Hileko artxiboak: ekaina 2009

“Ni liberala naiz eta zu?”

Lesakako gazte batek arduratuta idatzi digu. Arduratuta eta batez ere amorratuta, bere ideia irekiekin koherentea izateak uste baino lan gehiago ematen diolako. Gazte honek ez du gure sexologoari gomendioak eskatzeko idatzi, bere hitzetan, gainerako irakurleen iritziak eta esperientziak jasotzeko bidali omen digu idatzi hau:

“Gutxi gorabehera bi urte daramatzat nire neskalagunarekin. Pozik nago, gustuko dut eta elkar maite dugu. Bai ni eta baita bera ere, sexu askearen aldekoak izan gara beti. Ideia irekiak ditugun bi pertsona gara eta horregatik, harreman liberal baten aldeko apustua egin genuen hasieratik. Modu horretan, elkarrekin bizitzaz gozatzeko prest azaldu ginen, baina, era berean, beste neska-mutil batzuekin suertatzen zitzaizkigun aukerei uko egingo ez geniela erabaki genuen.

Horrela bada, beste edozein bikoteren antzeko harremana mantentzen dugu, ezberdintasun bakar batekin: nire neskalagunak nire baimena dauka beste mutil batzuekin ‘enroiatzeko’ eta alderantziz.

Nik betidanik defendatu izan ditut mota honetako harremanak eta sekula ez nuke pentsatuko nirekin bat datorren neska bat aurkituko nukeenik. Dena den, egoera uste baino txarrago daramat. Ni ez naiz inoiz beste inorekin ‘enroiatu’ eta nire neska, aldiz, bai.

Duela gutxi, adibidez, kanpina hartu eta elkarrekin kontzertu batzuk ikustera joan ginen Nafarroara. Autoan geundela, ‘gaur ligatzeko gogoz noa’ esaldia bota zuen nire neskak eta ni sutan jarri nintzen. Berari ez nion nire amorrua erakutsi, baina, egoera jasangaitza izan litekeela iruditu zitzaidan. Onartzea kostatzen zaidan arren, nire sentimenduak nire ideiekin bat ez datozela konturatu naiz orain. Ez dakit zer gertatu zaidan.

Zer egin dezaket? Zuetako norbait egoera berdinean dago? Bion artean hartutako erabaki bat da, nola esan orain ia ez dudala jasaten? Zuen hitzak behar ditut.”

“Masturbazioak heriotza ekar dezake?”

Osteguna, eta Olatz Berastegi sexologoa erantzun berri batekin datorkigu. Baina zer galdetu dute oraingoan gure irakurleek? Adi!

“David Carradinen heriotza dela eta zurrumurru asko entzun dira. Egia da masturbatzen zegoenean hil zela? Nolatan da posible? Masturbazioak heriotza eragin dezake?”.

Eta beti bezala, Olatzek argi eta garbi erantzun du ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurlearen zalantza:

“Dakizuen bezala David Carradine aktorea masturbatzen ari zela hil zen, asfixiatuta. Heriotza honen inguruan hipotesi ezberdinak sortu dira eta nik ezin dut hipotesi horien artean egiazkoa zein den argitu, baina bai, sexu-praktika horren inguruko xehetasunak eman.

Herrialde askotan hipoxifilia izenez ezagutzen da praktika hau, baina, lekuaren arabera, beste izen batzuk ere hartzen ditu: asfixiofilia edota asfixia erotikoa, adibidez. Zehazki, sexu-harremanak mantentzen diren bitartean norberaren edo bikotearen arnasketa oztopatzean oinarritzen da masturbazio mota hau.

Hain zuzen ere, orgasmoa hobetzeko oztopatzen da arnasa. Praktika arriskutsua da, ondo kontrolatzen ez bada, ondorio negatiboak ekar ditzakeelako. Izan ere, kitzikatuta gaudenean gure bihotzaren erritmoa areagotu egiten da eta orgasmora iristen ari garenean oso garrantzitsua da gorputza oxigenatuta egotea.

