Hileko artxiboak: abuztua 2012

Ahozko sexua eta emakumeen zoriontasuna

sexAho bidezko sexuak zoriontasuna eragiten du emakumeengan. Iparramerikako hainbat zientzialarik egindako ikerketa baten arabera, ahozko sexua praktikatzen duten emakumeak pozago bizi dira.

Dirudienez, semenak hainbat sustantzi antidepresibo ditu eta gogo-aldartea hobetzen laguntzen dute hauek.

Hori dela eta, kondoirik gabe ahozko sexua egiten duten neskek bizitasun handiagoa dute. Gainera, aipatutako ikerketak dio semenak menpekotasuna eragin dezakeela emakumeetan eta hortaz, bikote harremanak haustean arazo gehiago izan ohi dituzte preserbatiborik gabe aho bidezko sexua izaten duten neskek.

Sexu ona ala ugaria?

Maiztasuna ala kalitatea? Zer iruditzen zaizue garrantzitsuagoa? Norbaitek pentsa dezake batak ez duela bestea kentzen. Hori ere egia da. Gaur, ordea, bi ezaugarri horien arteko aldeak aztertuko ditugu gure blogean.

Sexua

Sexua

Psikologo eta sexologo ugarik esaten dutenaren arabera, gizakiok sexu ona behar dugu, nahiz eta ez hain ugaria izan. Esaterako, beti esan izan da emakumeek desira gutxiago sentitzen dutela gizonek baino. Baieztapen horrek badu bere azalpena: sexu-harremanen kalitate falta. Beraz, zenbait ikerketek argi utzi dute ezinbestekoa dela sexua landu eta hobetzen joatea, maila gorena erdiesteko.

Hala ere, azken aukera norberarena da. Desira mailak ere zeresan handia du: batentzat maiztasun arrunta dena, bestearentzat gutxiegi edo gehiegi izan baitaiteke. Adibidez, estatubatuarrak omen dira amodioa sarrien egiten dutenak, 132 aldiz urtean, hain zuzen ere; estatu espainiarrean, aldiz, 90 bider.

Arrazoi genetiko edo fisikoez gain, alderdi psikologiko eta kulturalek ere azaldu dezakete desberdintasun hori. Estresa, denbora falta eta antzerakoak kaltegarriak dira osasun sexuala tinko mantentzeko.

Denbora ez da aitzakia

Astirik ez duzula? Denbora ezin da aitzakia izan harreman sexualez ez gozatzeko. Biak prest egonez gero, posible da hamar minututan esperientzia bikaina bizitzea. Horretarako, gomendagarria da zenbait aholku kontuan hartzea.

Sexu-harrmanak

Sexu-harrmanak

Minutu gutxi batzuk baino ez ditugunean, egokia da lubrikatzaileren bat eskura edukitzea; izan ere, emakumeek denbora gehiago behar izaten dute sexu-organoak berotzeko. Hortaz, lagungarria izan daiteke halako kasuetan.

Martxan jarri ostean, onena biek gustuko duten postura bat aukeratzea da. Asko probatuz gero, amaitzeko ordua iritsiko zaigu oharkabean. Kontzentrazioa ezinbestekoa da harreman laburretan, arreta galarazten diguten arrazoiak kontuan hartu gabe.

Azkenik, funtsezkoa da orgasmoarekin ez itsutzea, nahiz eta askotan zaila iruditu. Une bakoitzean sentitzen dugun plazeraz gozatzea da onena, helburuarekin obsesionatu gabe.

Kontuz sexuak eragin ditzakeen lesioekin!!

Jakina da sexuak plazera sortzen duela, edo, behintzat, asmo horrekin ekiten diogula jarduera horri. Kontuz, ordea, lesioak ere eragin baititzakete harreman sexualek. Jarraian, zenbait adibide azalduko ditugu gure blogean.

Sexuak eragindako lesioak

Sexuak eragindako lesioak

Adi ibili beharra dago harremanaren abiadurarekin; izan ere, gerta liteke karranpak sentitzea muskuluak ongi berotuta ez baditugu eta bapatean azkarregi mugitzen hasten bagara. Kontuz, hortaz, ez izan presa gehiegi!

Nork ez du noizbait kolperen bat izan, oharkabean pareta edo altzariren batekin topo eginez gero. Garrantzitsua da, ahal den neurrian, inguruko oztopoak lokalizatu eta saihestea. Horrez gain, erorikoren bat ere izan dezakegu, ez bagara tentuz ibiltzen sexurako aukeratzen ditugun tokiekin.

Jostailu sexualak gogoko izanez gero, ezinbestekoa da ondo nola erabiltzen diren jakin eta egokienak aukeratzea. Erredurak eta bestelako lesioak gerta daitezke, ezagutu gabe halako tresnekin ibiliz gero. Beraz, nahiz eta barregarria iruditu, ondo dago aholku horiek kontuan hartzea, ondorio mingarriren bat jasan aurretik.

Amets bustiak

Amets bustiak

Amets bustiak

Azaltzeko zaila izan daitekeen arren, posible da, eta, gainera, ohikoa da lo gaudela orgasmoak izatea. Zergatik sentitzen ditugu halako sentsazioak inolako harreman sexualik izan gabe? Arrazoia burmuinean dago, hor kokatzen baita plazera. Beraz, gure burmuina da ‘organo sexual’ onena.

Amets erotikoak izaten dituen orok orgasmoez gozatzen du lo dagoen bitartean, nahiz eta sarri ez gogoratu esnatzerakoan. Halakoetan, gainera, isurtzeak izatea ere arrunta da.

Orgasmoak sentitzeko gaitasunik ez duten pertsonekin edo gaiso medularrekin egindako ikerketek indartu egin dute burmuinak kontu horietan duen garrantzia. Zenbait ondoriok adierazi dutenez, burmuina organu sexualak ordezkatzeko gai ere izan daiteke.

Hain desberdinak al gara gizonak eta emakumeak?

Sexuari dagokionez, behin baino gehiagotan egingo genion galdera hori geure buruari. Ahal den neurrian, erantzun zuzena aurkitzen ahaleginduko gara jarraian.

Beti esan izan ohi da gizonek eta emakumeek jarrera desberdinak dituztela sexu kontuetan. Baieztapen hori abiapuntu hartuta, batzuen eta besteen jokabideen inguruko zenbait mito hedatu dira gizartean.

Desberdintasunak sexuari dagokioez.

Desberdintasunak sexuari dagokioez.

Askoren arabera, sexua nahi dutenean soilik agertzen dute sentiberatasuna gizonek; emakumeek, ordea, bikotekidea asebetetzeko onartzen omen dituzte harreman sexualak. Hainbat ikerketak argitaraturiko datuek, berriz, ez dute hori egiatatzen. Aitzitik, gizon nahiz emakumeek arrazoi berdinak ditugu sexua desiratzeko: beste pertsonarekiko sentitzen dugun erakarpena, plazer fisikoa lortzeko helburua eta, azkenik, ongi pasatzeko asmoa.

Bestalde, masturbazioak ere kontraesan ugari eragin izan du. Jakina omen da gizonak emakumeak baino gehiagotan masturbatzen direla, baina hori ere mitoa dela esaten du zientziak. Kontua da emakumeek ez dutela horren berri ematen, ezkutuan mantentzen dutelako askok eta askok, arrazoi kulturalak eta erligiosoak direla medio.

Azken finean, ez gara uste bezain desberdinak, urtetan zehar zabalduriko mitoak baino ez baitira ideia horiek guztiak.