Hileko artxiboak: azaroa 2011

Gizonezkoek egunean 19 aldiz pentsatzen dute sexuan

Infarto4Egun osoa sexuan pentsatzen ari dira gizonak, estereotipoen arabera. Ohioko Estatuko Unibertsitateko ikertzaile talde batek frogatu duenez, gizonezkoek sexuan emakumeek baino gehiagotan pentsatu arren, beste beharrizan fisikoekin ere hala gertatzen dela, esaterako, janariarekin eta logurarekin.

Kaleko mitoaren arabera, gizonek zazpi segundotik behin pentsatzen dute sexuarekin lotura duen zerbaitetan. Esna dauden hamasei orduetan 8.000 bat aldiz pentsatzea da hori. Ikerketak zeharo gezurtatu du mitoa; azterketaren arabera, batez bestez hemeretzi aldiz bakarrik pentsatzen dute eta emakumeek, aldiz, hamar aldiz.

Ez da hori guztia, ordea. Orokorrean, gizonek gehiago pentsatzen dute janarian emakumeek baino (hamazortzi aldiz egunean, hamabosten aurka) baita lo egitean ere (hamaika, zortziren aurka). Horrela, esan daiteke gizonezkoek antzerako maiztasunaz pentsatzen dutela behar sexualetan eta janarian.

Bi sexuetako 18-25 (sexualitatearen gorenean daudenean) urteko ikasleen artean egin zuten ikerketa. Parte hartzaileei kontagailu bat eman zieten eta botoia sakatu behar zuten, egokitu zitzaien gaiarekin zerikusia zuen zerbaiten inguruan pentsatzean (batzuei sexua, besteei janaria eta gainerakoei logura).

Zakilaren tamaina, estatuz estatu

tamanos_de_penes_por_paises_articulo_landscapeTarget Map webgunean estatu bakoitzeko gizonen zakilaren batez besteko neurria argitaratu dute. Koloreka antolatuta daude estatuak eta kolore bakoitzak neurri tarte bat adierazten du mapa interaktiboan; gorriak dira luzeenak eta berdeak motzenak.

Nongoak dira zakilik luzeenak? Lasai, neskak, orain erantzungo dut. Kongoko gizonek dituzte munduko zakilik handienak. Ia 18cm (17,93 cm). Ez da gutxi, ez? Gertutik jarraitzen diete ekuadortarrek (17,51 cm) eta ghanatarrek (17,31 cm).

Eta txikienak? Nongo gizonek dute marka “ohoretsu” hori? Hegokorearrek 9,66 cm-ko zakila dute batez bestez. Oro har, Asia hego-ekialdeko biztanleak ez dira oso ondo ateratzen ikerketa honetatik. Hegokorearrei jarraitzen doaz txinatarrak, indiarrak, tailandiarrak…

Euskal herritarrak, ez zaitezte urduri jarri, ez gara eta hain gaizki irteten. Esan daiteke munduko gizonen batez bestekoan gaudela, 13,85 cm baita espainiar Estatuko neurria.

Zertan dute antza koitoak eta goi-lehiaketazko kirolak?

sexoKoitoak eta goi-lehiaketazko kirolak badute parekotasunik. Esfortzu fisikoak eta entrenamenduak eragina dute bietan. Sexu kitzikapena sentitzen dugunean gure bihotzaren erritmoak abiadura hartzen du eta minutuko 90 eta 100 taupada artean izaten ditugu. Gainera, orgasmora iristen garenean frekuentzia areagotu egiten da eta 130-150 taupada inguru izatera heltzen gara.

Sexu-harremanak maiztasunez edukitzeak gorputza entrenatzeko balio du, bai odol-zirkulazioa zein arnasketa sistema erregulatzen ditu.

Oro har, goi-lehiaketazko kirolak eragiten dituen ondorio antzekoak ditu, aipatutako puntuez gain, buruko endorfinak ere askatzen baititu.

Zuk zer nahiago? Kirola ala sexua?

Zein da sexuarentzat egunik onena?

couple-in-bedOsteguna da sexu harremanetaz gozatzeko egunik onena. Hala dio London School Of Economicseko ikertzaile talde baten azterketak. ISO 8601 arauaren arabera, astearen erdiko eguna denean, ostegunean, alegia, gizonezkoen eta emakumeen hormona maila parekatu egiten da.

