Etiketaren artxiboa: proposamenak

Pasioa ez galtzeko saihestu beharreko bost kontu:

Argazkia: GTRESONLINE

Argazkia: GTRESONLINE

Aholkuak eta sexu-harremanetan berritzaileak izateko erak aurkeztu ohi dizkizuegu Gazteako sexu-blogean. Gaurkoan, aldiz, pasioari eusteko saihestu behar diren zenbait konturen berri emango dizuegu.

1.Barruko arroparen xarma:
Kontu handia izan behar da sexu-harremanak izaterakoan jantzita daramagun barruko arroparekin; horrek ez du esan nahi satinezko lentzeria sexy-a ezinbestekoa denik, baina horrelakoetan gure barruko jantziei arreta pixka bat jartzeak asko laguntzen du.

2. Telefonoa itzalita, mesedez:
Sexu-harremanak irauten duen bitartean gure eta gure bikotekidearen plazeraz arduratu behar gara, eta, horretan ari garela telefonoak jotzen badu, xarma galdu egiten da guztiz.

3. Gerokoak, gero:
Ondo dago bikotekidea berotzen saiatzeko hizkera erotikoa erabiltzea, baina sexu-harremanekin zerikusia ez daukaten solasaldiak geroko utzi. Telefono deiarekin gertatzen den bezala, kontzentrazioa eta orgasmora iristeko aukerak galdu egiten dira.

4. Soberako ileak:
Norberak bere gustuak ditu, eta bere itxurarekin nahi duena egiteko eskubidea, baina gutxieneko depilazioak ez du kalterik egiten sexu-harremanei dagokienez.

5. Errutinatik at:
Denbora luzean elkarrekin egon diren bikotekideak errutinan erortzeko arriskua daukate, eta, horren ondorioz, sexu-harremanak aspergarriak bilakatu daitezke. Horren aurka egiteko modu asko daude: sexu-jarrera ezberdinak probatzea, jostailuak erabiltzea, sexu-harremanak ezohiko lekuetan izatea…

Zer da satinismoa?

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Ohean berritzaile izateko modu bat aurkeztu nahi dizuegu gaur Gazteako sexu-blogean: satinismoa. Ez kezkatu, ez dauka satanismoarekin zerikusirik!

Satinismoa sexu-harremanetan satinez egindako jantziak erabiltzean datza. Zenbait pertsonak oso sentipen berezia izaten dute satina ukitzean; hori dela eta, sexu-harremanak izaterakoan berotzeko erabiltzen dute.

Raquel Frances sexu-hezitzaileak Cosmopolitan aldizkarian adierazi zuenez, satina oso egokia da sexu-harremanetarako sentipenak pizten dituelako: “Ukimena suspertu egiten du, baina, era berean, ikusmena ere estimulatzen du oso deigarria izaten delako”. Francesen esanetan, satinak bikotekideak laztantzera, ukitzera, eta batez ere, batak bestearen gorputza aintzat hartzera bultzatzen ditu. Gainera, sarketaren aurretik sexu-harremanek beharrezko duten tartea luzatzen laguntzen du.

Satina erabiltzeko modu ugari daude, baina hau da gure proposamena: hartu satinezko zapi bat, lotu zure izterraren inguruan, eta eskatu zure bikotekideari ahoarekin askatzeko. Zapia ordu erdi inguru izozkailuan sartzen baduzu, sentipenak are biziagoak izango dira.

Maitale berriarekin, arau berriak

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Maitasun harreman berri baten hasieran, urduritasunak, lotsak, presak… lehenengo sexu-harremanari kalte egin diezaiokete. Hori dela eta, lehenengo sexu-harreman hori atseginagoa izateko zenbait aholku prestatu dizkizuegu Gaztean.

Lehenengo araua: utzi presak alde batera.

Pertsona berezi horrekin egoteko gogoz egon arren, lasai hartu behar da lehenengo sexu-harremana. Sarketaren aurreko jolasei eta laztanei euren tartea eskaini behar zaie; sexu-hezitzaileen iritziz, bikotekideak gustuko duena ezagutzeko une paregabea da lehenengo sexu-harremana.

Bigarren araua: umore puntu batekin hartu egoera.

Bikote baten lehenengo sexu-harremana ez da pelikuletan agertzen den modukoa izan behar. Segur aski une deserosoak izango dira, lotsak eragindakoak.

Gainera, lehenengo sexu-harremana izaterakoan, hamaika pentsamendu etortzen zaizkigu burua: Gustatuko ote zaio nire gorputza? Hau edo hori egiten badut, zer pentsatuko ote du? Horrelako ardurek areagotu egiten dute bikotekideen arteko tentsioa. Egoera naturala sortzeko, hobe da egia esatea, eta kezkatzen zaituenaren inguruan hitz egitea.

Hirugarren araua: esaiozu gustuko duzuna.