Beraz, mota horretako sexu-harremanak praktikatzean garrantzia handia dauka kontrola ez galtzeak, ziur egoteak eta bi pertsonen artean egiten denean, bien oniritzia izateak.”

“Ipurdian zaplastakoak emateak sutan jartzen nau”

Dakizuen bezala, ostegunero Olatz Berastegi sexologoak irakurle batek egindako galderari erantzuten dio eta oraingoan, egun bateko atzerapenarekin, Irungo gazte baten zalantza argituko digu Olatzek.

Hona hemen zalantza:

“Nire neskak aurreko batean txortan geundela ipurdian zaplastako batzuk eman zizkidan eta pila bat gustatu zitzaidan. Asko ipini zidan eta gogorrago emateko eskatu nion. Zoratuta nago? Morboso bat naiz? Normala da ?”

Eta hemen Olatzen erantzuna:

“Ezer baino lehen zure azken galdera argitu nahi dut. Zer da normala eta zer ez? Normaltasuna bakoitzaren parametroak kontutan hartzean datza, beraz, ekintzak nahiz gertakizunak pertsona bakoitzaren inguruan neurtu behar direnez, normala hitza ez erabiltzen saiatuko gara, zuretzat baliogarria dena agian beste batentzat ez delako.

Eta hortik aurrera, zaplaztekoak, hozkak eta antzeko praktikak norberaren erotikan sartzen direla aipatu behar dugu. Harreman batean gertatzen dena bi pertsonen arteko kontua da eta helburu nagusia gustuko ditugun gauzak aurkitzea izan behar. Zuri ipurdian txalo batzuk emateak kitzikatzen bazaitu, hor duzu gakoa, aipatu bezala, helburua plazerra edota atsegina bilatzea izan behar delako.

Dena da posible jostatzen dabiltzan bi pertsonen aldetik onartua bada, kontua inori kalterik ez egitea da eta zure kasuan ez diozu inori kalterik egiten. Argi geratu zaizu?”

Oraingoan ere erantzun argi eta zehatza eman digu Olatzek. Eta hurrengo asterako zer? Beharbada datorren astean publikatzen dugun zalantza zurea izan daiteke. Horretarako bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera.

Afektibitate eta sexualitate ikastaroa Gernikan

Sexuari buruz dena ez badakizu eta Gernikatik hurbil bizi bazara, adi uztailean martxan jarriko duten ikastaro honi. “Sexuen arteko harremanetan usteak erdi ustel” ikastaroak, gazteen emozioak, sexualitatearen gaineko sentimenduak eta sexuaren kontzeptua landuko ditu lau egunetan zehar.

Hain zuzen ere, uztailaren 22an ekingo diote kurtsoari eta lau saiotan egongo da banatuta: uztailaren 22koa, 24koa, 28koa eta 30ekoa.

17 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta egunean hiru orduko (10:00etatik 13:00etara) ikastaroa emango du psikologo espezializatu batek.

Aditu honen laguntzarekin, izena ematen duten pertsonek sexu harremanetako faktore ezberdinak aztertuko dituzte; erakarpena, desioa, maitemintzea eta fantasia, besteak beste.

Gainera, sexu-harreman mota ezberdinak landuko dira eta emozioak ulertu eta bideratzen ikasiko dute gazteek.

Zakil motak, formaren arabera

Jende askok sekulako garrantzia ematen dio zakilaren tamainari, baina, ba al da honen formaz arduratzen den inor?

Zakilaren formak garrantzia izan dezake baginaren puntu bat edo beste laztantzeko orduan, baita, sexu-harremanetan jarrera bat edo beste hautatzerakoan ere. Horrek ez du esan nahi forma batzuk besteak baino hobeak direnik, baina bai bakoitzak bere abantailak dituela eta hori aprobetxatzen jakin behar dugula.

Baina zeintzuk dira forma tipikoenak eta zein abantaila du hauetako bakoitzak?

