Hileko artxiboak: iraila 2016

Sexurako aplikazio berritzaileenak

Pure

Beste erabiltzaile batek gonbidatuta soilik erabil daiteke. Noizbehinkako sexurako da aproposa, eta solasaldirik egon gabe ere lor daiteke sexua. Hau da, gonbidapen bat lortuz gero, nahikoa da sexu-harramanak edukitzeko hitzordu bat índicezehaztearekin.

3der

Hirukoteak egiteko laguntza ematen du aplikazio honek. Bikote gisa zein bakarka parte hartu daiteke, 3der berak hartzen baitu hirukotea osatzeko lana.

LocalSin

10 kilometroko distantzia hartzen du kontuan, eta inguru horretan sexurako prest dauden pertsonen izenak agertzen zaizkio erabiltzaileari. Tinderren ez bezala, LocalSinen guztiek bilatzen dute sexua.

Down

Facebookeko lagunen batekin sexu-harremanak edukitzea ahalbidetzen du app honek.

Wingman

Bidaia luzeetako geldialdietan, aireportuko egonaldiak atseginagoak izatea bilatzen du. Oraindik beta fasean dago.

Unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien?

índiceIkasleen ezagutzak gehitzeko ez ezik, ligatzeko aukera ere ematen du unibertsitateak kasu askotan. Jende berria ezagutzen dute gazteek, eta, zalantzarik gabe, harremanak garatzeko toki ezin hobea da.

Baina unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien? Meetic aplikazio ezagunak egindako ikerketak erakusten du mutilen eta nesken kasuan fakultate arrakastatsuena ez dela berbera.

Hala, emakumeek Zuzenbide ikasketetan ligatzen dute gehien, eta ondotik jarraitzen diete Irakasle-ikasketek. Hirugarren tokian Medikuntza dago, eta laugarren eta bosgarren lekuetan kokatu dira, hurrenez hurren, Arkitektura eta Erizaintza.

Mutiletan, berriz, Enpresa Zientziak edo Ekonomikak aukeratzen dituztenek errazago ligatzen omen dute. Ingeniariek jarraitzen diete aipatu bi karrerei, eta zerrendan ondoren datozen ikasketak errepikatu egiten dira: Medikuntza, Arkitektura eta Irakasle-ikasketak.

Goizeko 05:48 da sexurako ordurik onena

índiceSexu desioaren maila gorena nabarmen aldatzen da emakumeen eta gizonen artean. British Medical Journal aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, 05:48an hormonak maila gorenera iristen dira, bai emakumeetan, bai gizonetan.

Izan ere, gauean zehar % 20-50 artean igotzen da testosterona mutiletan, eta hormona horrek lotura zuzena du sexu desioarekin. Nesken kasuan, aldiz, gauean melatonina maila asko hazten da, eta horrek loarekin du zerikusia. Gaua, horrenbestez, ez da sexurako unerik egokiena.

Badago, halaber, beste ikerketa bat eguzki argiekin lotutakoa. Hain zuzen ere, bi sexuetan hipotalamoa estimulatzen omen du eguzkiak, eta ondorioz, testosterona ekoizpena areagotzen da goizetan.

Gauzak horrela, egunsentian melatonina hazkundea gelditu egiten da emakumeetan, eta gizonetan testosteronak bizi-bizi dirau.

Gainera, goizeko lehenengo orduetan estres maila ere txikiagoa da, energia handiagoa dugu, eta, beraz, ez dago aitzakiarik sexu-harremanak edukitzeko.