Zure bikotekideak gustuko duzun zerbait egiten duenean, esaiozu. Carole Altman sexu-hezitzailearen arabera, gizonak gehiago berotzen dira euren bikotekidea gozatzen ari dela ikusten dutenean.

Lehenengo sexu-harremanean zaila da besteak ohean gustuko duena ezagutzea, horregatik, oso lagungarria da pistak ematea. Kontrako kasuan ere komeni da zintzotasunez aritzea: ez baduzu gustuko zure bikotekideak egiten duen zerbait, esaiozu. Plantak egitea askoz okerragoa da.

Laugarren araua: utzi konplikazioak beste egun baterako.

Ez da komeni lehenengo sexu-harremanean jarrera konplikatuak probatzea. Horrek ez du esan nahi misiolariaren jarrerarekin nahikoa denik; erdibideko puntu bat bilatu behar da.

Nola masturbatzen dira gizonezkoak?

masturbacion-tecnicasAzken sarreran, emakumezkoen umorearen araberako jarrera sexualak aztertu genituen Gazteako sexu blogean. Oraingoan, aldiz, gizonezkoen masturbazioren inguruan arituko gara. Izan ere, masturbazioa da nork bere gorputza ezagutzeko bide onenetarikoa.

Lehenengo aholkua gizonezkoak, eskumuturra geldirik, pelbisa mugitzean datza. Teknika hau guztiz eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da eskua oso ondo lubrikatuta egotea. Horrez gain, zakila aurre-aurretik heltzea komeni da, plazera nabariagoa izan daitekeelako.

Eskrotoan masaje sakona ematea ere gomendio garrantzitsua izan daiteke. Hori egiteko, esku batez zakila heltzen den bitartean, hatz erakuslea eskrotorantz bideratzea komeni da. Beste eskua barrabilak estimulatzeko erabil daiteke.

Halaber, “bihurritzearen teknika” ere atsegina izan daiteke mutilentzat. Izenak berak praktika horren inguruko pista handia ematen digu: zakila trapu baten antzera bihurritu behar da, kontu handiz noski. Kasu honetan ere zakila oso lubrikatuta egon behar da gozamena eragiteko.

Azkenik, “eraitsi egitearen teknika” aipatu genezake. Teknika hori zakilean presioa aplikatuz goranzko mugimenduak egitean datza. Mugimendu horiek behar bezain beste errepikatu daitezke, gizonak nahiago duen erritmoan.

Aholku hauek guztiak, gizonek berek ez ezik, emakumeek ere erabil ditzakete, sexu-harremanak izan aurreko jolas moduan.

Zelako umorea daukazu gaur?

Sexu-harremanak izaterako orduan, gizonek ahalmen handiagoa dute arazo pertsonalak ahazteko. Emakumezkoentzat aldiz, zailagoa da kezkak alde batera uztea. Hori dela eta, Cosmopolitan aldizkari ezagunak emakumeen umorearen arabera egokiagoak izan daitezkeen jarrera sexualak aukeratu ditu.

Jarrera sexual horien inguruan, hain zuzen ere, arituko gara gaur Gazteako sexu blogean:

  • Zerbait berria probatzeko gogoz zabiltza? Probatu artazien jarrera sexuala. Sentsazio ezberdinak nabaritzeko jarrera paregabea da.

experimental-sex

  • Bihurri sentitzen zara? Izan zaitez sexu-harremanen gidari, amazonaren jarrerari esker.
naughty-sex

  • Nekatuta zaude? Orduan, zure bikotekideari tokatzen zaio lan egitea. Postura eroso batean etzan eta utziozu berari sexu-harremana gidatzen.
tired-sex

  • Jolasteko gogoz esnatu zara? Jarrera konplikatuago bat probatzeko egun paregabea duzu aurretik. Buruhausteen jarrerarekin ausartzen zara?
playful-sex

  • Erromantiko sentitzen zara? Maitasuna sexu-harremanen parte garrantzitsu bat da eta, hori adierazteko, ez dago aurpegiak aurrez aurre izatea baino gauza erromantikoagorik.
romantic-sex

Argazkiak: cosmopolitan.com

Cosmopolitan aldizkariarekin proposamenak probatzeko prest?

Zure etxea, sexu jostailuz beteta!

MarrubiaEz da beharrezkoa diru asko gastatzea jostailu sexualekin gozatu ahal izateko gure inguruan dauden elementu asko sexu-harremanak pizteko erabilgarriak baitira. Hona hemen zure etxean bertan aurkituko dituzun gauzak sexu harremanetan erabiltzeko zenbait proposamen:

  • Janaria primerako sexu jostailua izan daiteke behar bezala erabiltzen denean. Txokolatea, chantillya, marrubiak… denetarik erabili dezakezu zure bikotekidearen gorputzaz gozatzeko.
  • Bainu erromantiko bat hartzeko leku aproposa izateaz gain, sexu-harremanetan erabilgarri izan daitezkeen gauzaz betetako lekua da komuna. Dutxaren txorroa oso atsegina izan daiteke emakumezkoen zein gizonezkoen gune erogenoak estimulatzeko. Gainera, xaboiak, gorputzerako olioak eta kremak oso erabilgarriak dira masaje atsegina emateko.
  • Edozein zapi edo gerriko jostailu bikaina bilaka daiteke irudimen apur batekin.
  • Segur aski ispiluren bat izango duzu logelan. Ez dago horren aurrean sexu-harremanak izatea baino gauza beroagorik.