1. Arkatz formakoak: Punta finagoa duen zakil mota da. Batez ere, uzki bidezko sexua praktikatzeko da egokia.

2. Zakil okertuak: Alde batera zein bestera okertuta dauden zakilek estimulazioari mesede egin diezaiokete. Adibidez, gorantz okertuta daudenek G puntu delakoa estimulatu dezakete. Ezkerrera nahiz eskuinera okertutakoek ez dute abantailarik ezta desabantailarik ere. Hori bai, okerdura oso nabaria bada, gerta daiteke sarketan emakumeari mina eragitea.

3. Perretxiko-zakila: Glandea oso zabala duten zakilak dira perretxiko-zakilak. Ez dira uzki bidezko sexua praktikatzeko egokiak, mingarria izan daiteke eta. Felaziorako, aldiz, oso gozagarriak izan daitezke, emakumearentzat batez ere.

4. Kono-zakila: Pirámide edo kono itxurakoa da, glandea estua duena eta oinarrira heldu arte proportzioan zabalduz doana da. Sarketarako oso aproposa, gehien bat uzki-sexurako, dilatazioa progresiboa delako.

5. Platano formako zakila:
Oinarria nahiz glandea estua ditu, baina, zakilaren gorputza sendoa da. Ez du arazorik ematen sexu orala praktikatzerakoa ezta koitoan ere.

6. Atzapar itxurako zakilak: Ez dira oso ohikoak, halere, existitzen dira. Glandea okertuta duten horiek dira, hain zuzen. Felaziorako nahiko konplikatuak.

Ikusten duzuen bezala, zakil forma ezberdinak daude. Zakil bakoitza den modukoa da eta probetxu handiena ateratzen ikasi behar dugu.

Neskei zein da gehien gustatzen zaizuen zakil mota?

Posible da zakila apurtzea?

Gutxitan entzun dugun gai baten inguruan hitz egingo dugu. Hain zuzen ere, mito zaharrei jaramonik egin gabe, zakila haustea posible dela baieztatuko dugu gaurko honetan.

Gutxitan gertatzen da zakila apurtzea, baina, oso mingarria dela diote esperientzia hori izan duten mutilek. Gutxi gorabehera 175.000 pertsonatik bati hausten zaio zakila, baina, askotan oso zaila izaten da haustura atzematea.

Gehienetan mugimendu zakar baten ondorioz apurtzen da, sexu-harreman “gogorrak” izanda, adibidez. Zakila tente ez badago ezinezkoa da apurtzea.

Baina, haustura ez du beti sexu-harreman “agresibo” batek eragin behar, posible da beste egoera batzuetan apurtzea: koitoa praktikatzen gaudenean zakila baginatik ustekabean ateratzen bada, adibidez.

Koitoa praktikatzean, errazagoa da zakila apurtzea neska gainean etzanda dagoenean. Hala gertatzen bada, mutilak jarraian nabaritzen du mina eta askotan hematoma sortzen da zakilean bertan. Horregatik, ospitalera joatea gomendatzen dute adituek, tratamendu sinple batekin jarraian konpondu daitekeelako arazoa.

Bada zuen artean antzeko esperientzia bizi izan duen norbait? Horrela bada, bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera edo utzi hemen bertan zure iruzkina.

“Sexu anala probatu nahi dut baina ez naiz ausartzen. Gozagarria da?”

Osteguna berriz eta beti bezala, gazte baten zalantza aukeratu dugu eta Olatz Berastegi sexologoari luzatu digu. Oraingoan uzki bidezko sexu jardueraren gaineko galdera egin digu ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko irakurle batek. Badakizu, zuk ere zure zalantzak argitu nahi badituzu, bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta Olatzek erantzungo dizu. Mezua guztiz anonimoa da, beraz, ez galdu denborarik eta galdetu nahi duzuna.

Hau da aste honetan jaso dugun zalantza:

“Sexu anala probatu nahi dut baina ez naiz ausartzen. Gozagarria da? Min asko ematen du? Asko zikinduko da nire mutilaren zakila? Mutilak gozatzen du? Ala gehiago disfrutatzen da sarketa normalarekin? Neska iritsi daiteke orgasmoa sexu analarekin?”

