Etiketaren artxiboa: jarrera

Kamasutra ezagutzen: “Ying-Yang jarrera”

kamasutra_jingjang

Deskribapena

Azalera gogor eta egonkor baten gainean, neska pikotxean dagoen mutilaren belaunen gainean eseriko da. Egonkortasun gehiago izateko, mutilak bizkarra euskarri bertikal baten kontra jar dezake, esaterako ohearen izkinaren kontra.

Alde ona:

Jarrera berezia eta dibertigarria da.

Alde txarra:

Ez da erraza jarrera honetan mantentzea eta beharrezkoa da mutilak gihar indartsuak eta oreka ona izatea.

Kamasutra ezagutzen: “Dordokaren jarrera”

Deskribapena:

Lerrokatze perfektuaren jarrera oinarritzat hartuta, mutilak hankak zabaldu behar ditu neskaren izterrak bere izterren artean sartzeko.

kamasutra

Alde onak:

-Jarrera oso intimoa da eta bikotearen artean ukipen handia dago.

-Sentsazio sakonak eragiten ditu, bagina zakilarekin zanpatzen baita.

Alde txarrak:

-Sarketa ez da oso sakona. Neskak hankak zabalik baditu, aldiz, sarketa sakonagoa da.

-Mugimendua nahiko mugatua da.

Kamasutra ezagutzen: “Tximeletaren jarrera”

clip_image082Deskribapena:

Neska mutilaren gainean eseri behar da, gorputza atzerantz bota behar du eta hankak aurrerantz. Helburua, batak zein besteak pelbisarekin mugimenduak egitea da.

Mugimendu biribilak egin behar dituzte, neskak alde baterantz eta mutilak besterantz. Hankekin eutsiz, neskak mugimendu gehiago ere egin ditzake.

Alde onak:

-Jarrera orijinala eta estetikoa da.

-Bikoteak elkarri begiratzeko aukera du, bakoitzak dituen erreakzioak ikusteko.

-Pelbisarekin mugimendu ezberdinak egin daitezke.

Alde txarrak:

-Jarrera nahiko atletikoa da eta hau egiteko praktika apur bat behar da.

-Eskuak ez daude libre, beraz, ezin daiteke sarketa praktikatzen den bitartean bikotearen gorputza ukitu.

Kamasutra ezagutzen: “Jainkosaren jarrera”

sexoDeskribapena

Mutila ohe gainean eseri eta bizkarra hormaren kontra jarri behar du. Neska bere zakilaren gainean eseriko da, bikotearen gerria bere hankekin estutuz. Momentu horretan, pelbisa mugi dezake, klitoria eta baginaren hormak estimulatzeko.

Alde onak:

– Jarrera intimoa da. Bikoteak elkar besarkatzeko aukera du eta mutilak neskaren bularrak miazkatu ditzake.

– Sarketa sakona da eta klitoria ere estimulatzen da.

– Mutiletan orgasmoa atzeratzeko balio dezake, beraz, egokia da isurketa goiztiarra pairatzen dutenentzat.

 

Alde txarrak:

– Mutilaren estimulazioa nahiko mugatua da.

Kamasutra ezagutzen: “Erlearen jarrera”

kamasutraDeskribapena:

Neska mutilaren zakilaren gainean eseri behar da. Mutilak ere eserita egon behar du, hankak aurrerantz botaz. Eskuekin eta hankekin eutsita, neska bertikalki mugitu daiteke eta mutilak mugitzen lagun diezaioke, ipurditik eta izterretatik helduta.

Aldagarria: Mutila hormaren kontra eseri daiteke, erosoago egoteko. Era berean, eserita jarri beharrean, neska belauniko jarri daiteke, aurrerantz errazago mugitu ahal izateko.

Alde onak:

-Neskak gainerako jarreretan baino hobeto kontrolatuko du baginaren sakontasuna.

-Sarketa atzetik egiten da.

-Baginaren aurrealdeko hormak eta G puntua estimulatzeko aukera ematen du.

-Mutilak neskaren bularrak eta klitoria laztan ditzake.

Alde txarrak:

-Euskarririk ez badu, mutilarentzat jarrera nekagarria izan daiteke.

Kamasutra ezagutzen: “Junkoaren jarrera”

Deskribapena:

Lehendabizi mutila belaunikatu egin behar da eta bitartean neska etzanda jarri behar da, burua eta hankak lurraren edota ohearen kontra bermatuz. Era berean, bizkarra eta gerria okertu behar ditu, bagina angelu egokian jartzeko. Mutilak mokorretik heldu behar du neska eta bera izango da sarketa kontrolatuko duena.

kamasutra

Alde onak:

Jarrera kitzikagarria da eta sarketa sakona eskaintzen du. Gainera, bai neskak eta baita mutilak ere beraien bikotearen erreakzioa ikusteko aukera dute.

Alde txarrak:

Neska arina eta malgua izan behar da, batez ere, bizkarra eta gerria altxatzeko abilezia izan behar duelako.

