Hileko artxiboak: iraila 2012

Sexu grina kaltetzen duten elikagaiak

Sexua eta elikagaiak

Sexua eta elikagaiak

Gure gorputzaren funtzionamendua jasotzen duen estimuluetan oinarritzen da eta horien artean garrantzitsuenetako bat da elikagaiena. Jaten dugunak eragina du gure energi, pisu eta baita sexurako gogoan ere. Hala, jaki afrodisiakoak ditugun moduan, badira kontrako efektua lortzen duten elikagaiak ere; alegia, sexu grina kaltetzen dutenak. Beraz, eta hori ekidin nahi badugu, kontuan hartu behar dugu zer jan eta edaten dugun.

Gure sexu desiraren etsai nagusienetakoak dira elikagai koipetsu eta kalitate txarrekoak, otordu lasterreko jakiak adibidez, gure hormonetan desoreka sor baitezakete. Horregatik, kalitate kaxkarreko haragia eta higiene gutxiko lekuetan saldutako edo prestatutako janaria saihestea komeni da.

Jaki frijituak ez dira onak. Euren koipeak astun sentiarazten gaituzte, baita logura eman ere. Ondorioz, zaila da bikotekidea asetzeko jarrera hartzea.

Zentzu honetan, alkohola ere ez da sexuaren lagun. Izan ere, logura eman eta kitzikapena jasotzeko hartzaileak makaltzen ditu. Asko eta egunero edatea saihestu behar da eta ura edan uneoro hidratatuta egoteko.

Esneki gehiegi hartzea ere ez da komenigarria, puztuta eta deseroso sentiarazten gaituztelako. Horrela zaila da gure burua ondo ikustea eta sexurako gogoa piztea.

Esku bakarrez irekitzen den kondoia

kondoiaInoiz izan duzu arazorik kondoi bat irekitzeko garaian? Une sutsua izaten da, bor-bor egoten zara… eta, bat-batean, bi eskuak libre utzi behar izaten dituzu preserbatiboa jartzeko. Horrek bat-bateko pasioa galtzea edo kontua hoztea eragin dezake. Baina ez larritu, laster kalean egongo baita esku bakarrarekin ireki daitekeen kondoia!

Ben Pawlek preserbatiboa gordetzeko zorro berritzaile batekin harritu gaitu. Bere asmoa elbarrientzat irekitzeko erraza den kondoia egitea bazen ere, ia konturatu gabe, askoren egunerokotasuneko arazoetako bat konpondu du. Orain nahikoa da preserbatiboaren gainean presioa egitea hau zorrotik ateratzeko, eta segundo eskas batzuk nahiko dira.

Pawlek patentatu egin du jada, baina oraindik ez dago merkatuan; izan ere, badirudi preserbatiboak ekoizten dituzten marka nagusiekin negoziatzen ari dela produktua kaleratzea. Espero dugu laster gure artean egotea.

Kirola, sexua hobetzeko prestakuntza onena

Pilates

Pilates

Badakigu sexua bikaina dela gorputza liraintzeko. Hori esan izan dute, behintzat, aditu askok eta askok. Jarduera sexualari esker, hormonak askatu eta kaloriak galtzen ditugu. Gainera, gauza jakina da orgasmoak muskuluak erlaxatzen ere laguntzen digula.

Dena den, guk ere lagundu behar diogu sexuari, eta zenbait kirol-jarduera apartak dira onura horiek guztiak are eraginkorragoak izan daitezen. Zeintzuk diren nahiko duzue, noski! Jarraian ipiniko ditugu adibide batzuk.

Pilatesari tartea egin beharko genioke gure agendan; izan ere, pelbisaren inguruko zirkulazioa hobetzeaz gain, tentsioa arindu eta artikulazioak luzatuko ditugu.

Horrez gain, yoga ere oso jarduera gomendagarria da, muskuluak malgutzen baititu. Era berean, bizkarezurra indartzeko aukera bikaina da.

Azkenik, sabel-dantzari aipamen berezia egingo diogu errepaso honetan. Aldakekin eta pelbisarekin egindako mugimendu zirkularrak, leunak eta uhindunak ditu oinarri estilo horrek. Beraz, ezin hobeak dira artikulazioak askatu eta sentsualitatea lantzeko. Lotsak alde batera uzteko ere terapia aproposa da. Ez izan zalantzarik eta ekin gorputzari!

Urteei bai, sexuari ere bai!

sexo121-300x252

Sexua edozein adinetan

Zein ote da sexu harremanekin gozatzeko adinik onena? Egia al da zahartzaroa iristearekin batera gero eta gutxiago disfrutatzen dugula? Ezta pentsatu ere! Adinak bestela lortu ezin dena eskaintzen digu: esperientzia. Horren ondorioz, sexua askoz hobea izan daiteke.