Eta hau Olatzen erantzuna:

“Sexu anala sexu-praktika mota bat da eta gozagarria izan daiteke baina ez pertsona guztientzat, denok ez baititugu uzkiko muskuluak berdin. Hau da, batzuek beste batzuek baino askoz malgutasun handiagoa dute. Horregatik, askotan, eta batez ere hasieran, zaila gerta daiteke zakila sartzea, beraz, lasai-lasai praktikatzea da gomendagarriena. Dena den, erosoena, lubrifikatzaileak erabiltzea da, horrela sarketa erraztuko baitugu.

Zakila zikintzearen kontuari dagokionez, ez da zertan lohitu behar, kondoia erabilita askoz garbiagoa izango da eta, gainera, gogoratu uzki bidezko sexuarekin ere gaixotasunak transmititu daitezkeela.

Neskak nahiz mutilak gozatu dezake praktika honekin. Batzuentzat jarduera gozagarriena izatera hel daiteke, beste askok, berriz, nahiago dituzte beste praktika batzuk.

Eta noski, orgasmoak eduki daitezke uzkiko sexuarekin. Halere, askotan aipatu dugun moduan, neska batentzat klitoria laztantzea da orgasmora iristeko biderik errazena. Amaitzeko, ez ahaztu, edozein sarketa mota praktikatzeko garrantzitsua dela kitzikapen maila altua edukitzea, sarketa gozagarriagoa izan dadin”.

Kondoiak dohainik ‘Condom Card’ txartelarekin

Britainia Handia da adingabeen haurdunaldi kopuru handiena duen Europako herrialdea eta horri aurre egiteko neurri ezberdinak ari da hartzen bertako Gobernua, azkena kondoiak dohainik banatzea.

Horretarako, txartel bat bananduko dute gazteen artean. Baina nola lortu daiteke txartel hori? Nahikoa da sexu seguruari buruzko klase batera joatea txartela dohainik jaso ahal izateko eta txartela aisialdiko toki ezberdinetan erakutsi daiteke: futbol-zelaietan, dendetan…

C-Card izena edukiko duen aipatutako txartela 13 urtetik gorako gazteen artean bananduko dute eta udazkenetik aurrera egongo da eskuragarri.

Zein da sexua izateko ordurik aproposena?

Sexuan ere gustuek agintzen dute. Askok gustuko dute eguna energiaz beteta hastea, hori dela eta, ohetik altxatu orduko sexu-harremanak izaten dituzte. Beste batzuek, berriz, nahiago dute bazkalostean goxo-goxo ohe gainean etzan eta siesta egin orduko sexua praktikatzea. Eta azkenik, badira sexu kontuak gauerako uzten dituztenak.

Kontutan eduki behar da, edozein ordutan gogoa duten pertsonak ere badirela, baita, alferkeriak jota sexua edozeren atzetik jartzen dutenak ere.

Dena den, gustuek ez ezik, hormonek ere agintzen dute, sexua praktikatzeko unea aukeratzeko orduan. Gizonek eta emakumeek bide ezberdinak jarraitzen dituzten arren, egunaren zenbait unetan pertsona denen biorritmo erotikoek bat egiten dute. Baina noiz?

Goiza ez da unerik aproposena. Ordu horretan emakumearen organismoa ez dago sexua izateko prestatuta. Loaren hormonaren maila oso altua da eta gorputzaren tenperatura, aldiz, baxua. Gizonak, ordea, goizeko lehen orduetan sexu-hormonak nahiko piztuta izaten ditu. Hori bai, bada, ordu bat emakumea nahiz gizona gogoz egon ohi direna: goizeko 09:00ak inguruan.
Baina, ez da bi sexuek gogoa aldi berean izaten duten ordu bakarra, arratsaldeko 16:00ak ere ordu egokia baita.

Zehatz-mehatz ordu bakoitzean emakumea eta gizona zein egoeratan aurkitzen diren jakin nahi baduzue sartu ondorengo helbidean.

Zu zein ordutan egoten zara gogotsuen?