremanak? Bada London School of Economics and Political Science ikastegiak egindako ikerketa baten arabera, osteguna da sexu-harremanak izateko egunik egokiena.

Ikerketaren arabera, gure gorputzak asteko beste egunetan baino sexu-hormona gehiago produzitzen ditu ostegunetan, eta horregatik bikotekideen arteko sexu-harremanak askoz atseginagoak dira egun horretan. Gizonezkoen kasuan, testosterona maila puntu gorenean dago ostegunetan, eta emakumezkoen kasuan, estrogeno maila bost aldiz handiagoa da.

Baina zergatik gertatzen da hori? Ikerketa egin zuten zientzialariek azaldu dutenez, giza gorputzak barneko erloju moduko bat dauka eta horri esker daki asteko zein egun den. Osteguna asteburutik hurbil dagoenez, egun zoriontsua izaten da jende gehienarentzat. Horren ondorioz, egun emankorra izaten da sexu-harremanak izateko zein bizitzako gainerako alor guztietan.

Orgasmoa kirola praktikatzean

gymJakina da emakumeek orgasmoak izateko gaitasun handia daukatela. Orgasmora iristeko ohiko bidea genitalen estimulazioa eta  fantasiak izan arren, Indianako Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) egindako ikerketa batek kirola praktikatzeak ere horretan laguntzen duela frogatu du.

Debby Herbenickek (ikerketaren arduraduna) azaldu duenez, orgasmora iristea ahalbidetzen duten ariketa fisiko ohikoenak abdominalak egitea, soka batetik gora igotzea, bizikletan ibiltzea, yoga praktikatzea eta pisua jasotzea dira. Horren ustez, ikerketatik ondorioztatutako datuak oso interesgarriak dira: “Emakumeen gorputz esperientzien inguruan gauza gehiago ezagutzen lagundu dute”.

Ikerketa gauzatzeko, 370 emakumek egindako inkestak kontuan hartu dituzte. Emaitzen arabera, hamar emakumetik lauk izan dituzte orgasmoak behin baino gehiagotan kirola egin bitartean; horien erdiak, abdominalak egitean.

Ikerketa honen berri izan ondoren, erakargarriago egiten al zaizu gimnasiora joatea?

Gorputz hizkuntza sexu-harremanetan

plazerraAskotan, zaila da beste pertsona batek pentsatzen edo sentitzen duena jakitea. Zenbatetan galdetu diozu zeure buruari, sexu-harremanak izan bitartean, bikotekideak zuk bezainbeste plazer sentitzen duen? Gaurkoan, giza gorputzak gozamena sentitzen duela erakusteko dituen erak aztertuko ditugu, batez ere emakumezkoenak.

  • Hasteko, jakin beharra dago orgasmora heltzeko zorian gaudenean geure arnasketa aldatu eta irregular bihurtzen dela. Era berean, bihotz frekuentzia bizkortu egiten zaigu eta gorputz osoa normalean baino azkarrago mugitzen da.
  • Horrez gain, emakumeen kasuan, behatzetan tentsioa nabaritzea eta aldakak sarketaren bultzadekin batera mugitzea ere, gozamenaren adierazgarri dira. Gainera, besoen kokapenak ere esanahi handia dauka. Luzatuta izatea sexu-harremana atsegin duenaren erakusgarri da; bere gorputzetik hurbil izatea, aldiz, seinale txarra.

Gorputz hizkuntza ezagutzea oso lagungarria da sexu-harreman hobeak izateko; izan ere, bikotekidearen gorputzak bidaltzen dituen seinaleak interpretatuz gero, horren nahiak asetzea errazago egingo zaigu.

’69’ jarrera praktikatzeko aholkuak

sexo”69” izenarekin ezaguna den jarrera gozamen iturri izan ohi da neskentzako zein mutilentzako. Jarrera honen bidez, plazerra hartzeko eta emateko aukera dute bikoteek.

Horretarako garrantzitsua da ahoarekin masturbatzen ari garenean norbere gozamenean kontzentratzeko gai ere izatea. Halere, aho bidezko sexua ganoraz praktikatzeko badira jarraitu beharreko beste hainbat pausu:

-Hasteko, higieneak berebiziko garrantzia dauka. Jarrera hau probatu nahi duten bikoteek dutxa batean has dezakete jolasa, horrekin usain desatseginak saihestuko baitira.

-Erosoago egoteko, gomendagarriena neska gainean jartzea da.

-Kontutan izan behar dugu jolas honetan bi pertsonek parte hartzen dutela eta plazerra hartzea bezain garrantzitsua dela plazerra emateko gai izatea.

-69 jarrera praktikatzen duten pertsona askok, genitalak ahoarekin laztantzen dituzten bitartean, ohitura dute bikotearen uzkia estimulatzeko. Laztan mota hau egiteko komeni da argi izatea bikoteak gustuko duen ala ez, bestela, momentuko sexu harremana zapuztu baitaiteke.

Hortik aurrera, zuen esku dago beste guztia! Beraz, badakizue… probatu eta gozatu!