Hileko artxiboak: abendua 2011

Ospetsuen ezkutuko sexu jarduerak

angelina-jolie-92Gehienetan intimitatea gordetzen saiatzen diren arren, jende ospetsuari ere batzuetan ihes egiten dio barru-barruko sekreturen batek.

Angelina Jolieri, esaterako, familia osatu aurretik bero-bero jartzen zuten labanekin eta odol pixka batekin egindako sexu jolasek. Britney Spearsi, bestalde, masturbatzea ikaragarri gustatzen zaio eta emakumeak independente izateko modu egokia dela dio.

Pornografia kontsumitzen du Cameron Diazek erlaxatzeko eta Megan Foxek, berriz, nahiago du etxean larrua jotzen geratu parrandan irten baino. Lady Gagak, sexu gau baten ostean bikotekideari esker ona adierazteko, ordezko betileak uzten ditu burkoaren gainean. Pamela Andersonek aitortu du, “Baywatch” telesailean hasi aurretik, Playboy Etxean antolatzen zituzten orgietan ederki pasatzen zuela.

Horrez gain, Kirsten Dunst aktoreak onartu du leku publikoetan larrua jotzea maite duela, izan ere, probaleku askotan egin du norbaitek harrapatzeko beldurrik gabe. Kylie Minoguek, bestalde, mutil lagunarekin telefono bidezko sexu harremanak izaten ditu eta elkartzean, “piztiek bezala” bezala egiten dute txortan.

Mutilek ere badute ezkutuko sekreturik. Daniel Radcliffentzat, esaterako, lehen aldia izan zen arraroena. 16 urterekin galdu zuen birjintasuna, emakume askoz nagusiago batekin. Ez du emakumearen adina argitu, baina jakingo bagenu harri eta zur geldituko ginatekeela esaten du. Bestalde, Quentin Tarantinoren fetitxismoa ezaguna da. Oinek txunditu egiten dute eta bere pelikuletan emakume aktore gogokoenenak erakusten ditu. David Carradine 2009an hil zenean, bere sexu jarduera arriskutsuak argitara atera ziren, itolarri erotikoa egiten ari zela hil baitzen.

Adiskidetasuna eta sexu harremanak, biak batera?

97627163Askotan hitz egiten da harreman sexualak dituzten adiskide bikoteez. Badirudi jende guztiak duela lagunen batekin horrelako harremana. Hala ere, errealitatean ez da hain ohikoa eta kontu praktikoa baino teorikoagoa da. Izan ere, zaila da lagunak egitea eta ligatzea, oraindik zailagoa. Horrela, biak uztartzeak ezinezkoa dirudi!

Adiskidetasun mota hori oso bitxia eta konplexua da. Alde batetik, adiskidetasunak berekin ekartzen duen leialtasuna beharrezkoa da, baita sexu harremanek eskatzen duten intimitatea. Bestetik, sexuak laguntasunean negatiboki eragingo ez duelako segurtasuna izan behar da.

Gainera,  askok tabu antzeko bat dute, lagunekin harreman sexualak izatea eragozten diena. Zaila da ohiko roletatik ihes egitea, tradiziozko konpromisoak gainditzea, jeloskortasuna saihestea… Guztia,  hainbat funtzio betetzen dituen harremana osatzeko.

Askotan harremanaren mugak ez dira oso ondo definituta egoten. Gehienak denboraldi baterakoak izaten dira, bietako batekin konprometetitzeko prest dagoen beste pertsona bat heltzen denean amaitu egiten direnak. Kasu batzuetan, badirudi harreman egonkorrago bati itxaroteko sortzen direla.

Izan al duzu zuk horrelako lagunik? Zein hitzarmen zenuen eginda berarekin? Zeintzuk dira onura eta eragozpenak?

Mingainarekin musukatzeko teknikak

MUSUInork ezin du zalantzan jarri muxu ematea kitzikagarria denik eta gainera desioa pizteko praktika aproposa ere bada.

Musuei esker sekulako kimika sor daiteke maitaleen artean eta badira musu emanda orgasmora iristeko gai diren pertsonak ere.

Musukatzea artea da eta horretarako teknika izan behar da. Baina nola lortu mingainarekin musu onak ematea?

Hemen dituzu hainbat aholku:

-Musu apasionatuak mihiarekin eman behar dira eta horretarako garrantzitsua da maitalearen ezpainak mingainaren ertzekin laztantzea. Behin ahoa irekita, mihiarekin jolastu beharra dago korapilo bat egin arte.

-Komeni da maitalearen mingainaren behealdea zeharkatzea mihi-haria ukitu arte.

-Mihiaren eta ezpainen mugimendua koordinatu behar da, ezpainetan hozkadatxoak eginez, besteak beste.

-Kamasutraren arabera, nesken goiko ezpaina gorputzeko tokirik sentikorrenetakoa da, bertan nerbio ugari baitaude. Gainera, goiko ezpainaren estimulazioak sexu desioa areagotzen du.

