Hileko artxiboak: uztaila 2010

“Pilula hartzea ahazten zait. Zer egin dezaket?”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Pilula antikonzeptiboa behin eta berriz hartzea ahazten zaion neska baten kasua dugu oraingo honetan eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.
Pildora
Zalantza:

“Pilula hartzen nabil eta egia esan nahiko despistatua naiz. Horrekin esan nahi dudana da behin baino gehiagotan izan dotazela deskuidoak. Hori dela eta, jakin nahiko neban zer egin holako kasutan. Adibidez, egun baten ez badut hartu zer? Egun batean bi hartu baditut zer? Egun bat baino gehiago ahaztu bazait hartzea?”

Erantzuna:

Kaixo, pilula antikonzeptiboarekin oso zorrotzak izan behar gara, hau da, erabilera nolakoa izan behar den ondo azpimarratzen dute ginekologoek; egunero hartu behar da, ordu berean… Honek esan nahi du konstanteak eta arduratsuak izan behar garela erabiltzea erabakitzen dugunean. Zuk aipatzen duzuna neska askori gertatzen zaio, eta zure kasuan zera esango nizuke:

1. Erabilera egokia egiten ez badugu, hilabete horretan beste neurri batzuk hartzea ezinbestekoa da.

2. Etengabe pilula hartzea ahazten dugunean, beste neurri batzuk aztertu beharko genituzke. Azken finean, ez dago neurri egokirik, neurriak gure bizimodura hoberen egokitzen direnak baitira. Hau da, gaur egun, dauden metodo antikonzeptiboak ikusi, guztiak aztertu, eta ondoren zure bizimoduari gehien egokitzen dena aukeratu.

“Min ematen dit sarketak, haurdunaldiaren ondoren”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan haurdunaldiaren osteko arazoetaz hitz egiten digu erabiltzaile batek.

haurdunaldia

Galdera:

Duela lau hilabete ama izan nintzen eta ordutik arazotxo bat daukat sexu harremanak ditudanean. Oso siku nago eta sarketa praktikatzean mina sentitzen dut. Oraindik bularra ematen diot. Horrek zerikusirik izan dezake? Eta zein soluzio daukat? Betirako geratuko naiz horrela?

Erantzuna:

Kaixo, haurdunaldian emakumeen gorputza hormonalki aldatu egiten da; ondoren ere, eta bularra ematen den bitartean, gorputzean hormona aldaketa handia dago. Honen eraginez, aldaketa batzuk somatzen dira gorputzean , desioan… Aldaketa hauek ez dira txarra edo onak, gertatzen dira, eta beraietara egokitu behar gara. Dena den, aldaketak ez dira betirako, zure kasuan bularra ematetik gelditzen zarenean ziur beste aldaketa batzuk somatzen dituzula.
Oraingoan, baginaren lubrikazioarekin kezkatuta zaude. Lasai, hori gertatzen den bitartean lubrikanteak erabili ditzakezu, beti ere harreman sexual genitalak edukitzeko gogoa baduzu. Esan bezala askotan desioak, zer nahi dugun ere aldatu egiten da, eta momentuan tokatzen dena bizi behar dugu, sentitzen duguna epaitu gabe.Beraz, lasaitu, aldaketengatik ez kezkatu, gure gorputzaren aldaketekin bizitzen ikastea garrantzitsua da, ze arraroa da, beti berdin dagoen gorputz bat topatzea.

“Orgasmora iristeko aholkuak nahi ditut”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan orgasmoari buruz hitz egin digute gazte batek eta gure sexologoak. Hain zuzen ere, sarketaren bidez orgasmora iristeko arazoak dituen gazte baten kasua aztertuko dugu.

SEXU BLOGAIrakurlearen zalantza:

“Kaixo Olatz,

Larrua jotzen dudanean ez naiz sekula orgasmora iristen. Atzamarrarekin klitoria laztantzen egon behar dut, bestela ezer ez. Lehin ez dakit orgasmora arte iristen nintzen, baina, behintzat orain baino gehiago sentitzen nuen. Ez dago bideren bat orgasmora iristeko? Badakit helburua ez dela izan behar orgasmora iristea, urduri banago afektatuko didala eta sexologoek beti esaten dituzuen kontu guzti horiek, baina, nire ametsa da nire mutilarekin larrua jotzen nagoela orgasmora iristea. Bideren bat nahi dut.
Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo,
Zure galderan ondo aipatzen duzun moduan, sexologoak nahiko pelmak gara, eta beti plazerrari, ondo sentitzeari ematen diogu garrantzia, orgasmoa bilatu gabe. Baina zuk esaten didazu orgasmoa eduki nahi duzula eta horretarako pistak emateko. Egia esan, pertsona bat ikusi gabe, berarekin landu gabe, bere gustuak, emozioak, sentipenak, aztertu gabe ez da erraza erantzunarekin asmatzea, baina tira ahalegin txiki bat egingo dut, eta aholku batzuk emango dizkizut:

1- Zuk esaten duzu sarketa egiterakoan klitoria laztantzen baduzu gehiago sentitzen duzula, ba hori bide ona da, hau da, neska gehienak orgasmora iristeko bide errazena klitoria laztandu bidez izaten dugu, horregatik sarketa praktikatzen ari garen bitartean klitoria laztantzea ondo etortzen da.

2- Sarketa praktikatu nahi duzunean, ez joan zakila sartzera berehala, eman denbora zure buruari. Aldez aurretik, gorputz osoa laztandu, musukatu, igurtzi…
Zure gorputza osorik kitzikatuta sumatzen duzunean, lubrikazio ona sumatzen duzunean, hasi zaitezke sarketa praktikatzen.

3- Zure eszitazioa, eta desioa pizten duten gauzak aurkitu. Hau da, behatu zure burua eta joan ikusten ze gauzak, egoerak, pizten duten zuregan eszitazioa, desioa,…eta ondoren, egoera horiek sortu, bilatu, zure eszitazioan lagungarriak izan daitezkeelako.

4- Sarketa egiterakoan postura berriak, probatu. Horrela, joango zara ikusten zein posturetan sentitzen zaren erosoen, zeinetan sentitzen duzun gehiago…

Bueno badakizu, joan probatzen, eta bidea eraikitzen asko disfrutatu, askotan helmuga buruan dugunean, bideko loreak ez ditugu ikusten eta…”

Semenaren zaporea hobetzen laguntzen duen elikagaiak badaudela entzun dut. Zein dira zapore hobea ematen dioten jakiak?

sabores
Kaixo. Semenaren zaporea hobetzen laguntzen duten elikagaiak badaudela entzun dut. Zein dira zapore hobea ematen dioten jakiak? Eta haziaren zaporea okertzen dutenak?

Kaixo, semenaren zaporeak elikadurarekin zerikusia badauka, baina horretan ere beste faktore batzuk sartzen dira, zure hormonak, zure gorputzeko usaia, alkohola, medikamentuak, drogen kontsumoa eta abar…

Beraz, ez nuke jakingo zehazten zein jakik hobetzen duten zaporea, eta zeintzuk izorratzen duten. Hori jakitea nahi baduzu, probatze kontua da, eta zurekin harremanak dituzten, edo duen pertsonak gogoko badu, eta zuk berak probatu nahi baduzu, bada, ekin lanari eta esperimentatu, gero ateratzen dituzun ondorioak kontatuko dizkiguzu….
Ondo pasa