Gazte garenean dena berria da guretzat, eta behin martxa hartuta, ez zaigula ezagutzeko ezer geratzen uste dugu; akats galanta. Emakumearen kasuan, ikerketa askok diote 30 urte inguruan lortzen dela sexuari dagokionez unerik onena, orduan ezagutzen baitu guztiz bere gorputza. 45 urte betetakoan, berriz, nolabaiteko “hurbilketa erotikoa” izan dezakegu gure bikotekidearekin, esperientzia lagun dugula.

Beti entzun izan dugu sexua gutxitu egiten dela urteak gehitu ahala, baina ez da horrela. 50 urte ingurura iristen garenean, ezin hobeto ezagutzen ditugu gure bikotekidea eta bere gustuak, eta baita gureak ere. Egin, trebatu, mugak gainditu, eta… sexuaz gozatu, adina gorabehera!

Sexua goizetan? Bai, mesedez!

Ezagutzen al duzue eguna hasteko modu hoberik? Zenbait adituk diotenaren arabera, esnatu bezain laster sentitzen dute sexurako gogo handiena gizon zein emakumeek. Hormonei dagokienez, egunaren hasieran omen daude baldintza onenetan, plazera eman eta jasotzeko.

Sexua goizetan

Sexua goizetan

Ba al zenekiten goizean orgasmoa izateak egunari umore apartarekin ekiten laguntzen duela? Izan ere, dopamina maila gutxitzen laguntzen du sexuak, eta oso lagungarria da gure aldartea alaitzeko. Era berean, estrogeno kopuruak behera egiten du eta horri esker, itxura fisiko ederragoa izango dugu.

Osasuna bikaina izateko terapia aparta ere bada. Horrez gain, gure defentsak indartu eta zirkulazioa hobetzen lagunduko digu harreman on batek. Hortaz, ez izan zalantzarik: hartu kontuan orain arte esandakoa eta jarri goiz iratzargailua!

Musuen unibertsoa

Badakigu musuak plazera lortzeko baliabide apartak direla. Aitzitik, askok ezagutuko ez dituzten onurak ere eragiten dituzte. Ba al zenekiten, esaterako, kaloriak galtzen direla musu ematean? Horrez gain, zirkulazioa hobetu eta kolesterola gutxitzeko ere gomendagarriak dira.

Musuak

Musuak

Abantaila fisikoez gain, eragin lasaigarria omen dute, morfina dosi txiki batek sortzen duenaren antzerakoa. Era berean, gaur egun bizi dugun gehiegizko estresari aurre egiten laguntzen digute, erlaxagarriak baitira.

Jarraian, musu mota desberdinak aztertuko ditugu:

Musu lehorrak: ezpainak soilik erabilita emandakoak.
Musu xurgatzaileak: bietako batek bestearen beheko ezpainak ahora eraman ostean, mugimendu xurgatzailea hasten da martxan.
Musu frantsesa: ezagunena eta gehien bilatzen dena da. Mingainari dagokio kasu honetan lan egitea. Izan ere, bikotekidearen ahoaren barruan mingainari eraginda emandakoa da musu frantsesa. Zein duzue gustukoen?

Nola gozatu sexuaz bainuontzian?

Bikotekidearekin bainatzea sexu-harreman baten aurrekari aparta izan daiteke. Burbuilaz beteriko bainu bero batek burua eta gorputza erlaxatzen lagunduko digu, ondoren jarduera sexual atsegina errazteko.

Sexua bainuontzian

Sexua bainuontzian

Garrantzitsua da zenbait aholku kontuan hartzea, bainuontzian igaroko dugun denbora ahalik eta perfektuena izan dadin. Esate baterako, olio aromatikoak apartak dira giro ezin hobea eragiteko.

Ondoren, argiak itzali eta kandelak ipini ditzakegu. Izan ere, ukitu ezin erromantikoagoa emango diogu agertokiari argiztapen xumea eta leuna erabiltzen badugu. Azkenik, ez ahaztu musika egokia aukeratzeaz!

Osagai guztiak prest ditugunean, uretan sartu eta lanean has gaitezke. Masajeak, laztanak…norberaren irudimenaren txanda da orain!!!

“Kubatar” bat egiteko aholkuak

sexoEmakumeen bularrekin egindako masturbazioari deitzen diogu kubatarra. Praktika hau aurrera eramateko garrantzitsua da partaide biek jarrera eroso bat aukeratzea. Horretarako burkoak erabil daitezke, emakumearen belaunen azpian zein gizonaren ipurdi azpian jartzeko. Bestalde, gomendagarria da lubrifikatzailea erabiltzea.

Mutila eserita edo etzanda jartzea eta neska belauniko ezartzea da seguruenik jarrerarik egokiena eta errazena. Adibidez, gizona sofan eseri daiteke eta ipurdia ertzeraino eraman. Bien bitartean, emakumeak, belauniko jarri, eta zakila bere titiekin inguratzen du. Gainera, zakila ahoarekin zein eskuekin ere mugi dezake.

Dena den, badira kubatar praktika egiteko modu gehiago ere.