-Musua bestelako laztanekin tartekatu behar da.

-Bikote askorentzat gozagarria izaten da mingaina sartu eta atera ibiltzea. Honek “penetrazio” edo sarketa itxura har dezakeelako eta horrek bero-bero jartzen dituelako asko eta asko.

Mingainarekin musu emateko aukerak asko dira, baina, zalantzarik gabe garrantzitsuena gogoa eta pasioa erakustea da.

Janariaz baliatu sexu jokoak egiteko

cham-woman-sexy-My-Heart-is-yours-yours-only-Michelle-Angel-nice-mm-chocolate-sauce-Love-pipilota-Sexy-Semi-Nude-sensual-babes-arena-tags-Comida-infamous1-Chocolate-hpot-adult-fo-arenaffsetc-рBikotekidearekin joko sexualen bat egiteko pentsatzen hasten garenean, kontsolatzaile eta antzerako gailu erotiko sofistikatuak azaltzen diren ideiak etortzen zaizkigu burura.

Hala ere, janariak, oso gauza sinplea izan arren, sexu harremanak dibertigarriago eta bereziago bihurtzen lagundu dezake. Janaria dastatzeak sortzen dituen sentsazioak une horretako giro eta sentsualitatearekin nahastea besterik ez da behar.  Norberaren eta bikotekidearen erotismoaz gozatzen jakinda, une goxoak pasa daitezke.

Horretarako, janariarekin egin daitezkeen joko erotikoen adibide batzuk emango dizkizugu.

Ba al dakizu jogurta jatea  sentsualitate handiko ekintza izan daitekeela? Hori bai, koilaratxo gabe jan behar duzu. Jar zaitez bikotekidearen aurrean eta zabaldu polikiro jogurtaren ontzia. Bitartean esan egiozu koilararik ez duzula eta bere laguntzarekin jan beharko duzula. Erantz ezazu eta etzan dadila leku eroso batean. Horrela, gorputzean zehar jogurt kantitate txikiak jar diezaiokezu, gero miazkatuz kentzeko. Jakina, janaria haren gorputzeko leku jakin batzuetan jarri behar da, gune erogenoetan alegia.

Fruta nahiago baduzu, ordea, beste joko bat aukeratu dezakezu. Gertatu bandeja bat fruta ale batzuekin eta atera  ardo on bat, oso hotz. Batak besteari txandaka eman frutak eta ardoa; horretarako, baliatu bikotekidearen gorputza. Proba ezazu miazkada luze eta sentsualak ematen!

Emakumeentzako pornoa, haziz doan industria

young-couple-in-bed-2Gizonezkoek pelikula pornografikoaren bidez ezarritako sexuarekiko ikuspuntua aldatu beharra dago. Bestela, datozen belaunaldiek  sexualitatearen ikuspegi eskasa izango dute.

Behar horrek bultzatuta, emakumeek emakumeentzat egindako industria pornografikoa loratzen ari da. 1997an Lars Von Trier zine zuzendari polemikoak idatzitako Puzzy Power manifestuak zine mota horren oinarriak finkatu zituenetik, fenomenoa haziz doa. Dagoeneko ez da bazterreko zerbait, izan ere, emakumeak porno kontsumitzaileen % 33a izatera pasa dira tradizioz gizonezkoena izan den esparruan.

Bestelako gidoiak, komunikatzeko era ezberdinak eta beste estilo bat izatea dira gakoak. Erotismoa, sexu esplizitua, humorea… zuzendari bakoitzak bere ukitua ematen dio lanari. Joanna Angel, Candida Royalle eta Anna Span dira gaur egungo emakuzmezko porno zuzendari ezagunenetakoak. Sexua ikusteko eta gozatzeko beste modu bat!

Maitemintzearen ondorioak ezagutu itzazu

couple,kiss,love,lovers,sex-533be917f4bda26d0948724dd614ecdc_hAskorentzat maitemintze garaia da maitasun harreman bateko onena baina batzuentzat, muturrekoak dira haren seinale fisikoak. “Maitemintzeak crack erretzeak bezala eragin dezake garunean”, segurtatu du Ethlie Ann Varek, gaian adituak. Jarraian bost ondorio azalduko dizugu:

1.-Ezin dezakezu lo egin: Dopamina eta beste hormona batzuk gelditu gabe ekoizten direlako da hori. “Horregatik izaten da hainbeste energia, pozarren zaude eta larrua gau eta egun jo dezakezu”, esan du Helen Fisher doktoreak, Rutgerseko Unibertsitateko ikertzaileak. Bistan denez, inork ezin dezake erritmo hori jarraitu.

2.-Ezin dezakezu jan: Egoera psikologiko obsesiboan eror zaitezke eta maitearekin bakarrik egon nahi izan. Horrela, gure burua eta erantzukizunak alde batera utzi ditzakegu. Zorionez, egoera horrek sei hilabete eta bi urte artean irauten du.