Zer dela eta hori? 24 ordu inguruko erloju biologikoa dugu gizakiok. Zelula mailako sistema da hori. Algek ere antzerako barne sistema bat daukate Cambridge eta Edinburgoko unibertsitateen ikerketen arabera.

Ostegun goizetan testosterona eta estrogeno mailak beste momentu batzuetan baino ia bost aldiz altuagoak dira. Iratzargailua goizago jarri eta norekin aprobetxatu baldin baduzu, etxetik beste egun batzuetan baino zoriontsuago irtengo zara.

Zergatik gertatzen dira goizetako erekzioak?

ereccionesGaldera sinplea bada ere, askok eta askok ez dute ezagutzen erantzun zuzena. Goizetako erekzioak ez dira kitzikapen egoera baten ondorio izaten.

Mutil asko dira goizetan zakila tentetuta esnatzen direnak eta horrek badu azalpena. Puxika beteta dagoenean gertatu ohi da. Honek presioa egiten du sabeLaren azpiko odol-hodietan eta ondorioz, zirkulazioa bihotzera itzultzea oztopatzen du. Odol erretentzio honek zakilaren tentetasuna eragiten du. Gauza bera gertatzen da gizona kitzikatuta dagoenean.

Ustez inpotenteak diren mutilek ere izan ahal dituzte goizetako erekzioak. Horrek argi erakusten du fisiologikoki mutil hori ez dela inpotentea. Kontua da, egoeraren arabera, eta lotsa eta konplexuak tarteko direla, zailtasunak izan ditzakeela zakila tente mantentzeko.

Zer begira ari haiz?

“Eyetrackingcuadro0_galeria_portrait” teknikaren bidez eta Photoshoparen laguntzaz, Zeelanda Berriko ikertzaile talde batek gizonei emakumeen zein atal interesatzen zaien aztertu du.

Lehenengo lekuan, nola ez, bularrak daude. Ikerketan parte hartu zuten gizonezkoen artean, %44,8k lehen begiratua titipuntei egin zien. Hala ere, mitoa beti ez dator bat errealitatearekin. Titi oso handiak baino nahiago dituzte gizonek ertainak (txikiegiak ere ez, jakina).

Titipunten koloreak ere badu garrantzia dirudienez. Argiek ez dute arreta askorik erakartzen, beltzaranek gehiago eta ilunek gizonak txoratzen dituzte.

Hurrengo postuan dago gerria. Emakumearen atalik sexyenetakoa da eta gizonezkoen %36ren arreta bereganatu zuen.

Pubisari dagokionez, ikerketan behintzat ez zuen arrakasta handirik izan. Hirugarren postuan dago begiraden rankingean, %11rekin.

Aurpegia garrantzitsua da zalantza gabe; ez, ordea, gorputzaren beste atal batzuen beste. %5,5ren arreta besterik zuten jaso.

Izterrak ia oharkabean pasatu ziren ikerketan, izan ere, gizon batek bota zien begia. Lehen begiradan ez zuen inork arreta jarri oin eta hanketan. Gizonezkoak hasiera batean ez lirateke konturatu ere egingo emakumeek oinak moztuz gero.

Sexua izan ostean emandako hitzaldiak, eraginkorragoak

sexoJendaurrean hitz egin behar duzuen bakoitzean izerdi-patsetan jartzen zarete? Ahotsa dardarka hasten zaizue? Argi dago sintoma hauek izaten dituzten pertsonentzat oso zaila dela jendearen aurrean hitz egitea. Askotan urduritasunaren edota beldurraren ondorioz, estutasun momentuak pasatzen ditugu.

Horren aurrean, Eskoziako Pasleyko Unibertsitateko psikologo batek (Stuart Brody) konponbidea zein den azaldu du. Honen esanetan, mikrofono aurrean jarri aurretik sexua praktikatzeak urduritasuna alde batera uzten lagunduko digu.

Halere, Brodyk egindako ikerketak erakusten duenez, ez du edozein sexu praktikak balio nerbiori aurre egiteko. Sarketa da kasu honetan, praktikarik eraginkorrena, larrua jotzean kanporatzen den “oxitocina” izeneko hormonak efektu lasaigarria baitauka.

Gainera, sexu-harremanak mantentzeak odol-presioa kontrolatzen laguntzen du.

Baginaren zaporea

sexoDuela gutxi semenak eta zakilak izan ditzaketen zaporeei buruz hitz egin genuen “Eingo al deu” sexu blogean eta gaurkoan baginaren zaporea izango dugu mintzagai.