Ipini musika zure sexu-harremanei

Musikoterapia musika modu terapeutikoan erabiltzean datza. Horren arabera, soinu bakoitzak eragin ezberdina dauka pertsona batengan. Naturaren soinuek adibidez, lasaitasuna iradokitzen dute.

Teknika honi esker osasuna, autoestimua, gogo-aldartea eta norberaren segurtasuna hobetu daitezke. Beraz, zure bikotekidea estresatuta badago eta erlaxatzeko modu baten bila bazabiltza, musika aukera paregabea izan daiteke.

Halaber, musikaren propietate guzti horiek oso erabilgarriak izan daitezke sexu-harremanak izateko orduan. Bikotekidearen sentipenak eta baita zureak ere, askoz atseginagoak izango dira; eta aukeratzen duzun musika estiloaren arabera, erritmo ezberdina izango dute zure sexu-harremanek.

Gau erromantikoa bizi nahi baduzu aukeratu maitasun abesti sorta bat. Aldiz, harreman sentsualagoak disfrutatu nahi badituzu aukeratu erritmo biziko musika. Azken batean, musikaren aukeraketa zure gustuen araberakoa izan behar da, eta baita irudimen kontua.

Emaiozu buelta bat zure bizitza sexualari!

26f68e75b98f27e0fb955e45474152aaBeti berdina egitearekin aspertuta zaude? Errutinan erori zara sexu-harremanei dagokienean? Gaur, Gazteako sexu blogean, horri aurre egiteko bidea eskaintzen dizugu. Hona hemen zure bizitza sexualari buelta bat emateko probatu ditzakezun zenbait jarduera:

· Begiak estali: zure bikotekidearen begiak zapi batekin estaltzen badituzu bere zentzumenak indartuko dira, eta irudimenak garrantzi handia izango du. Gogoratu burmuina gizakion sexu organo garrantzitsuena dela.

· Masajeak egiten ikasi: masaje baten ondororen zure bikotekidea askoz erlaxatuago egongo da eta horri esker, bere orgasmoa biziagoa izango da.

· Mozorrotu: zure bizitza sexuala dibertigarriago egin pertsonaia ezberdinak antzezten. Harreman sexualak bereziagoak izatea lortuko duzu.

· Kartetan jolastu: galtzen duenak jantzi bat kendu beharko du. Seguruen, horrek, zure irabazteko gogoak piztuko ditu.

· Jarrera berriak probatu: interneten, aldizkarietan, liburuetan… jarrera sexual berriak edonon aurkitu daitezke. Animatu jarrera berriak probatzera!

· Zakilean ipintzen diren eraztunak erabili: odolaren fluxua geldiarazten dute eta ondorioz, zakila tente mantentzen da denbora luzeagoan.

· Sexu harremanak izan ezohiko leku batean: ez da leku publiko bat izan behar, etxeko ezohiko lekuetan ere sexu-harremanak izatea pizgarria izan daiteke.

‘Cunnilingus’ perfektua lortzeko aholkuak

Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Era egokian egiten denean, aho-sexua jarduera erotiko atseginena izan daiteke neskentzat zein mutilentzat. Gaurkoan, neska bati “cunnilingus” perfektua egiteko zenbait aholku emango dizkizuegu Gazteako sexu-blogean.

Emakumeentzat ezinbestekoa da oso berotuta egotea, aho-sexua atsegina izateko. Beti azpimarratzen dugu sexu-harremanak izan aurretik musuek eta laztanek garrantzi handia dutela eta aho-sexua ez da salbuespena. Ezpainak, lepoa eta bular-puntak leunki laztantzea eta musukatzea bide ezin hobea da emakumeak behar bezala berotzeko.

Horrez gain, aho-sexua izaterakoan badaude aproposagoak izan daitezkeen zenbait jarrera. Erosoena emakumea ohearen ertzean etzanda egotea izaten da, horrela bikotekideak hobeto miazkatu ditzakeelako genitalak.

“Cunnilingusa” egiteko orduan oso garrantzitsua da astiro joatea. Hasteko, ezpain handiak eta txikiak miazkatzea komeni da eta ondoren, klitoria laztandu eta xurrupatzen hastea. Erritmo egokia lortu denean, atzamarrak ere erabili daitezke emakumeari atsegin handiagoa emateko.