3.-Ezin zara kontzentratu:  Maitemintzean horretaz bakarrik pentsatzen da, hain ondo sentitzea eragiten duen horretaz.

4.-Bularrean presioa: Maitasuna, beldurra eta antsietatea garunean loturik daude.

5.-Goragalea: Sabeleko odol-isuria mozten duten hormonak askatzen dira.

Luxuzko kondoiak merkaturatu ditu Louis Vuittonek

condonLouis Vuitton moda etxeak aho zabalik uzten gaitu beti. Normalean modaren munduan barneratzen da beti baina oraingo honetan esparru berri batean murgildu nahi izan du.

Alde batetik, emakumeei zuzendutako lurrin bat merkaturatuko du aurki eta hori gutxi balitz, Irakli Kizira txekiarrak diseinatutako kondoi bat jarri du salgai. Ekimen hau, HIESAaren aurkako kanpaina baten parte da.

Luxuzko kondoi honek 68 dolar balio ditu eta Louis Vuittonen inizialak dauzka grabatuta.

Sexuaren Nazioarteko lehen Eskola ireki dute

SEXOAurrerantzean maitale ona izatea ez da hain zaila izango, Vienan Sexuaren Nazioarteko lehen Eskola irekiko baitute. Honen helburua, ikasleei maitale onenak izaten erakustea da.

Aipatutako eskolako zuzendariak esan duenez, hezkuntza oso praktikoa eskaintzen dute bertan, “teoria alde batera utzita”. Besteak beste, sexu jarrerak, laztantzeko teknikak eta ezaugarri anatomikoak ditu ardatz eskola honek.

16 urtetik gorako pertsonak matrikulatu daitezke Sexuaren Eskolan.

Noizko Euskal Herrian honelako eskola bat? Beharbada, baten batek maleta prestatu eta Austriara joateko plana egingo du post hau irakurri ostean.

Sexu harremanak zapuztu dezaketen 10 beldur

problemas_de_ereccion_134cbbe18442f42982d146d5f1Gizon eta emakumeei modu berean eragiten diete sexuaren inguruko beldurrek. Batzuetan, sexuaren etsairik handienak beldur horiek dira. Ezagutu itzazu zeintzuk diren ohikoenak eta ez utzi une goxoak zapuzten.

1.      Gizonezkoen beldurrik ohikoena: Zakila ez tentetzea. Batzuetan, beldur horrek eragin dezake ez tentetzea.

2.      Biluztea: Emakumeek joera handiagoa izaten dute horretarako. Arropak eranztean maitaleari ez gustatzearen beldur dira eta horretaz ahaztea ezinbestekoa da sexuaz behar bezala gozatzeko.

3.      Konpromisoa: Sexu harremanak ez dira beti maitasunagatik egiten eta konpromisoaren beldurrak sexu gau bat zapuztu dezake.

4.      Isurtze goiztiarra: Kitzikapenari eutsi ahal ez izatea eta bikotekidea guztiz ez asetzea ere gizonen beldur handienetarikoa da. Gaitz hori gainditzeko tratamendu errazak daude.

5.      Mina: Emakumeentzat lehen aldia mingarria izango denaren ustea zabalduta dago. Egia da izan daitekeela baina dena neskaren estres eta urduritasun mailaren esku dago.

6.      Tamaina: Gizonezkoak txortan egitean presio handia jasaten dute, izan ere, zakilaren tamaina nahikoa ez izatearen beldur dira asko. Hala ere, garrantzitsuena ez da tamaina, nola erabiltzen den baizik.

7.      Odola isurtzea: Lehen aldiaren inguruko beste beldur bat da. Dena den, guztiz arrunta da eta ez gaixotasun baten seinale.

8.      Haurdun geratzea: Kondoi bat erabiltzea nahikoa da arrisku hori ez izateko.

9.      Porrota: Gizonezkoek maitale eskas bezala geratzearen beldur dira eta emakumeak, berriz, bikotekideari erakarriko ez dion beldur.

10.  Adina: Jendeak zahartzearen poderioz sexu grina galtzen dela uste duen arren, gezurra da.

Sexuaren inguruko zalantzak argitzen saiatuko gara

galderaGazteak sexuaren inguruan dituzun zalantzak argitu nahi ditu. Bidali galdera eta sexologo baten erantzuna izango duzu. Beldurrak, sexuarekin lotutako arazoak, zalantzak… denak argitzen saiatuko gara. Gainera, egon lasai, guztiz anonimoa izango da eta. Bidalitako galdera izen gabe publikatuko dugu dagokion erantzunarekin batera.

Mutil edo neska, heterosexual edo homosexual, ez zaitez lotsa eta idatzi galdera gazteaweb@eitb.com helbidera edo utzi iruzkina post honetan bertan.