Sexuari buruzko ikerketa interesgarrienak

sexoCNNk sexuari buruz egin diren ikerketa interesgarrienak bildu ditu eta Eingo al deu sexu blogean horietako batzuen emaitzak aurkeztuko dizkizuegu:

1. Emakume batek ordu betean izandako orgasmo kopuru maximoa 134 izan da; gizonezko batek izandakoak, berriz, 16.

2. Guztira 5000 sexu jarrera ezberdin existitzen dira.

3. Urtean sexu bidezko 330.000.000 gaixotasun kutsatzen dira.

4. Mila mutiletik 1 transexuala da. Emakumeen kasuan, berriz, 50.000 emakumetik 1 da transexuala.

5. 15 eta 24 urte bitarteko neskek urtean, bataz beste, 15 “bikote sexual” izaten dituzte.

6. 100 emakumetik 2k gustuko dute neskekin sexua praktikatzea.

7. Mutilen artean hiru dira sexu harremanei uko egiteko arrazoiak: estresa, bikotearekin arazoak izatea eta behar adinako mailara ez iristeko beldurra edukitzea.

8. Bataz beste 7,3 minutu irauten du sexu harreman “normal” batek.

9. Emakumeen %14,3 sexu harremanak izatera behartua izan da.

1 thought on “Sexuari buruzko ikerketa interesgarrienak

  1. Maixabel

    5.000 postura daudela? Nik nere mutilarekin 20 urte daramatzat, eta egunero postura desberdin bat probatu dugu, beraz… 7.000 baino gehiago behintzat badaude!!!!

    Eta orain serio jarrita, % 14 sexu harremanak izatera behartua??? Ze mundutan bizi gea?

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude