Etiketaren artxiboa: erekzioa

Drogen eta sexualitatearen arteko harremana

Aste honetako ‘SexSua’ saioak drogen eta sexuaren arteko konbinazioa aztertu du. Zer motatako drogak kontsumitzen ditugu harreman sexualak izateko? Nolako efektuak dituzte drogek gure sexu-harremanetan? Sortutako galdera guztiei erantzuna aurkitzen saiatu da Jon Gomez aurkezlea, drogetan adituak diren profesionalak elkarrizketatuz.

Unai Lizarralde, droga-menpekotasun teknikaria

Unai Lizarralde, droga-menpekotasun teknikaria

Droga ezberdinek sexua praktikatzen duen horrengan duten eragina aztertu aurretik, ezinbestekoa da drogak zer diren eta nola erabiltzen ditugun ezagutzea. Horregatik, drogamenpekotasun teknikari Unai Lizarralderekin bildu da Jon Gomez, eta, elkarrizketaren hasieran, honakoa nabarmendu du teknikariak: “Drogak betidanik egon dira, gure inguruan daude eta beti egongo dira”. Honenbestez, drogekin ditugun hartu-emanak modu egokian kudeatu eta hezkuntzan egin beharreko lana azpimarratu du Unai Lizarraldek.

'SexSua' saioa, EHUko ikasleekin izan da

‘SexSua’ saioa, EHUko ikasleekin izan da

Jon Lizarralderen ustez, gizartean onartuta daudenak edota legalak direnak dira drogarik arriskutsuenak (tabakoa, alkohola…). Droga mota hauek besteak baino hobeto ikusita daudenez, askoz ere eskuragarriagoak dira. Izan ere, euskal gazteak 13-14 urterekin hasten dira alkohola kontsumitzen.

Alkolismoan urteak eman dituen ama baten testigantza entzun dugu 'SexSuan'n

Alkolismoan urteak eman dituen ama baten testigantza entzun dugu ‘SexSuan’n

Alkoholarekin jarraituz, droga honek harreman sexualetan duen eragina ezagutu nahi izan du Jon Gomezek. Askok limurtzen laguntzen duela uste badute ere, alkoholak sexu-harremanean duen eragina oso bestelakoa da. Emakumezkoen kasuan, orgasmora heltzeko gaitasuna murrizten du eta gizonen kasuan, erekzioa mantentzeko ezintasuna eragin dezake.

Droga sintetikoak hobeto ezagutzeko, Jon Gomez Gasteizen izan da, AiLaket! droga-kontsumitzaileen elkartean. Honen helburu nagusia drogen kontsumitzaileei eta kontsumitzaile ohiei aholkularitza zerbitzua ematea da. Gainera, droga-laginen azterketak egiten dituzte, arriskuak murrizteko asmoz.

Leire Altuna, AiLaket! elkarteko kidea

Leire Altuna, AiLaket! elkarteko kidea

Leire Altuna AiLaket! elkarteko kideak droga-lagin bat aztertzeko ematen dituzten urratsak azaldu dizkio aurkezleari. Honez gain, diseinuzko drogak loditzeko erabiltzen diren materialez mintzatu da Leire. Droga sintetikoak gorpuzteko erabiltzen diren substantzien artean, kafeina eta azukrea dira ohikoenak. Kokainaren kasuan, askotan, dentistek erabiltzen duten anestesiko bat erabiltzen dela aipatu du AiLaket!-eko kideak.

Drogek sexu-harremanetan duten efektuaz aritu dira saioan

Drogek sexu-harremanetan duten efektuaz aritu dira saioan

Drogen efektu desinhibitzailearen inguruan ere mintzatu dira saioan. MDMA edo estasia da helburu honekin erabiltzen den droga. AiLaket!-eko kideak adierazi duenez, 80. hamarkadan, estasiaren efektuari “maitemintze faltsua” deitzen zitzaion. Droga mota hau kontsumitzen duten bi pertsonek bizi dezaketen haluzinazioen erakusle da maitemintze faltsua. Garai horietan estasiaren efektuak guztiz ezagutzen ez baziren ere, gaur egun egiten den kontsumoa masiboa dela esan daiteke. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, EAEn, urtero 60.000 gaztek onartzen du sintesi drogak probatu izana.

Estasi edo MDMAren kasuan ere, dauden mitoak gezurrezkoak direla froga daiteke. Desinhibizioa eta euforia eragiten dutela egia bada ere, harreman sexual arruntak izateko orduan, nahiko desegokiak dira. Izan ere, desira piztu ordez, kitzikapena eten eta sexuaz gozatzeko oztopoak eragin ditzake MDMA edo estasiaren kontsumoak.

Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue saio osoa:

Pistatxoak, erekzioa hobetzeko

los-pistachosPistatxoak, indarberritzeko eta gosea berdintzeko otordu artean jaten ditugun fruitu lehorrak baino askoz gehiago dira. Maitasunaren fruitu dira.

Orain arte uste genuenaren kontra, maitasunaren fruitu bakarra ez da banana; pistatxoek eragin ezin hobeak dituzte gizonezkoen sexu organoan. Turkian egindako ikerketa zientifiko batek frogatu duenez, zakilaren tentetzea hobetzen du fruitu hori jateak. Afrodisiakotzat hartu dituzte hainbat kulturatan, baina, orain, zientifikoki frogatuta dago.

Ikerketan parte hartu zuten gizonek, egunero 100 gramo pistatxo jan zituzten hiru astetan zehar. Bestalde, ohiko dieta eta ohiturak mantendu zituzten. Emaitzek hobekuntza nabarmenak erakutsi zituzten sexu grinan, orgasmoan eta larrua jotzean lortutako asetze mailan.

Horrez gain, odoleko kolesterol maila erregulatzen eta pisua galtzen laguntzen du fruitu horrek. Zientzialariek beste fruitu lehor batzuen ordez pistatxoak jatea gomendatzen dute, gizonezkoei batez ere. Koipe osasuntsuak, proteinak, zuntza eta antioxidatzaileak dituzte; guztiz osasuntsuak!

Eskutada bat jan egunero eta hobekuntza nabarituko duzu, bai osasunean, bai sexuan. Gainera, gozo-gozoak dira; zer ari zara itxaroten?

Nola mantendu zakila tente denbora luzez?

ereccionesAskotan ez da lan erraza izaten zakila denbora luzez tente mantentzea, hori dela eta, Eingo al deu sexu blogean hainbat aholku eman nahi dizkizuegu:

Ez hartu presarik. Neskek nahiago dute oso azkar ez joatea. Utzi zakilari gutxika erritmoa hartzen, bikotearekin jolasean gabiltzan bitartean, eta guztiz gogortuta dagoenean orduantxe praktikatu sarketa.

Erabili zakilerako eraztunak. Aparatu hauei esker zakilean sartzen den odolak ez du ihes egiten eta zakila denbora luzez mantentzen da zutituta.

Tantra frogatu. Tantran erabiltzen diren sexu teknikek nesken eta mutilen orgasmoak atzeratzen laguntzen dute. Modu horretan, isurketa beranduago gertatzen da eta plazerra areagotzen da.

Ikusi pelikula pornoak. Sexua praktikatzen dugun bitartean pornoa ikusteak sexu gosea indartu dezake.

Sexua umoretsu gaudenean praktikatu. Urduri, tentsioan eta umore txarrarekin gaudenean ez da komeni sexua praktikatzea. Umoretsu eta lasai gauden momentutan aldiz, sexua ere hobea izaten da eta zakilak askoz hobeto erantzuten du.

Alkoholak ez du sexu harremanetan laguntzen

sex_and_alcohol_310Ligatzeko orduan lotsak ahazteko erabiltzen dugu alkohola, baina, askotan ez gara konturatzen sexua praktikatzerakoan eragin negatiboa izan dezakeela. Gorputzean alkohol kantitate handia edukitzeak edo alkoholdun edariak maiz kontsumitzeak ez du batere laguntzen sexu harremanetan.

Alkohol asko edaten duten gizonekin egindako hainbat ikerketek erakusten dutenez, alkoholak ondorio negatibo asko ditu sexuan:

-Arazoak ematen ditu erekzioak izaterakoan edota zakila tente mantentzeko orduan.

-Isurketa izaterakoan zailtasunak eragiten ditu.

-Sexurako desioa murrizten du.

-Sexu agresibitatea areagotzen du.

-Ugalkortasuna murrizten du.

Halere, mutil askok uste dute alkoholak ohean “indarra” ematen diela, nahiz eta, kontrakoa gertatu.

Gainera, alkohol gehiegi edateak testosterona maila jaitsi dezakeela dioen ikerketarik ere bada.

Erekzioa mantentzen laguntzen duten kondoiak asmatu dituzte

KONDOIAKKondoia erabiltzen dutenean erekzio arazoak dituzten mutilak zorioneko daude. Izan ere, Futura Medical etxeak “viagra kondoiak” diseinatu ditu. Dena den, oraindik Europako osasun agintariek ez dute produktu hau onartu.

Kondoi hauek zakila zutik mantentzen laguntzen duen osagarri bat dute. Hain zuzen ere, preserbatiboaren puntan aplikatzen den gel bat daukate. Gel honek odol-fluxua areagotzen du eta ondorioz mutilak denbora luzez manten dezake erekzioa.

Kondoi hauek ez daude erekzio arazoak dituzten mutilentzat zuzenduta, preserbatiboa erabilita estimulu fisikoa gutxitzen dela uste duten pertsonentzako baizik.

“Bizikletan ibiltzeak eragin negatiboa izan dezake erekzioetan?”

calzoncillosIrakurlearen zalantza:

“Kaixo

Nire mutila asko ibiltzen da bizikletan eta jakin nahiko nuke ea horrek eraginik izan dezaken erekzioetan. Bizikletan ibiltzen den egunetan gehiago kostatzen zaio erekzioak lortzea. Ez dakit kasualitate hutsa den edota bizikletak eragin negatiboa daukan horretan. Badu loturarik? Eskerrik asko”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, zure galderan, kirola eta zakilaren tentetzearen arteko erlazioaz galdetzen didazu.
Zakila tentetzearena prozesua fisikoa da, baina, odola zakilera bidaltzeko hormonak zerk aktibatzen duen jakitea fenomeno bitxia da. Hau da, ez da hain erraza azaltzen zein kanpo estimuluk duten eragina mutil baten organo eta hormonetan zakila tentetzeko orduan.

Hori bai, aspalditik badakigu pertsona baten bizimoduak, bere gorputzaren erreakzioetan eragina daukala. Hau da, oso estresatuta gaudenean, adibidez, zailtasunak topatu ditzakegu kitzikapen garaian..

Beste batzuetan aldiz, kirola egin ondoren harremanetan gehiago disfrutatzen dutenak ere badaude. Horrela, kirolaren ondorioz gorputzaren erlaxazioak harremanetan laguntzen dutela aipatzen dute.

Hau da, daramagun biziak noski eragina duela gure gorputzean, eta norbera joan behar da ikusten eguneko aktibitateak sortzen dizkion ondorioak eta horiek nolako eragina duten bere harremanetan, bere bizitzan.

Zuen kasuan, zure mutilak bizikleta egiten duenean gehiago kostatzen zaiola zakila tentetzea aipatu duzu. Eta noski hori gerta daiteke. Hori gertatzen dela ikusita, aztertu beharrekoa ondorengoa da:

-Horrek ze eragina izan dezakeen zuen harremanean. Hau da, txirrindula egunero hartzen badu eta ondorioz zailtasunak sortzen bazaizkizue harreman sexual koitalak edukitzeko garaian, agian horri buruz hitz egin dezakezue.Bestela, eta gertaerak ez baditu zuen harremanak baldintzatzen ba hori gertatzeak ez ditu inolako ondorio kaltegarririk.

Hau da, gertaera zuen harremanean kokatu eta horren aurrean zuen bizipenak aztertu ditzakezue, komentatu, eta behar izanez gero irtenbide bat eman.

Ondo izan eta asko disfrutatu.”

Arrautza ustelduen kiratsak mutilak bero jartzen ditu

huevosItaliako unibertsitate batek egindako ikerketa baten arabera, arrautza ustelduen kiratsak mutilak bero jartzen ditu. Dirudienez, deskonposizio prozesuan arrautzek botatzen duten hidrogeno sulfuroaren usaina da, zehazki, mutilak berotzen dituena.

El Mundo egunkariak kaleratu duen informazioaren arabera, zakila zutitzen denean, prozesu hau kontrolatzen duten neuronek hidrogeno sulfuroa botatzen dute, beraz, ez omen da arraroa arrautzen kiratsak zutitze prozesuarekin lotura izatea.

Guztira zutitzearen disfuntzioa pairatzen duten zortzi mutilekin egin zuten ikerketa hau eta emaitzak oso positiboak izan ziren. Gainera, ikerketa lagungarria izan da zakilaren zutitze arazoei aurre egiteko tratamenduak bilatzerako orduan ere.

Izan ere, “biagra” pilula ere antzeko ikerketa bati esker jaio zen. Kasu hartan, oxido nitrikoaz baliatu ziren.

Probatu al duzue metodo deigarri hau?