Azalpen gehiago webgune honetan aurkituko duzue:

Kamasutra ezagutzen: “Banbuaren jarrera”

Deskribapena: sexua

Misiolariaren jarrera oinarritzat hartuta, neskak hanka bat mutilaren sorbaldara eraman behar du eta azken honek belauna aurrerantz bota behar du. Jarrera honetan segundo batzuk egon ostean, neskak hanka kendu eta beste hankarekin mugimendu berdina errepikatu behar du, behin eta berriz txandakatuz.

Alde onak:

Jarrera barregarria eta nahiko akrobatikoa. Bikote ausartentzat da egokia.

Alde txarrak:

Estimulazioa oso mugatua da. Neska oso arina eta malgua izan behar da.

Kamasutra ezagutzen: “Frutaren jarrera”

Asteartea eta Aste Santuetako bezpera gainera. Horregatik, Kamasutrako jarrera berri bat azalduko dugu, oporretarako aukera paregabea izan daitekeela gogoratuz.

Deskribapena:

Indra jarreraren parekoa da. Antzeko sentsazioak eragiten ditu, baina, erosoagoa da. Emakumeak hanka bat bere senarraren bularraren kontra jarri behar du eta bestea guztiz luzatu behar du.

kamasutraAlde onak:

-Sarketa oso sakona da

-Estimulazioa handia da

Alde txarrak:

-Neskarentzat mingarria izan daiteke, baldin eta zakilak baginaren amaiera ukitzen badu.

Kamasutra ezagutzen: “Hagatxoaren jarrera”

Deskribapena

Mutila belauniko jarri behar da. Neskak, gorantz begira etzanda, hankak altxatu eta mutilaren sorbaldan jarri behar du horietako bat, bestea, berriz, mutilak eutsiko dio bere ezkerreko besoarekin. Beste eskuarekin bere bikotearen ipurdia altxatuko du mutilak.

Plazerra areagotzeko, neskak izterrak itxi behar ditu eta bitartean mutilak sarketa sakonak sarketa suabegoekin tartekatu behar ditu.

Besta aukera bat, emakumearen ipurdi azpian kuxinak jartzea litzateke.

kamasutra

Alde onak:

-Jarrera originala eta oso kitzikagarria da.

-Pelbisa errez mugitu daiteke eta sarketa indartsua da.

Alde txarrak:
Jarrera nahiko atletikoa da eta fisikoki ongi egotea eskatzen du.

Mutila goian ala behean? Hemen duzue Olatzen erantzuna

Gogoratzen al duzue astelehenean irakurle batek luzatutako galdera? Lehengo aldiz sexua praktikatzen denean mutila goian ala behean jarri behar den galdetzen zigun gazte batek eta gaur osteguna izanik, Olatz Berastegi sexologoak erantzuna eman dio.

PRE_nota_furlano_jpg_874778526

Hemen dituzue irakurlearen galdera eta Olatzen erantzuna:

Gaztearen zalantza:

“Kaixo lagunak! nik 15 urte ditxut 16 betetzear ta sexuan inguruen duda izugarrixek ditxut (ustot adin hontan normala dala ez?) kuadrillan aldi pilotan planteatzen gea galdera 1, hor doa ea norbaitek erantzuten al din: txortan lehenengoz eitean zer da hobe neska o mutila goixan eotea? eske batzuk esaten diate eiten dula min gutxigo neska goixan bado o holako zerbeit bñe estokit dan eixe, kuadrillan 2k bakrrik ein dote ta kontatu digute haien esperientzie beña ez dauz dudak argitxen. Eskertuko nizuan erantzutia ahal bada. Ongi segi!”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo aldian zein postura den egokiena neskaren mina sahiesteko esaten didazu. Nik esango nizuke postura ez dela garrantzitsuena, azken finean postura aldatzen joan gaitezke, bien erosotasuna bilatzeko. Lehenengo aldian, faktore asko sartzen dira jokoan, urduritasuna, esperientzi falta, beldurrak, lotsa.. Horren eraginez, neskei gehiago kostatzen zaie lubrifikatzea, eta bagina askotan tentsiogatik ez da behar bezala irekitzen.

Mutilen kasuan, urduritasunak, zakila ez tentetzera edo azkar korritzera eramaten zaituzte. Horrelako egoerak ematen dira, eta hau ez da txarra , azken finean, lotsak, beldurrak, egoerak bizitzen eta esperimentatzen gainditzen direlako. Hau guztia kontutan hartuta, esango nizuke postura ezberdinak egon daitezkeela eta biak joango zaretela somatzen zeinetan aurkitzen zareten erosoago, neska goian, mutila goian, eserita…. Baina horretaz gain, badaude beste faktore batzuk kontutan hartu behar direnak: biek harreman hori eduki nahi izatea, leku erosoa bilatzea, neska oso kitzikatuta egotea, bere bagina hobeto lubrifikatzeko, bakoitzak zer nahi duen besteari azaltzea eta harremana jolasa bilakatzea, inor ez doa nota ateratzera.

Beraz, ez ahaztu, agobiorik gabe, inor ez da ikasia jaiotzen, ikasten dugu esperimentatzen dugun heinean, eta batentzat ona dena beste batentzat ez da hain egokia suertatzen, bakoitzak gure berezitasunak ditugulako.”