Argi dago baginak hartu ohi duen zaporea ez dela oso atsegina izaten. Nahiz eta emakumea garbi egon, baginak beti hartzen du zapore nahiko garratza. Halere, neska bakoitzaren baginak zapore ezberdina izaten du. Lubrifikazioak, adinak, izerdiak, dietak eta sexu osasunak adibidez, zerikusia dute honetan.

Baginan infekzioren bat izateak, besteak beste, zaporea garraztu dezake. Baina, horrez gain, dietak eragin zuzena izaten du. Kipulak, berakatzak eta zapore “biziak” dituzten jakiekin gustu ezatseginagoa lortzen da, frutekin eta elikagai naturalekin, aldiz, zaporea gozoagoa da.

Mutil bati eskurik gabe orgasmoa eragiteko sei era

Mihiarekin, ilearcouple bedekin, titiekin, oinekin… Gizon bat bero-bero jartzeko teknikez jabetu zaitez; hori bai, eskuak erabili gabe! Atariko jokoek izan ditzaketen eraginkortasuna pentsa baino handiagoa da.

1. Zure mutil-lagunari belarria miazkatzen diozunean txoratzen bada, garondoan mihiarekin jolastuz benetan berotuko da. Muxu txikiekin hasi eta hotzikarak sortuko zaizkio. Sudurrarekin ere jolastu dezakezu lepoan zehar, erotu egingo da!

Garondoa titiekin laztandu dezakezu ondoren. Ez utzi eskuekin ukitzen, ordea, plazerra esku gabe izan behar da!

2. Ziur behin baino gehiagotan egin diozula atximurka ipurdian. Zergatik ez jolastu orduan bere ipurmasailekin? Asko miatu gabeko eremua izan daiteke baina emaitza onak lortu daitezke. Hozka egiozu ipurmasailetan era gozo eta samurrean. Gero, plazerrez txoratzeko, ferekatu ipurtaldea bularrekin.

3. Bazenekien gizonen izterren barnealdea gune erogeno direla? Askotan ez diegu behar adina arreta jartzen baina oraingo honetan ezin gara ahaztu. Zabal ezazu bidezidorra mihiarekin eta tartekatu muxu leunak. Bikotekidea oso bero jartzea nahi baduzu erabil itzazu bularrak, plazerrez egingo du eztanda!

4. Esku gabe ere masturbatu daiteke. Bular oparoak badituzu erabil itzazu zakila kitzikatzeko. Kubatar teknikak ere gizonak bero-bero jartzen ditu (ez dago zertan datzan azaldu beharrik ezta?).

5. Esku gabe masturbatzeko beste era bat da oinak erabiltzea. Ondo erabiliz gero orgasmora hel daiteke eta mutilak ere neskarekin probatu dezake. Zakila oinen artean jarri eta obatu itzazu eskuekin. Ondoren, erritmikoki mugitu igurtziz eta estutuz.

6. Bikotekidearen belarri gingilarekin jolastu duzu inoiz? Igurtzi eta plazerrez dardaraziko duzu, izan ere, oso gune sentikorra da. Ferekatu eta miazkatu ostean, hozka egin ezazu. Kontuz ibili, ordea, ez egin gogorregi!

Mutilek ere orgasmo plantak egiten dituzte

baiSarritan mutilek ere orgasmo itxurak egin behar izaten dituzte. Batez ere, anorgasmia pairatzen duten mutilak dira plantak egiten dituztenak. Gainera, gehienetan lotsa eta beldurra direla eta, ez dute sendagilearengana joateko erabakia hartzen.

Anorgasmia duten gizonek ez dute isurketarik izaten sarketa praktikatzerakoan, ezta orgasmorik ere. Gehienetan 40 urtetik gorakoak izaten dira gaixotasun hau duten gizonak eta hainbat faktorek eragin dezakete anorgasmia: prostatako ebakuntzek eta zenbait gaixotasunek (tartean diabetesak), adibidez.

Dena den, arrazoi psikologikoak ere egon daitezke gaixotasun honen atzean. Masturbatzeko ohiturarik ez duten edota gehiegi masturbatzen diren mutilen kasuan sexu desira eta isurtzeko gaitasuna nabarmen gutxitu ahal dira.

Era berean, sexu heziketa oso zorrotza izaten duten pertsonek, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituztenek edota oso estresatuta bizi direnek arazoak izan ahal dituzte orgasmora iristerakoan.